Muhammad Ayub Khan (urduz: محمد ایوب خان; Rehana, 1907ko maiatzaren 14a - Islamabad, 1974ko apirilaren 19a) pskistandar militar eta politikaria izan zen.
Pakistango 2. presidentea izan zen.
Indiako Britainiar Armadako kide izan zen eta Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuen. Indiaren banaketa ondoren, Pakistanen armadan sartu zen. Armadako buru eta Defentsa ministro, 1958ko urriaren 27an, estatu-kolpe batean eman zuen Iskandar Mirza presidentearen aurka, eta lehendakaria bihurtu zen. Ameriketako Estatu Batuekin eta Txinarekin harremanak estutu zituen, baina Sobietar Batasunarekin eta Indiarekin okertu ziren. Barne-politikan, pribatizazio- eta industrializazio-politikak eta azpiegiturak eraikitzeko politikak sartu zituen.
1965ean berriz hautatu zuten iruzurrezko hautu batean. 1965eko India-Pakistan Gerrak, 1967ko prezioen igoeraren manifestazioak eta 1969ko Ekialdeko Pakistanen altxamenduak bere boterea ahuldu zuten. 1969ko martxoaren 25ean Yahya Khan jeneralaren alde dimisioa ematera behartu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ayub Khan, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.