Astearte: Asteko eguna

Asteartea, halaber martitzena (Bizk.) astelehenaren eta asteazkenaren artean dagoen eguna da.

ISO 8601 nazioarteko estandarraren arabera, astelehena da asteko lehenengo eguna, beraz asteartea asteko bigarren eguna da. Beste herrialde batzuetan astea igandean hasten da, eta beraz asteartea asteko hirugarren eguna izaten da; musulmanentzat astea larunbatean hasten da eta, beraz, asteartea asteko laugarren eguna da.

Etimologia

Euskarazko asteartea hitzak astearen artekoa esan nahi du, asteko lehenaren eta azkenaren artean dagoen eguna. Hala ere, mendebaldeko euskaraz martitzena erabiltzen da, Marte planetaren eguna. Etimologia hau latinetik dator dies Martis da, eta partekatua da latinetik eratortzen diren hizkuntza askotan, hala nola italiera, frantsesa, gaztelania, katalana, erromaniera, galiziera, sardiinera edo kortsikera, baina ez portugesez.

Hizkuntza germanikoetan *Tîwaz jainko proto-germaniarrarekin ltouta dago, aitzinindoeuroperako *dei-, *deyā-, *dīdyā- erroarekin ltouta, distiratu. Hortik dator ere "deitate" hitza. Ingelesezko tuesday, alemanierazko dienstag eta herbeheererazko dinsdag Týr jainkoaren erro hori daramate, interpretatio germanican Marteren baliokidea dena.

Japonieraz 火曜日 (kayōbi) Martetik dator ere, 火星 (kasei); Koreeraz 화요일 (hwa yo il) da, "Marteren eguna" ere esan nahi duena. Pali eta Sanskritoz Angaraka esaten da, "kolore gorria duena", Mangala gerraren jainkoari izendatzeko modua, Marterekin ere lotuta dagoena.

Nahuatlez Huītzilōpōchtōnal da, Huitzilopochtli jainkoaren eguna.

Beste hizkuntza batzuetan numeralak erabiltzen dira. Eslaviar hizkuntza batzuetan въторъ ("bigarrena") hitzetik eratorritakoak darabiltzate. Bulgarieraz eta errusieraz Вторник (Vtornik) esaten da. Arabieraz eta hebreeraz "hirugarrena" esaten diote: الثلاثاء (al-Thulatha') eta יום שלישי (Yom Shlishi).


Asteartea daramaten izen propioak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: astearte .


Tags:

Astearte EtimologiaAstearte a daramaten izen propioakAstearte ErreferentziakAstearte Kanpo estekakAstearteAsteazkenAstelehenBizkaiaISO 8601IgandeLarunbataMusulman

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Adolf HitlerAnder IturraspeItziar Murua UriaPornhubContact (1997ko filma)Su Ta GarAnjana BhowmikLorea IntxaustiJosé Mujica2002HaritzXSakaraSan Ignazioren Apoteosia (Andrea Pozzo)Justizia Ministerioa (Montenegro)Ibai HoriaAiora ZulaikaAner PeritzMetal AroaAntzezleMugalariHTMLLurraldebus2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakZarautzDiana UrreaEuskal Wikilarien Kultura ElkarteaHimalchuliAgustin MujikaO. J. SimpsonAnje DuhaldeTartaloLola ÍndigoUgatzAthleticBedaroaNoralma Vera1947Euskal deklinabideaGipuzkoaKortatuIrabazi arte! (telesaila)Paulino UzkudunLuzia UrigoitiaAngkor WatPasaiaMacOS XHBO MaxMediaWikiEskoziaMartxoaren 28Lide HernandoIker SalaberriaWikiztegiaBaginaMertxe RodriguezJoxe Mari AgirretxeNazionalsozialismoBortxaketaSan Isidro Sari NagusiaIskanbilaLieja-Bastogne-LiejaAnna Kolbrún ÁrnadóttirDonibane LohizuneFreddie MercuryEn Tol SarmientoEusko Jaurlaritzako lehendakariaAsInternational Standard Book Number1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua🡆 More