Ebanjelioa edo Berri Ona Jesus Nazaretekoaren mezua nahi hura biltzen duten liburuetatik bakoitza da.
Ebanjelio hitza grekotik dator (εὐ "ondo" eta αγγέλιον "mezua"), Mezu edo Berri ona esan nahi du. Kristautasunak sakratutzat ditu lau ebanjelio, Mateo, Marko, Lukas eta Joanek idatzitakoak. Hauek K.o. I. mendearen bigarren erdian edo II. mendearen hasierako urteetan idatzi ziren: Markorena, zaharrena, K.o. 50-60 urte bitartean idatzi zela uste da; Joanena, berriena, K.o. 90-110 urte bitartean idatzi zen. Hortik kanpo, ebanjelio apokrifo deituriko zenbait idazki daude, hainbat arrazoi direla-eta, Elizak (katoliko, protestante edo ortodoxoek, era berean) ofizialtzat onartzen ez dituenak.
Ebanjelioa zabaltzea eta ezagutaraztea adierazteko, kristauek ebanjelizatu hitza erabiltzen dute. Horrela, kristau-misiolarien zeregina Ebanjelioa zabaldu eta jendea kristautzea da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ebanjelio, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.