Galdakao Andra Maria Eliza: Kultura Ondasun

Andra Maria Galdakaoko (Bizkaia) Elexalde auzoan dagoen eliza da.

2003ko ekainaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu motako kultura ondasun izendatu zuen.

Andra Maria eliza
Kultura ondasuna
Galdakao Andra Maria Eliza: Kultura Ondasun
Kokapena
HerrialdeaGaldakao Andra Maria Eliza: Kultura Ondasun Euskal Herria
ProbintziaGaldakao Andra Maria Eliza: Kultura Ondasun Bizkaia
HerriaGaldakao
Koordenatuak43°14′11″N 2°49′58″W / 43.236372°N 2.832783°W / 43.236372; -2.832783
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0001012
7

Deskribapena

Andra Maria eliza herriko goialdean dago kokatuta, Ganguren mendilerroaren mendi-adarretako zapalda batean. Elizari dagokion auzune txikia sakabanatuta dago. Elizako sarreran zelaigune bat dago.

Eraikinak historikoki ondo bereizten diren bi zati dauzka. Lehenengo eraikuntza XIII. mende amaiera aldekoa da, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa; oinetan dauden bi tarteek osatzen dute. Bigarren fasea, errenazimentuko erreforma, XVI. mendekoa, burualdean eta gurutzaduran antzematen dira. Eraikuntzako beste fase batzuk, puntualagoak, kanpaien goiko zatiari, sakristiari eta atariari dagozkio.

Aditu batzuen ustez, eliza aurretik zegoen beste eraikin baten gainean eraiki zen, XII. mendekoa seguruenik, garai hartako modilloiak eta harburuak ageri dira eta.

Hormetan lau tarte antzeman daitezke, kontrahormek eta buruko angeluzuzenak bereizita goiko kanpaien zatia hartzen duen buruhormak eta azken bi tarteek zabalera berbera daukate. Gotiko primitiboa arku zorrotzetan, kapiteletan eta harroin altuetan nabari da. Fabrika sileria erregularra da eta kanpoan kontrahormak ditu. Azkeneko tarteari erantsita poligono formako eskaileren gorputza dago. Eskailerak estalkitartera heltzen dira.

Aldareko bi tarteak angeluzuzen handi zabalagoa osatzen dute, bitarteko zutabeak dituztelarik, eta abside txiki zuzen bat duen gurutze bikoitz baten itxura ematen dute.

Iparraldeko fatxadan bi sargune ikus daitezke; bat oso sinplea eta bestea moldura eta baketoia dituena, zutabe sinpleen gain; kapitelak oso higatuak dauzka. Mendebaldeko altxaeran harburuen arrastoak geratzen dira. Harburu horien ikonografiak atari nagusikoarena dakar gogora. Oraingo kanpaien baoen azpian, halaber, estalitako hiru bao ikus daitezke. Horma horren goiko errematea triangelu itxurako frontoia da.

Hegoaldeko fatxadan atari handia dago; irekia da eta egurrezko habeak eta jabaloiak dauzka. Atariak elizaren luzera osoa hartzen du, bolumen eta eraikuntza-aldi guztiak lotuz.

Babesean portada erromanikoa dago. Hiru gingil dituen lehenengo bao batez eta hiru arkiboltaz osatua dago. Arkiboltak harroin angeluzuzenak dituzten fuste lauko erdi zutabeek eutsitako kapitelen gainean daude. Portadaren gainean zurburuz errematatutako teilatua dago eta diamantezko punta duen erlaitza. Atea egurrezkoa da eta lis-lorearen formako burdineria dauka.

Portadaren gainean oso atzean zabaltzen den arku ojibal bat dago. Errenazimentuko faseko goialdean gingil anitzeko bi idi-begi daude.

Elizaren barrua gangaz estalia dago. Erromanikoko fasea gurutze-ganga sinpleaz estalita dago eta, apaingarri gisa, gurutzeak, loreak eta izarrak dauzka. Errenazimentuko faseak ganga mota berbera dauka absidean eta bigarren tartean. Lehenengo tartea tertzeletak dituen ganga batez estalia dago; trazeria zuzenekoa da. Lehenengo eta bigarren tartea bereizten dituzten nerbiodurak zutabe zilindriko exentuen gainean daude. Zutabe horiek ez daukate ez abakorik ez basamenturik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Tags:

2003Ekainaren 17Elexalde (Galdakao)Eliza (eraikina)Eusko JaurlaritzaGaldakaoKultura ondasun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

WikidataJuan Ajuriagerra OtxandianoEpelde eta LarrañagaBerlingo harresiaNafarroako ErresumaPilar BardemHautespen naturalChiara ConsoliniIslandiaVienaPaduraSexu-organoIruñeaJazzSokaren EtxeaMahatma GandhiErromako foroaGarapen iraunkor3x3 saskibaloiOrreagako kolegiataGorbeiaPortugaleteKoebaluazioKartiniJavier Luis Suescun Molina (Molinat)PoliedroKleopatraKolonizazioArgien GaraiaLuciano PavarottiPablo PicassoNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaEuskal Herriko geologiaGalaxiaIndustria IraultzaInauteriak Euskal HerrianEguzkiaAlaine AgirreZizareDolores IbarruriEuropar BatasunaWiki FundazioaEuskal Herriko baleazaleakOperaJohn Fitzgerald KennedyPagoNerea ReparazArdi latxDeba (ibaia)Sorgin-orratzAutonomia erkidegoZirkulazio-aparatuJon Gotzon AldaparenaEuskal Herriko sukaldaritzaAntonio de MontesinosNew YorkErliebe (geografia)Plano inklinatuMarkina-XemeinTomateItsas izarNatura-parkeChaturbateUrkiGalicia (L-51)Karmele JaioAna EstradaAnimaliaIvan JiménezTutankamonWazemank (telebista saioa)🡆 More