Chhau Dantza

Tribuen erritoetan presentzia handia du Chhau dantzak.

Chhau dantza1
Chhau Dantza UNESCOren gizateriaren ondarea
Chhau Dantza
Mota Kultura Ondare Immateriala
Erreferentzia 00337
Kokalekua Chhau Dantza India
Eskualdea2 Asia eta Ozeano Barea
Izen ematea 2010 (XXXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Chhau dantza (oriyaz: ଚାଉ ନୃତ୍ୟ), India ekialdeko dantza tradizionala da, bereziki Odisha, Jharkhanden eta Bengalan. Dantzarekin batera poema klasikoak errezitatzen dira, esaterako Mahabharatakoak eta Ramayanakoak; askotan ere tokiko gai folklorikoak. 20210etik Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren izendapena du.

Estiloak

Jatorria lurralde desberdinetan izanik, haiekin lotutako hiru estilo bereizi egiten dira:

  • Seirakella: maskarekin egiten dira.
  • Purulia: maskarekin egiten dira.
  • Mayurbhanj.

Komunitate horiekin oso lotua estua du dantza honek, nahiz eta hizkuntza eta erlijio desberdinak izan.

Festak

Chhau dantza lurraldetako festekin eta ospakizunekin oso lotuta dago. Bereziki, Chaitra Parva udaberriko festarekin.

Historia

Dantza honen jatorria tokian-tokiko borroka-arte batzuetan egon daiteke. Gerra dantzak dira, beraz. Dirudienez Purulian sortu zen nahiz eta ondoren Odishan arrakasta handia izan. Beste garaietan herri xumeak ez zuen dantza honetan parte hartzen: aitoren semeen abantaila zen. Emakumezkoek ere debekatuta zuten eta ezin zuten teknika hori ikasi.

Gaur egun, Indiako gizartean aldaketa handiak ematen ari dira eta, ondorioz, komunitateek dantza honekin zuten lotura gero eta ahulagoa bihurtzen ari da. Halaber, gero eta lotura gehiago du turismoarekin.

Dantzaren ezaugarriak

Dantzaren mugimenduek borroka teknikak eta animalien mugimenduak, batez ere hegaztiak, erabiltzen dituzte. Normalean, aire librean egiten da eta gauez. Melodiak tradizionalak dira eta bi aire musika-tresnekin egiten dira: mohuri eta shehnai; bi horiekin batera perkusio tresnak ere erabiltzen dira: dhol, dhamsa eta karkha.

Dantzaren aldaera batzuetan maskarak erabiltzen dira. Oso dotoreak dira. Shutadar komunitateak prestatzen ditu, horretarako zeramika margotua eta shola erabiltzen dute; shola malgua den pasta zuri bat da.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Chhau Dantza EstiloakChhau Dantza FestakChhau Dantza HistoriaChhau Dantza Dantzaren ezaugarriakChhau Dantza IruditegiaChhau Dantza ErreferentziakChhau Dantza Kanpo estekakChhau Dantza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

FazialItoizEukariotoOlinpiar JokoakJude BellinghamEtengailuGosetePetrolioHumanismoKoebaluazioOiartzun (ibaia)Espainiako Gerra ZibilaFrantziako IraultzaTornu (tresna)Apirilaren 18ZuzenbideOrnodunAireontziPop ArteaIbaiXabier García RamsdenAmaren eskuakEkialde HurbilaOtxandioTomas LizarazuKorrikaJosep GuardiolaMunduko biztanleriaResurreccion Maria AzkueTriangeluHipatia AlexandriakoaMiren Gorrotxategi AzurmendiKubaEusko LegebiltzarraIzar-malkoakErresuma BatuaPornografiaDaniel DefoeNafarroako konkistaKartel (ekonomia)NeolitoaEspainiako Bigarren ErrepublikaLuaUrtaroHaize instrumentuMarie CurieHegazti harrapariMusikaren historiaGiza Garapenaren IndizeaItsas izarJunio BrutoHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)LehoiDeziTxomin AgirreBiomasaRosario DinamiteraBerunMutazioErling HaalandGrafitiIbai AzurmendiFrozen (2013ko filma)Chavalit YongchaiyudhOinarriko errenta unibertsalGoienaÉlodie FontanHistoriaurreaKarbono dioxido🡆 More