Bartolome Benassar (Nimes, 1929ko apirilaren 8a - Tolosa, Okzitania, 2018ko azaroaren 8a) frantziar historialari eta hispanista garrantzitsu bat izan zen.
Bartolomé Benassar | |||
---|---|---|---|
1978ko apirilaren 14a - 1980ko maiatzaren 22a ← Émilien Carassus (en) - Georges Mailhos (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Bartolomé Marie Henri Bennassar | ||
Jaiotza | Nimes, 1929ko apirilaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 2018ko azaroaren 8a (89 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Lucile Bennassar (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea doctorate in France (en) Tolosako Unibertsitatea Montpellierreko Unibertsitatea Casa de Velázquez | ||
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Robert Chamboredon (en) Jean-Pierre Amalric (en) René Souriac (en) Francis Brumont (en) Jean-François Galinier-Pallerola (en) Marcel Koufinkana (en) Alain Saint-Saëns (en) Julián Montemayor (en) Marie-Danielle Demélas (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, unibertsitateko irakaslea, assistant professor (en) , assistant professor (en) eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | lycée Périer (en) (1953 - 1955) Tolosako Unibertsitatea (1956 - 1968) Tolosako Unbertsitatea II - Jean Jaures (1968 - 1980) | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Consistori del Gay Saber (en) Historiaren Errege Akademia Académie des sciences, inscriptions et belles-lettres de Toulouse (en) Société des gens de lettres (en) | ||
Toulouseko Unibertsitateko Historia Garaikideko Irakasle zen eta Espainiako historia moderno eta garaikidean autoritatetzat ere hartua da. Zezenketa kritikari ezaguna ere bada.
Toulouse eta Montpellierreko Unibertsitateetan ikasi zuen (1949). Bigarren hezkuntzako irakasle izan zen zenbait lizeotan (1950-1955) eta bekadun erresidente Velazquezen Etxean (Madril, 1955-56). Toulouseko Unibertsitatean Historia Garaikideko irakasle eta katedraduna (1956-1990), honen errektore ere izan zelarik (1978-1980). Irakasle bisitaria Oxforden (1973). Hitzaldiak eman zituen Europan, Amerikan eta Afrikan. Honoris causa doktore Valladolideko Unibertsitatetik. Alfontso X.a Jakitunaren Ordena eta Frantziar Akademiaren Historia Sari Handia ditu bere lan guztiagatik (2005). Francisco Franco, Hernán Cortés eta Joan Austriakoaren biografiak idatzi zituen, eta bereziki Espainiako Urrezko Mendea ikertu zuen. Espainiar Inkisizioari buruz zegoen antzinako kontzeptua berrikusi zuen lehenetako bat izan zen, Espainiar Kondaira Beltzaren eragina jasan zuena. Historialaria izateaz gain, idazlea ere bada, zenbait eleberri idatzi dituelarik.
1982tik Madrilgo Historia Errege Akademiako kide da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bartolomé Benassar, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.