Elizabeth Helen Blackburn (Hobart, Tasmania, Australia, 1948ko azaroaren 26a) estatubatuar hiritartasuna duen biokimikari australiarra da.
2009. urtean Carol Greider, Jack W. Szostak eta hirurek Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten telomeroak sortzen dituzten telomerasa entzimak aurkitzeagatik.
Elizabeth Blackburn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hobart, 1948ko azaroaren 26a (75 urte) |
Herrialdea | Australia Ameriketako Estatu Batuak (2003 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Melbourneko Unibertsitatea 1972) University High School (en) Cambridgeko Unibertsitatea 1975) Doktoretza Darwin College (en) Janet Clarke Hall (en) |
Hezkuntza-maila | Doctor of Philosophy in Economics (en) |
Tesi zuzendaria | Frederick Sanger |
Doktorego ikaslea(k) | Carol W. Greider |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Frederick Sanger |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | Wiki Euskarabiologoa, biologo molekularra, biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea | |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea Salk Institute for Biological Studies (en) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1978 - 1990) University of California, San Francisco (en) (1990 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Australian Academy of Science (en) Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra European Molecular Biology Organization (en) National Academy of Medicine (en) Royal Society |
blackburnlab.ucsf.edu | |
Hobarten jaioa, Tasmania uharteko hiriburuan, medikuen alaba da. Melbourneko Unibertsitatean Biokimika ikasi zuen eta Biologia Molekularrean doktoratu zen 1975. urtean Cambridgeko Unibertsitatean. Bertan, bere senarra den John Sedat biologo molekularra ezagutu zuen.
1975ean telomeroak ikertzen hasi zen Yale Unibertsitatean eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatera pasatu zen. 1984an, Carol Greider eta biek telomerasa entzima aurkitu zuten, eta urte bat geroago, isolatzea lortu zuten. Ordutik, telomero artifizialak sortzeari ekin zioten banaketa zelularra ikertzeko eta modu horretan kontrolatu ahal izateko. 1986. urtean laborategiko zuzendaria izendatu zuten. 1993an Mikrobiologia eta Immunologia saileko zuzendaria izendatu zuten.
2001. urtean Elizabeth Blackburn Ameriketako Estatu Batuetako Bioetika Batzordean sartu zen, baina 2004an utzi zuen kargua George W. Bushen administrazioak zelulen ikerketetan jarritako murrizketekin ez zegoelako ados.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Elizabeth Blackburn, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.