Game of Thrones fantasiazko telesailaren seigarren denboraldia 2016ko apirilaren 24an estreinatu zen HBO Ameriketako Estatu Batuetako telebista katean, eta urte bereko ekainaren 26an igorri zen denboraldiko azken atala.
Game of Thrones (6. denboraldia) | |
---|---|
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 2016ko apirilaren 24a |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Atalak | 10 |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | television series based on a novel (en) |
Telesaila | Game of Thrones |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Hasiera-data | 2016ko apirilaren 24a |
Amaiera-data | 2016ko ekainaren 26a |
10 atalek osatzen dute telesailaren seigarren denboraldia, bakoitzak 55 minutu inguru duelarik.
George R. R. Martin idazle estatubatuarrak idatzitako The Winds of Winter eleberriko zenbait ataletan dago oinarrituta denboraldi hau, baina telesailaren jatorrizko pasarteak gailentzen dira atal berri hauetan. Seigarren denboraldiko atal bakoitzeko aurrekontua 10 milioi dolar ingurukoa izan zen.
|
|
Seigarren denboraldian azaldutako pertsonaia errepikarien zerrenda, lehen agerpenean azaltzen diren lurraldearen arabera sailkatuak:
Iparraldean, Murrua barne
Murrutik haratago
Ibaiaren Lurretan
Burdina Irletan
Dorne-n
| Erregearen Itsasoratzean
Ibarrean
Braavos-en
Meereen-en
Vaes Dothrak-en
Nagusitasun-ean
Flashback-etan
|
Pertsonaia nagusiak | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pertsonaia | Aktorea | Atalak | Seigarren denboraldia (2016) | |||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | |||
Tyrion Lannister | Peter Dinklage | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Jaime Lannister | Nikolaj Coster-Waldau | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Cersei Lannister | Lena Headey | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Daenerys Targaryen | Emilia Clarke | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Jon Snow | Kit Harington | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Petyr "Hatz txiki" Baelish | Aidan Gillen | 4 | X | X | X | X | ||||||
Margaery Tyrell | Natalie Dormer | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Davos Seaworth | Liam Cunningham | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Melisandre | Carice van Houten | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Ellaria Sand | Indira Varma | 2 | X | X | ||||||||
Sansa Stark | Sophie Turner | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Sandor Clegane | Rory McCann | 2 | X | X | ||||||||
Missandei | Nathalie Emmanuel | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Arya Stark | Maisie Williams | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Varys | Conleth Hill | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Theon Greyjoy | Alfie Allen | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Samwell Tarly | John Bradley | 3 | X | X | X | |||||||
Tommen Baratheon | Dean-Charles Chapman | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Brienne Tarth-koa | Gwendoline Christie | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Bronn | Jerome Flynn | 3 | X | X | X | |||||||
Bran Stark | Isaac Hempstead-Wright | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Tormund Giantsbane | Kristofer Hivju | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Daario Naharis | Michiel Huisman | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Roose Bolton | Michael McElhatton | 2 | X | X | ||||||||
Gilly | Hannah Murray | 3 | X | X | X | |||||||
Txolarre Gorena | Jonathan Pryce | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Ramsay Bolton | Iwan Rheon | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Jaqen H'ghar | Tom Wlaschiha | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Jorah Mormont | Iain Glen | 3 | X | X | X |
Seigarren denboraldian ere atal gehienak idazteaz David Benioff eta D. B. Weiss arduratu ziren. Gainera, kapitulu bat Dave Hill-ek idatzi zuen, eta beste biak Bryan Cogman-ek. Bestalde, zuzendaritza-taldea Jeremy Podeswa, Daniel Sackheim, Jack Bender, Mark Mylod eta Miguel Sapochnik-ek osatu zuten, hauetako bakoitzak bi kapitulu zuzendu zituelarik. 5. denboraldian gertatu zen bezala, George R. R. Martinek ezin izan zuen denboraldi honetako atal bat idatzi, The Winds of Winter eleberria idazten zebilelako.
2015eko uztailean hasi ziren seigarren denboraldia filmatzen, eta urte bereko abenduaren 17an amaitu zuten. Denboraldi honetako aurrekontua areagotu egin zen aurreko denboraldiekin konparatuta: atal bakoitzak hamar milioi dolar baino gehiago balio izan zuen. Horrenbestez, denboraldi guztiko aurrekontua 100 milioi dolar ingurukoa izan zen. Bost herrialde desberdinetan aritu ziren seigarren denboraldia grabatzen: Ipar Irlanda, Espainia, Kroazia, Islandia eta Kanadan.
Ramin Djawadi ekoizle eta konpositoreak idatzi zuen seigarren denboraldiko musika ere. 2016ko ekainaren 26an merkaturatu zen era digitalean. CD eran, aldiz, uztailaren 29an merkaturatu zen.
Seigarren denboraldia osatzen duten hamar atalak 2016ko azaroaren 15ean merkaturatu ziren DVD eta Blu-Ray formatuetan.
Zenb. (guzt.) | Zenb. (denb.) | Jatorrizko izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data | Audientzia AEB-n (milioika) |
---|---|---|---|---|---|---|
51 | 1 | «The Red Woman» | Jeremy Podeswa | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko apirilaren 24a | 7.94 |
52 | 2 | «Home» | Jeremy Podeswa | Dave Hill | 2016ko maiatzaren 1a | 7.29 |
53 | 3 | «Oathbreaker» | Daniel Sackheim | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko maiatzaren 8a | 7.28 |
54 | 4 | «Book of the Stranger» | Daniel Sackheim | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko maiatzaren 15a | 7.82 |
55 | 5 | «The Door» | Jack Bender | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko maiatzaren 22a | 7.89 |
56 | 6 | «Blood of My Blood» | Jack Bender | Bryan Cogman | 2016ko maiatzaren 29a | 6.71 |
57 | 7 | «The Broken Man» | Mark Mylod | Bryan Cogman | 2016ko ekainaren 5a | 7.80 |
58 | 8 | «No One» | Mark Mylod | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko ekainaren 12a | 7.60 |
59 | 9 | «Battle of the Bastards» | Miguel Sapochnik | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko ekainaren 19a | 7.66 |
60 | 10 | «The Winds of Winter» | Miguel Sapochnik | David Benioff eta D. B. Weiss | 2016ko ekainaren 26a | 8.89 |
6 6. denboraldia |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Zerrenda:Game of Thrones (6. denboraldia), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.