Eduardo Frei Ruiz-Tagle

Eduardo Frei Ruiz-Tagle (Santiago de Chile, Txile, 1942) politikaria da, Txileko lehendakari izandako Eduardo Frei Montalvaren semea.

Txileko lehendakari izan zen 1994-2000 urte-bitartean.

Eduardo Frei Ruiz-Tagle
Eduardo Frei Ruiz-Tagle
(2009)
Txileko senataria

2006ko martxoaren 11 - 2014ko martxoaren 11
Gabriel Valdés Subercaseaux (en) Itzuli
Txileko senatuko presidentea

2006ko martxoaren 11 - 2008ko martxoaren 11 - Adolfo Zaldívar (en) Itzuli
biziarteko senatari

2000ko martxoaren 21a - 2006ko martxoaren 11
Txileko senataria

2000ko martxoaren 11 - 2006ko martxoaren 11
33. Txileko lehendakaria

1994ko martxoaren 11 - 2000ko martxoaren 11
Patricio Aylwin - Ricardo Lagos
Txileko senataria

1990eko martxoaren 11 - 1994ko martxoaren 11
Gabriel Valdés Subercaseaux (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSantiago1942ko ekainaren 24a (81 urte)
HerrialdeaEduardo Frei Ruiz-Tagle Txile
Eduardo Frei Ruiz-Tagle Suitza
Familia
AitaEduardo Frei Montalva
AmaMaría Ruiz-Tagle
Ezkontidea(k)Marta Larraechea
Anai-arrebak
LeinuaFrei family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea : Ingeniaritza hidrauliko
Instituto de Humanidades "Luis Campino" (en) Itzuli high school diploma (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEduardo Frei Ruiz-Tagle Alderdi kristau-demokrata
Eduardo Frei Ruiz-Tagle

Bizitza

Ingeniaritza-ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitatean. 1958an hasi zuen bere karrera politikoa, Txileko Alderdi Kristau Demokratako kide gisa, eta hurrengo urteetan aitari lagundu zion lehendakaritzarako kanpaina prestatzen. 1969tik aurrera, eraikuntzan hasi zen lanean ingeniari gisa, Sigdo Koppers S.A. enpresan.

1985ean, aita hil eta hiru urtera, berriro politikan hasteko asmoa azaldu zuen, aitak bukatu gabe utzitakoa burutzeko. Hauteskunde Libreak batzordearen sortzaile eta bultzatzaileetako bat izan zen, Augusto Pinochet jeneralaren diktaduraren kontrako borrokan. 1989an senatari hautatu zuten, eta hiru urte geroago bere alderdiko lehendakaritza hartu zuen.

1993ko maiatzean, Txileko Demokraziaren Aldeko Alderdi Itunaren lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten, eta abenduko 14an, Errepublikako lehendakari, bere alderdikide Patricio Aylwinen ordez. Alderdi Itunaren barruko eztabaidak gorabehera, ekonomiaren goraldiak boterean eutsi zion koalizioari, baina arazo politiko larriei egin behar izan zien aurre, armadak eragindakoei batez ere. Nahiz eta 1997ko hauteskundeetan Demokraziaren Aldeko Alderdi Itunak (Alderdi Sozialista, Demokraziaren Aldeko Alderdia, Alderdi Erradikal Sozialdemokrata, eta Freireren Alderdi Kristau Demokrata) gehiengoa lortu zuen diputatuen kongresuan, Txileren Aldeko Batasuna eskuindarrak bere aulki-kopurua gehitzea lortu zuen, senatuan batez ere, eta konstituzioan erreforma demokratikoak sartzeko aukera alferrik galdu zen. 1998ko urtarrilean, Pinochetek armadan erretiroa hartzeak eta biziarteko senatari bihurtzeak sortu zuen krisi politikoaren erdian, Freik kargutik kendu zuen Defentsa ministroa, Edmundo Pérez Yoma, diktadore ohiarengandik gertu zegoelakoan. 2000. urteko martxoan Ricardo Lagosek hartu zuen presidente-kargua Freiren ordez.

2000tik 2006ra bitartean, biziarteko senatari gisa jardun zuen. 2006ko martxotik aurrera, Los Ríos barrutia ordezkatuz senatari-kargua du.

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Frei Ruiz-Tagle Eduardo Frei Ruiz-Tagle 

Erreferentziak

Tags:

1942Eduardo Frei MontalvaSantiago (Txile)Txile

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TorbeLimaArrasateNapoleon BonaparteErnalketaEneko AristaKorrikaMikel ValverdeIlargiaren aldiErrepublikaNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaHasier OleagaJon ArretxeFrancoren diktadura Euskal HerrianZenbaki lehenZirkulazio-aparatuJohann Sebastian BachGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaUdalerri Euskaldunen MankomunitateaIdazkera kuneiformeKlasizismoAndrokantoErromako foroaEuskal Herriko kastroakIpar Euskal HerriaTaula periodikoaMarokoErromantizismoRafael NadalElektrizitateNikola TeslaIker MuniainGalileo GalileiPoloniaGari MujikaEspainiaDigestio-aparatuTxomin AgirreBizkaiko Foru AldundiaAna EstradaPagoetako natura parkeaMilanFestina auziaErrementari (filma)Jose Manuel LujanbioMontevideoCandela PeñaMiguel BernadEnergia ez berriztagarriGenero-indarkeriaBlas LezoKoldo Romero EskamendiIván Martín NúñezNico WilliamsEnergia nuklearIratiLouis-Sébastien MercierHenri MatisseJoselu AnayakXabier LetePrudentzio (santua)Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioaRichard WagnerAristotelesDublinOmango golkoaZinematikaEuskaltzaindiaSindikatuArtizarraLurraren atmosferaEuskal HerriaTerma🡆 More