Santiago Hernández Redondo, ezizenez Txantxillo, Donostiako kaleetan zehar eta gehienbat Parte Zaharrean poltsaz gainezka beti gora eta behera ibiltzen zen herri pertsonaia zen.
Askotan xilofonoa jotzen zuen eta «una pesetita, por favor» ("pezetatxo bat, mesedez") eskatzen zuen. Poltsaz beteta ibiltzeko joera horregatik, Donostian ohikoa da norbait poltsaz beteta ikusten denean, "Txantxillo ematen duzu!" edo antzeko esaldiren bat botatzea.
Txantxillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1927 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2003 (75/76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskekoa |
Lantokia(k) | Donostia |
2010eko azaroaren 30ean Antigua auzoan haren omenezko estatua bat jarri zuten.
Berez, Salamancako probintziako Valero eta San Esteban de la Sierra udalerrietatik zetorren familia apal batean jaio zen. Lanbidea gurasoek irakatsi zioten. Uliako harkaitzetatik ateratako hondar saltzaile gisa, Groseko etxekoandreek auzoko latsari lekuan arropa garbitzeko erabiltzen zuten. Gerora, Trueba zinema inguruko kazetetako berrien oihulari modura jardun zuen.
Garai hartan jada bere ezizenaz ezaguna zen. Hori amonari zor zion. Txikitan Sagues auzoan bizi zelarik, amonak , leihotik, jokatzeari utzi eta etxera jatera igotzeko deitzen omen zion: «¡Chiquillo, sube ya!» (euskaraz, "Txikito, igo hadi oraintxe!"). Eta «chiquillo» hitza, errepikatzearen poderioz, Txantxillo izatera igaro zen, izen horrekin ezagutu zuten harat honata zebilenetan ikusten zutenek, beti itxuraz baliorik ez zuten traste eta tresna zaharrak botaz, nahiz eta, zalantzarik gabe, haiek euren jabearentzat esanahia izan. Beste azalpen bat ere posible da: Gipuzkoako toki askotan 'santillo' esaten zaio Santiago egunari (uztailaren 25a); kontuan izanda Txantxilloren izena, berez, 'Santiago' zela, likeena da 'Txantillo' izatea euskarazko 'Santillo' izenaren txikigarria.
Beti Grosen bizi izan zen, Artetxe Jenerala kaleko bostgarren solairuko etxebizitza batean, bere bizitza agortzen hasi zen arte. 2003. urtean hil zen, Donostiako Gurutze Gorriko zentro gerontologikoan eta 28 kilo besterik pisatzen ez zituela. Famatua zen haren Dame una pesetita esaldia, edonori esaten ziona. Horrela, Sanchis y Jocano abeslari donostiarrek Cronica de San Sebastián beren disko eta abestian berari buruzko erreferentzia egiten zuten:
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txantxillo |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Txantxillo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.