Soldata: Enplegatzaile batek langile bati aldizka ordaintzen dion ordainsaria

Soldata (ordainsaria ere esaten zaio) enplegu-emailearen langile batek aldizka jasotzen duen diru-kopurua da, lan-denbora jakin baterako, lan jakin bat egiteagatik edo produktu jakin bat fabrikatzeagatik jasotzen duena.

Soldata: Etimologia, Nomina, Soldata arrakala
Eguneko lansarien anotazioa goi mailako funtzionarioek zigilatua. Ur-en, Mesopotamiako hegoaldeko hiri zaharrean.

Ordainketa hilerokoa, astekoa edo egunekoa izan daiteke, eta azken kasu horretan, jornal izena hartzen du.

Legez, lansaritzat hartzen dira besteren konturako lan-zerbitzuen prestazio profesionalagatik langileek jasotzen dituzten ordainsari ekonomiko guztiak —dirutan edo gauzatan—, bai benetako lana ordaintzen dutenak, edozein dela ere ordaintzeko modua. Beraz, kanpoan uzten dira norberaren konturako langileak (autonomoak).

Era berean, soldatak, “benetako lana” ordaintzeaz gain, lan denboratzat hartzen diren atsedenaldiak ere ordaintzen ditu: asteko atsedenaldia, laneko jaiak, baimen ordainduak eta urteko oporrak.

Etimologia

Latinezko salarium-etik dator hitza. Hau da, gatz arruntetik. Herri-etimologia hedatuenak azaltzen du lokuzio hori gatzez egindako diru gisa, eta jotzen du soldadu erromatarren ordainsaria gatza zela, oso garestia zelako. Baieztapen horrek ez du oinarri historikorik, ez baitago jasota antzinate klasikoan osorik edo zati batean gatzez egindako ordainketarik, ez eta gatzaren balioa txanponak egiteko erabiltzen ziren metal preziatuena baino askoz txikiagoa zelako ere. Autore moderno batzuen arabera, esaldiak "zilarra gatza erosteko [eta beste zenbait produktu]" esan nahi du; teoria hori onargarriagoa da, nahiz eta egiaztapen argirik gabe iraun.

Nomina

Soldata: Etimologia, Nomina, Soldata arrakala 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Soldata gordina eta garbia ulertzeko bideoa.

Langile bakoitzak sorrarazitako balio gordina eta garbia kontabilizatzeko erabiltzen den agiria da, langile bakoitzaren soldata osatzen duten atalak jasotzen dituena.

Agiri ofiziala da, eta nominaren inprimakian enpresaren eta langilearen datu fiskal guztiak agertu behar dira. Langile bakoitzak, ordainketa-txekea, bankuko diru-sarrera edo eskudirutan ordaintzeaz gain, sortutako balio gordina, kenkariak eta ordainketa garbia erakusten dituen nomina-agiria ere jaso behar du.

Soldata arrakala

Soldata: Etimologia, Nomina, Soldata arrakala 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gutxieneko soldata, eta gehienezkoa?

Soldata arrakala gizonezkoen eta emakumezkoen batez besteko soldaten arteko aldea da, desparekotasunaren ondorio nagusietako bat.

Soldata: Etimologia, Nomina, Soldata arrakala 
2014ko datuetan jasotako soldata arrakala.

Faktoreen artean daude kristalezko sabaia (segregazio-bertikala), lan-segregazioa, diskriminazio matxista, zaintza-lan ez ordainduak eta abar.

Besteak beste, arraza, erlijioa, herritartasuna, sexu-joera... ere hartzen dira kontuan soldata arrakala aipatzean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Soldata EtimologiaSoldata NominaSoldata arrakalaSoldata ErreferentziakSoldata Ikus, gaineraSoldata Kanpo estekakSoldataLangile

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Energia hidraulikoLandareMiren Gorrotxategi AzurmendiKantauriLeonidas I.aMikrobioUztailaren 8Begoña del TesoMaria Karolina Borboi Bi SizilietakoaAfrika Erdiko ErrepublikaAgustin MujikaKleopatraMaría MaeztuLa Flèche WallonneArantzaHolokaustoaErregai fosilEnergia eolikoAthleticCreative CommonsFranz LisztIon AnsaItsas urazaBehigorriIntxaur-hauskailua (balleta)Frida KahloSimone de BeauvoirIsurtzeJosep GuardiolaPaleolitoaHaize errotaErlijioHizkuntza gutxituEsku-huskako pilotaJose Maria IparragirreTuberkulosiBelarraUholdeDonibane GaraziNafarroa BehereaEkonomiaOngarriOdei BarrosoEibarAnariLan-kontratuGoseteGiltzurrunNew YorkDioikoEuskal dantzakXabier AlonsoCarl Friedrich Philipp von MartiusErromaGiza eskubideakOrtzadarra sutanMikel AlbisuSatelite naturalBakuoloSophie AlourBiomasaBizkarsoroGetxoAntzinaroaEusko JaurlaritzaPello AñorgaElektrolitoIsaac NewtonUrubi arruntDeba (ibaia)Xabier García RamsdenOzeano Barea🡆 More