Murrayfield Stadium (euskaraz Murrayfield estadioa) Eskoziako estadio bat da.
Bertan, nagusiki errugbi partiduak jokatzen dira, baina baita beste hainbat kiroletakoak ere. Edinburgh hiriburuko Murrayfield auzoan dago.
Murrayfield Stadium | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°56′32″N 3°14′27″W / 55.942231°N 3.240921°W |
Historia eta erabilera | |
1991ko Munduko Errugbi Txapelketa | 1991 |
1993 Rugby World Cup Sevens | 1993 |
1999ko Munduko Errugbi Txapelketa | 1999 |
2007ko Munduko Errugbi Txapelketa | 2007 |
Inaugurazioa | 1925eko martxoaren 21a |
Jabea | Scottish Rugby Union (en) |
Kirola | hamabosteko errugbia |
Erabiltzailea | Scottish Rugby Union (en) |
Edukiera | 67.144 |
Kontaktua | |
Helbidea | Roseburn Street, Edinburgh EH12 5PJ |
Webgune ofiziala | |
1925ko martxoaren 13an inauguratu zuten eta 1995an erabat eraberritu. 67.800 ikusle izateko gai da, denak eserita.
Eskoziako Errugbi Batasunaren egoitza da eta errugbi munduan ikur ezaguna. Eskoziako errugbi selekzioak hemen jokatzen du bere inauguraziotik, 1925ko martxoaren 21an, Ingalaterraren aurkako partida jokatu zelarik. Urte hau izan zen, beren historian lehendabiziko aldiz, Slam Nagusia lortu errugbiko Bost Nazioen Torneoan.
Futbol partidak ere jokatzen dira Murrayfield-en. Eskoziar hiriburuko bi taldeetako bat den Heart of Midlothian taldearen egoitza da 2006/2007 denboralditik aurrera, Tynecastle Stadium estadioak ez baitzituen UEFAren gutxiengo baldintzak betetzen. Musika taldeen emanaldiak ere izan dira bertan, adibidez U2 eta Red Hot Chili Peppers. 2005. urtean zehar Live 8 taldeak, The Corrs, Travis eta Texas taldeekin batera jo zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Murrayfield Stadium, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.