Diego Pascual Eraso

Diego Pascual Eraso (Corella, 1891ko azaroaren 13a- Bilbo, 1974) kulturgile nafarra izan zen.

Diego Pascual Eraso
Bizitza
JaiotzaKorella1891ko azaroaren 13a
HerrialdeaDiego Pascual Eraso Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1974 (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Gaztea zela, Bizkaia aldera joan zen bizitzera familiarekin, lehenik eta behin Zornotzara. Orduan hasi zen euskara ikasten, "haren arbasoen hizkuntza".

Geroago, Bilbora mugitu zen eta bertan sortu zuen "Nafarroako Ateneoa", Berroeta-Aldamar kalean lehenik eta ondoren Kale Barrian, 1931 arte martxan egon zena. "Euzkadi" eta "La Tarde" egunkarietan artikuluak idatzi zituen, Miguel de Ergabia, Lucio de Arakil eta Xabier de Urroz ezizenak erabiliz. Guztira, 200 artikulu baino gehiago argitaratu zituen, Nafarroako hegoaldearen nazionalismori buruzkoak gehienak. Bat egin zuen pentsamenduan Juan Jose Salamero Resa, Antonio Ibarbuen eta Daniel Peralta herrikideekin. Berak esana: "A los patriotas riberos nos llegaba torturante al alma la incomprensión de muchos de nuestros hermanos".

Beste alde batetik, nekazarien egoeraz ere kezkatu egin zen, ezkertiarra izan gabe ere.

1936an, gerra piztu eta gero, Eusko Jaurlaritzan sartu zen, Kultura Sailean beti ere. Azkenik, frankismoari ihes eginez Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen, Donibane Garazin irakasle ibiliz.

1941n itzuli zen Hegoaldera, senide batzuk aterpeturik. 1969an argitaratu zuen "Toponimia vasca en Corella" lana, beste egile batzuk ezbaian ipini zuena. Idatzi zuen azken artikuluak "Nosotros los riberos, vascos... pero a nuestra manera" izenburu esanguratsua zekarren.

2007an Jabier Sainz Pezonaga irakasle corellarrak "Los vascos de la Ribera de Navarra" (Pamiela) kaleratu zuen, Diego Pascualen artikuluak bilduz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

18911974Azaroaren 13BilboCorellaNafarroa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TiranoCary MiddlecoffMarrazoJesus NazaretekoaPeoi (xakea)MesopotamiaMinbiziAmets ArzallusIlaski SerranoKarl MarxOñatiMieltxo SaralegiMonarkiaGKleopatraAizkora probaSan Genesio ed UnitiIkastolaBerotegi-efektuaFrantziaCollageFrantziako IraultzaSektore ekonomikoLasseubetatErriberriko Errege JauregiaEmmanuel MacronEuskal HerriaPello ReparazOrga jokoTJorge OteizaWUreterOrnogabeAlemaniaErramun MartikorenaEuskaldunInteresHinduismoAsier SerranoKorrikaMarie CurieUgalketa asexualMax HorkheimerMikel LaboaEhizaAmpuisNancy PelosiDaniel KaluuyaErramu IgandeaSugaarPeziza ammophila71. Oscar SariakBizantziar egutegiaSan Andres eliza (Eibar)Uztailaren 31PinuAfro-asiar hizkuntzakSardaAro ModernoaIkuskizunToles eta zamalkadura gerrikoMunduko biztanleriaBernardo AtxagaAutismoJuan Sebastian ElkanoEnergia ez berriztagarriJon MirandeEuskalkiElikadura-piramideGozategi🡆 More