Errusiera (ру́сский язы́к, russkij jazyk,/ˈruskʲɪj jɪˈzɨk/ ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, eslaviar hizkuntzen kidea, Errusian eta beste hainbat estatutan ofiziala, eta mundu osoan 285 milioi hiztun dituena.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">/ˈruskʲɪj jɪˈzɨk/ ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, eslaviar hizkuntzen kidea, Errusian eta beste hainbat estatutan ofiziala, eta mundu osoan 285 milioi hiztun dituena. Idatzizko adibideak X. mendetik ageri dira.
Errusiera | |
---|---|
русский язык | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan. |
Hiztunak | 285 milioi |
Rankinga | 8 |
Ofizialtasuna | Errusia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan |
Eskualdea | Europako ekialdean eta Asian |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Errusiar Akademiako Zientziak |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Ekialdeko eslaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, ordena libreko hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | lehenaldia, orainaldia eta geroaldia |
Modu gramatikalak | indikatiboa, agintera eta subjuntiboa |
Genero gramatikalak | genero neutroa, genero femeninoa, genero maskulinoa, genero komuna, masculine inanimate (en) eta masculine animate (en) |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, prepositional case (en) , lokatiboa, partitiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | errusiar alfabetoa eta alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ru |
ISO 639-2 | rus |
ISO 639-3 | rus |
Ethnologue | rus |
Glottolog | russ1263 |
Wiki | ru |
Linguasphere | 53-AAA-ea |
ASCL | 3402 |
IETF | ru |
Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere garrantzitsua da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri, gaur egun errusiera Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da.
Errusiako hizkuntza ofiziala da eta baita Bielorrusia, Kazakhstan, Tajikistan eta Kirgizistanen ere. Nazio Batuak erabiltzen dituen sei hizkuntzetako bat da.
Eskola publikoko ikasle errusiarren % 97k, bielorrusiarren % 75ek, kazakhstandarren % 41ek, ukrainarren % 24k, kirgizistandarren % 23k, moldaviarren % 21ek, azerbaijandarren % 7k eta georgiarren % 5ek ikasketa guztiak edo gehienak errusieraz egiten dituzte.
Errusiera alfabeto ziriliko berri eta modernoaz (кириллица) idazten da; 33 letra ditu. Hona letra larriak eta xeheak eta balioa:
А a /a/ | Б б /b/ | В в /v/ | Г г /ɡ/ | Д д /d/ | Е е /je/ | Ё ё /jo/ | Ж ж /ʒ/ | З з /z/ | И и /i/ | Й й /j/ |
К к /k/ | Л л /l/ | М м /m/ | Н н /n/ | О о /o/ | П п /p/ | Р р /r/ | С с /s/ | Т т /t/ | У у /u/ | Ф ф /f/ |
Х х /x/ | Ц ц /ts/ | Ч ч /tɕ/ | Ш ш /ʂ/ | Щ щ /ɕː/ | Ъ ъ /-/ | Ы ы /ɨ/ | Ь ь /ʲ/ | Э э /e/ | Ю ю /ju/ | Я я /ja/ |
Euskaltzaindiak 156. arauan alfabeto zirilikoaz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema ematen du.
Errusierazko alfabeto zirilikoa | Transliterazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
Errusiera idazten den bezala ahoskatzen da, ia. Hau da, soinu fonetikoak, morfologikoak, etimologikoak eta gramatikoak eta, adibidez, hizkuntza bizi gehienen antzera, bere logikak eta kontradikzioak ditu barne.
Idazteko arauen azken berrikuntza eta aldaketak 1918an izan ziren, eta arau guztiak 1956an amaitu. Hiztun batzuek oraindik ez dituzte azken aldaketak barneratu eta, horren ondorioz, batzuetan akatsak egiten dituzte.
Puntuazioa bizantziar grezieratik hartu zuten hasiera batean, baina 1700 eta 1800 artean guztiz aldatu zen, frantses eta alemanezko ereduak hartu baitziren.
Errusierazko izenek kasuak, numeroak (singularra eta plurala) eta generoak (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) dituzte. Deklinabide-sistema konplexua da, sei kasu gramatikal baitaude:
Alemanez jazotzen denaren antzera, preposizioek ondoren datorren hitzaren kasu gramatikala zehazten dute.
Errusierazko aditzek konjugazioa, hiru denbora (orainaldi, lehenaldi eta geroaldi bakunak), hiru modu eta bi ahots dituzte.
Esaldietan, являться javliatza aditza ("egon, izan") ez da beharrezkoa: Мальчик красив Maltxik krasivyj (maltxik "mutila", krasivyj "ederra") = "Mutila ederra da".
Atzizki nagusiak orainaldian -ю -iu, -шь -x, -т -t, -ем / -им -jem / -im, -ят / -ют -iat / -iut eta -те -te dira.
Любить Liubit' = maite:
Atzizki nagusiak lehenaldian -л -l, -ла -la, -ло -lo, eta -ли -li dira. Adibidez, Выпить Vypit' ("edan") aditzarekin:
Ingelesez
Errusieraz
Hizkuntza honek bere Wiki du: Bisita ezazu. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Errusiera, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.