Eñaut Elorrieta: Abeslari bizkaitarra

Eñaut Elorrieta Larruzea (Gernika, Bizkaia, 1975) kantugile eta abeslaria da.

Eñaut Elorrieta
Eñaut Elorrieta: Ibilbidea, Bizitza pribatua, Atxiloketa
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1975 (48/49 urte)
HerrialdeaEñaut Elorrieta: Ibilbidea, Bizitza pribatua, Atxiloketa Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta estudioko musikaria
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuaahotsa

Badok: enaut-elorrieta Musicbrainz: 8f9f56b0-c382-41bd-a2f4-ff597bd59f54 Discogs: 6544201 Musikasten: enaut-elorrieta Edit the value on Wikidata

Ikasketaz fisikaria da, eta DBH eta Batxilergoko irakaslea izan da.

Lugarri taldeko abeslaria izan zen. 1996ko udazkenean, Jon Mikel Arronategi Exkixuko baxu-jotzaileak eta biek Ken Zazpi taldea sortu zuten Gernikan.

2013tik bere bakarkako ibilbide hasi du gernikarrak.

Ibilbidea

Musika ikasketak 1990ean Getxoko Gayarre akademian hasi eta 1998an Andres Isasi musika eskolan burutu zituen.

Lugarri folk rock taldearekin 1986an kantatzen eta gitarra jotzen hasi zen. Taldea 1995ean desegin zen album bakar bat kaleratu ondoren.

Ken Zazpi taldea Jon Mikel Arronategirekin 1996an Gernikan sortu zuen. Taldeko kantu gehienak konposatu ditu. 

Urte batzuz fisika irakasle izan ondoren 2009tik musika Eñaut Elorrietaren ogibidea da.

2013an bere lehen bakarkako lana kaleratu zuen Deserriko kantak izenburupean. Deserria ardatz zuen lan monografikoan, bere hitzez gain, Gabriel Aresti, Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Joan Oliver eta Joseba Sarrionandiaren hitzak musikatu zituen.

2016an Thierry Biscaryren eskutik Katia eta Marielle Labèque pianistak ezagutu zituen, eta beste hainbat euskal musikarirekin batera hainbat kontzertu eskaini zituen Europan barna haien eskutik. 2017an Jazz in Marciac festibalean jo zuten besteak beste. 2018an Labeque ahizpen Amoria diskoan eta biran parte-hartu zuen.

Urte berean, bakarka eta Kaabestri soka bostkoteak lagunduta, Harian lana kaleratu zuen. Bertan bere ibilbideko hainbat kantu eta zenbait sorkuntza berri sartu zituen soilik harizko instrumentuz lagunduta; Jorge Oteizaren hitzak dituen Sakonki kantua adibidez. Euskal Herriko antzokietatik bira egin ostean zuzenean emanaldi horietan grabatutako kantuak argitaratu zituen 2019an, Harian Zuzenean izenburupean.

2019ko azaroan Irteera argiak diskoa kaleratu zuen. Lan horretan folk-rock doinuetara berriro itzuli zen. Maite Larburu, Borja Barrueta, Fernando "Lutxo" Neira eta Ruben Caballerok parte hartu zuten disko horretan besteak beste.

2020eko apirilean, konfinamentuan sortu eta grabatutako Harbide Zilar Bat kantua argitaratu zuen.

Bizitza pribatua

Uxue Alberdi idazlearen bikote kidea da.

Atxiloketa

1997ko urrian Ertzaintzak atxilotu zuen, ETA erakundearekin ustezko lankidetza leporatuta. Zehazki, 'Katu' komandoari ibilgailuak ematea leporatu zioten. Furgoneta, Ford Transit, Bilboko Guggenheim museoaren aurkako erasoan erabili zuten. Azkenean, kargurik gabe askatu zuten.

Diskoak

Lugarrirekin

  • Lugarri (Duplival, 1994)

Ken Zazpirekin

Bakarka

Kolaborazioak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Eñaut Elorrieta IbilbideaEñaut Elorrieta Bizitza pribatuaEñaut Elorrieta AtxiloketaEñaut Elorrieta DiskoakEñaut Elorrieta KolaborazioakEñaut Elorrieta ErreferentziakEñaut Elorrieta Kanpo estekakEñaut Elorrieta1975BizkaiaGernika-Lumo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

CSMAIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaBelakiEuropako Esparru EkonomikoaMarokoReichstagArrazoibide deduktiboEgutegi gregorianoAitor Arana1998Iñigo AstizJon IñarrituGarapen iraunkorEuskal dantzakErromaGonzalo BoyeAnubisBetileEuroSaudi AramcoTaxonEn Tol SarmientoAro ModernoaOpenStreetMapArnas-aparatuUrriaren 3FelzinsTartaloAtarrabiaBakioZetakKristauGoogleTxistu (musika tresna)FieschEz Dok AmairuBihotzMesopotamiaLanbideHiba AboukGetxoOlaia InziarteEuskararen historiaJon ArretxeZizareKoma (puntuazio-zeinua)MaiatzLaukiTxolarreEuskal aditzSokatiraErromatar arkitektura2022Giza eskubideakKrokodiloTrikuharriDonibane GaraziNASAAtenasLehoinabarZarautzAutarkia (ekonomia)Sozialismo utopiko2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakAraztaileEkologismo1963Eider RodriguezLur Errekondo🡆 More