Karlos I.a Borboikoa, Erruango artzapezpikua (1523ko irailaren 22a - 1590eko maiatzaren 9a), Karlos IV.a Borboikoa eta Frantziska Alençongoaren semea zen, kardinala ere bai, Henrike IV.a Frantziakoaren aita zen Antonio Borboikoaren anaia txikia.
Neverseko gotzaina 17 urterekin (1540-1545), jarraian, Ruango artzapezpikua izan zen 1550 eta 1590 bitartean, Nanteseko gotzaina 1550etik 1554 arte eta aita santuaren legatua Avignonen 1565etik 1590 arte. 1584an, Alençongo dukea hil zenean, Parisko Liga Santuak, Frantziako tronurako hautagaitzat hartu zuen, protestanteak oinordekotzatik kanpo utziak izan baitziren. Henrike III.a Frantziakoak, atxiloarazi egin zuen, eta, 1589an, Ligakoek, Karlos X.a izenarekin Frantziako errege izendatu zutenean, Fontenay-le-Comten espetxeratua jarraitzen zuen. Berak propio uko egin zion pribilegio horri, eta bere iloba Henrike IV.aren legitimitatea onartu zuen. Oraindik espetxean zegoela hil zen, hurrengo urtean.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Karlos I.a Borboikoa (Erruango artzapezpikua), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.