Arabiar

Arabiarrak (arabieraz: عربي, ʿarabi) Arabiako penintsulan bizi diren etnia bateko kideak dira, eta, hedaduraz, Ekialde Hurbileko (Irak, Siria, Libano, Jordania) eta Ipar Afrikako (Egipto, Sudan, Libia, Tunisia, Aljeria, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania) biztanleria arabieradunetakoak.

Bere burua linguistikoki, kulturalki, politikoki edo genealogikoki horrela aurkezten duen etnia da. Eskuarki, arabiar nortasuna ez ezik, tokian tokiko beste nortasunen bat ere izaten dute: beren Estatukoa (egiptoarrak, libanoarrak, palestinarrak...), tribukoa, herrikoa edota klanekoa.

Arabiar
العرب al-ʿarab
Arabiar
Filipo ArabiarraJoan DamaskokoaAl-Kindi • Al-Khansa
Faisal I.a IrakekoaGamal Abdel Nasser • Asmahan • May Ziade
Biztanleak guztira
450 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
430.722.765 Arabiar Arabiar Liga
12.000.000 Arabiar Brasil
6.000.000 Arabiar Frantzia
3.500.000 Arabiar Argentina
3.500.000 Arabiar Ameriketako Estatu Batuak
700.000 - 2.000.000 Arabiar Iran
1.500.000 Arabiar Israel
1.100.000 Arabiar Mexiko
Hizkuntza
Arabiera
Hainbat dialekto ditu
Erlijioa
Gehienbat Islam;
Kristau gutxiengoa ere badago.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Arabiar
Arabiera hizkuntza ofizial bakartzat duten estatuak (berdez), eta beste hizkuntzaren batekin ofizialtzat dutenak (urdinez).

Etnia honen ezaugarri nagusia arabiera da, eta dialekto ugaritan banatuta dago. Islama hedatzearekin batera, herri askoren akulturazio prozesua zabaldu zen: arabiartzea kulturan, eta islamiartzea erlijioan. Hala ere, arabiarren artean bada gutxiengo kristau handi bat, egun % 7,1 eta % 10 bitartekoa dena.

Historia

K.a. X. mendetik ezagutzen dira arabiarrei buruzko lekukotasunak, Arabiako penintsulan. Siria eta Palestina alderako migrazioak aspaldian hasi baziren ere, islama nagusitu arte (VII. m.) ez ziren arabiarrak hasi hurbileko eta harantzagoko lurrak konkistatzen. Ordutik hona, herri asko islamiartu eta arabiartu da. Hizkuntza asko desagertu da, aginpide arabiarraren eraginaz, VIII. eta XIV. mendeen artean (arameera, koptoa, asiriera, berberiar dialekto zenbait). Arabiera nagusitu zen hasiera-hasieratik liturgia, administrazio eta jakintza hizkuntza gisa. Kultura arabiar-musulmanaren garapenean berebiziko garrantzia izan zuten persiarrek ere neke handiak izan dituzte berezko hizkuntzari eusteko, unean uneko egoera politikoen gorabeheran.

Arabiarrek (300 bat milioi, egun) ez dute arraza bakarra, besteetatik bereizia, osatzen: ezaugarri etnografiko eta soziologiko komunak dituzte beste etnia askorekin. Egungo batasun kontzientzia turkiarren nagusitasunaren aurkako borroka urte luzeetan mamitu bazen ere (XVI-XIX. mendeak), egungo kultura eta politika XIX-XX. mendeetako kolonialismoaren kontrako jardun etengabean sustraitu da.

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak


Arabiar  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Arabiar HistoriaArabiar ErreferentziakArabiar Ikus, gaineraArabiar Kanpo estekakArabiarAljeriaArabiaArabiar LigaArabieraEgiptoEkialde HurbilaEstatuEtniaGenealogiaHerriHizkuntza naturalIparraldeko AfrikaIrakJordaniaKlanKulturaLibanoLibiaMarokoMauritaniaMendebaldeko SaharaPalestinaSiriaSudanTribuTunisia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

New York2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDigestio-aparatuMikel LaboaEspainiaMasturbazioMikel OteroZuhaitzEnergia hidraulikoGernikako ArbolaJuan Ajuriagerra OtxandianoFrédéric ChopinAmaia MartínezWiki CommonsEuskal PizkundeaUnibertsoaIberdrolaEsti VivancoGema Gonzalez de TxabarriPatxi ZubizarretaDonibane GaraziScratch (programazio-lengoaia)Amaren eskuakSistema endokrinoZapaburuJoseba Díez AntxustegiUraren zikloaOscar TorpIbil bediLondresGiza sexualitateIhes beteaIzurri BeltzaAntzuYIlargiaren aldiTaula periodikoaGiltzurrunGernika (margolana)Marko BrutoSchool TiesSatelite naturalMoneroArtizarraAutotrofoSan MamesSubstantzia per eta polifluoroalkilatuakPeter FondaMikroskopioOiartzunHegazti harrapariItoizBizargorri OperazioaBernart EtxepareKantauriAho sexuEukariotoMaria Karolina Borboi Bi SizilietakoaErling HaalandIzaro Andres ZelaietaGobernuz kanpoko erakundeFelipa Domínguez TaguadaIzurdeEsti MarkezBakterioSua EnparantzaIon ZubillagaCarl Friedrich Philipp von MartiusBirusHardwareBerunKorrikaZitoplasma🡆 More