Aita Santu

Aita santua (latinez Papa, «aita»; grekeraz παπάς, pappas, «apaiza»), pontifex maximus modura ere ezaguna, Erromako apezpiku eta Eliza Katolikoko buru espirituala da, bai eta Egoitza Santuaren estatuburu.

1929. urtetik aurrera, aita santuak Vatikano Hiriko Jauregi Apostolikoan du erresidentzia ofizial, Erromako (Italia) barrendegi den hiri-estatua. Gaur egungo aita santua Frantzisko da, 2013ko martrxoaren 13an hautatua, Benedikto XVI.aren atzetik.

Erromako Apezpikua
Pontifex maximus
Aita Santua
KATOLIKOA
Aita Santu Frantzisko Aita Santua Erroman, 2014.

Aita Santu
Erromako Apezpikuaren armarria

Titularra:
Frantzisko
2013ko martxoak 13 hautatua
DotoreziaBerorren santutasuna
Bizilekua
Probintzia eklesiastikoaErromako Probintzia Eklesiastikoa
EgoitzaJauregi Apostolikoa, Vaticano Hiria
Informazioa
LehenaPetri, Katolizismoaren arabera
IzendapenaEliza Katolikoa
EzarpenaI. mendea
ElizbarrutiaErroma
KatedralaSan Joan Laterangoaren basilika
GobernuaEgoitza Santua
Apezpiku emerituaBenedikto
Web-orria
Egoitza Santua
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eliza Katolikoaren agintari gorena da aita santua. Bideo honetan horren santu ere izan ez diren zortzi jasotzen dira.

Apezpiku-egoitzaren eskumenari Egoitza Santua deritzo, Vatikano Hiriarenegitasmo burujabea dena eta nazioarteko zuzenbidean parte hartzen duena, 1929. urtetik aurrera, urte horretan Italiak eta Vatikano Hiriak sinaturiko Laterango Itunen ondorioz, independentzia diplomatiko eta espiritual tenporal bat emanez hiri-estatuari.

Katolikoen arabera, zeregin hori San Petri apostoluaren ondorengo izatetik datorkio, Kristoren ordezko baita lurrean (Vicarius Christi). Aulki Santuaren burua da (Sancta Sedes). Jatorriz "Pedroren ordezko" titulua zeukaten, baina 495. urteko sinodoaren ondoren Gelasio I.a aita santuak "Kristoren ordezko" titulua sortu zuen, Pedroren ondorengoak Elizako patriarken gainean zuen estatusa agertarazteko. Aita santu titulua Martzelinok erabili zuen lehen aldiz 304. urtean. XI. mendetik aurrera, titulua Erromako apezpikuarentzako bihurtu zen soilik (Gregorio VII.aren ondoren). Aita santuek garrantzi oso handia dute, gehien iraun duen egitasmoetarikoa delarik Egoitza Santua. Garai zaharretan, aita santuek Kristautasuna hedatzen lagundu zuten, bai eta doktrina-arazo ezberdinen konponbideak bilatu zituzte ere. Erdi Aroan, funtsezko funtzio sekularra bete zuten Europako Ekialdean, errege katolikoen arteko jokozain modura, askotan. Gaur egun, fede kristauaren zabaltzearen defentsaz gain (bai eta doktrina kristauarena ere), aita santuak ekumenismoan, erlijioen arteko elkarrizketetan, karitatean eta giza eskubideen defentsan lan egiten dute.

Historiako zenbait tartetan aita santutzak garrantzia edukiaz at botere tenporala eduki du, garai hartako gobernante ezberdinekin berdinen arteko erlazioa lortu zelarik, botere sekularrari dagokionez. Halere, azken mendeetan, botere tenporal hau murrizpen joan da gaur egun ia modu esklusiboan afera erlijiosoetara mugatzen delarik aita santutza. Modu kontrajarrian, aita santuek botere eta autoritate espirituala geroz eta handiagoa izan da, denbora zehar, 1870. urtean Aita Santuaren hutsezintasunaren dogmaren aldarrikatzearekin gorenera iritsiz, moralaren edo fedearen inguruko definizio formal bat eskaintzeko aita santuak ex catedra hitzegiten dueneko kasu puntual horietarako (literalki, "Petriren aulkitik"). Gaur eguneraino, Aita Santua mundu osoko pertsonarik boteretsuenetarikoa konsideratzen da, 1,300 milioi katoliko baino gehiagoren influente diplomatiko, kultural zein espiritual izatearen ondorioz. Era berean, mundu osoko eta Gobernu baten kide ez den hezkuntza-hornitzaile nagusia da, bai eta osasun-hornitzaile handi zein karitate-sare izugarriduna.

Aita santua kardinalek Kapera Sixtinoan osatutako konklabean erabakitzen da. Behin hautaketa egin eta gero, jendaurrean iragartzen da, Habemus Papam formula erabiliz.

Historia

Titulua eta etimologia

Ingeleseko pope terminoa greziarreko πάππας (páppas)-etik dator, "aita" esanahaia duena. Kristautasunaren lehen mendeetan, titulu hau apezpiku eta bestelako elizjende zahar guztiei jartzen zitzaien, bereziki ekialdean, XI. mendean Erromako Apezpikuaren titulu bereizgarria bilakatu zen arte. Gaur egun duen konnotazioarekin Aita Santu titulu bereizgarri modura eduki zuen lehen gizona garai hartarako jada hilik zegoen Alexandriako Heraclas dugu (232–248). Ingeleseko pope terminoaren lehen erabilerara ailegatzeko, X. mendearen erdi-alderaino bidaiatu beharko dugu, non Vitalianori egingo zaion erreferentzia, VII. mendeko Aita Santu erromatarrari, Beda-ren Historia ecclesiastica gentis Anglorum obraren Ingeles Zaharrean dagoen itzulpen batean.

Elizaren barruko kokapena

Eliza Katolikoak esaten duen legez, ekintza pastorala (Elizaren artzaintza, nolabait esatearren) apostoluek burutzen zuten, Petri buru zuten talde edo "eskola" bat osatzen zutenak. Gaur egun, talde hori apostolu hauen ondorengoek osatzen dute, apezpikuek, Erromako Apezpikua (Aita Santua) buru bezala. Hemendik, hain zuzen ere, eratortzen da aita santuaren beste izenetako bat: goreneko apezpiku edo, latinez, pontifex maximus.

Eliza Katolikoaren irakaskuntzekin jarraituz, Eliza Katolikoaren arabera Jesus izan zen, pertsonalki, Petri Elizaren buru izendatu zuena. Era berean, Eliza Katolikoaren dogma den Lumen gentiumak argi uzten du apostoluen eta apezpikuen arteko ezberdintasuna, azkenekoak lehenengoen ondorengo modura aurkeztuz, Aita Santua Petriren ondorego modura, Petri apostoluen buru zen moduan Aita Santua apezpikuen buru izateko.Historialari batzuek, ontzat hartzen den Petri Erromako lehen apezpikua zenaren ideia baztertu edo, gutxienez, zalantzan jartzen dute, Erromako Egoitza Santuaren inguruko datu zaharrenak III. mendekoak direla kontuan harturik. Elizako Guraso den Ireneo Lyongoak idatzi bezala (k.a. 180. urtean, gutxi gorabehera), Petrik Erromako Eliza "eraiki eta antolatu" zueneko ustea agertzen da. Era berean, San Irineo kontuan hartu gabe, hasierako Eliza Erromatarrean jada Petriri buruz hitz egiten da. Hala, Klemente I.ak, 96. urte aldera korintoei idatzitako gutun batean, Erroman ematen den kristauen aurkako jazarpenak "gure garaiko gatazka" modura izendatzen ditu, korintoei bere heroiak aurkeztuz: "lehenik, hoberenak eta, sinpleki oinarrienak", Petri eta Paulo, "apostolu onak". Ignazio Antiokiakoak, Klemente I.ak baino gutxi ostera, Smyrna-ko hiritik mezu bat idatzi zuen ere erromatarrei, berak, Petri eta Paulo ez bezala, aginduko ez zienaren mezua helaraziz. Aipaturikoetan eta bestelako frogetan oinarriturik, Konstantino Handiak eraikitako "San Petri Zaharraren Basilika" bezala, Petriren hilobiaren kokalekuan, aditu askok bat egiten dute Neronen boterepean martirizatua izan zela pentsatuz, beste batzuek martiria Palestinan jasan zuela defendatzen duten bitartean.

I. mendeko Kristau-komunitateek, presbitero-apezpiku talde bat edukiko luke euren maila lokaleko elizen buru modura. Pixkanaka, apezpikutzak metropoli-mailan instituzionalizatzen hasiko dira, modu finkoan. Ustez, Antiokia hiriak (Antzinako Siria) Erroman baino lehen garatu zukeen halako lehen estruktura mailakatu bat. Erroman, apezpiku egokia zirela esaten zuten ugari agertu ziren arren, San Ireneok apezpiku-lerro bakarra onartu zuen Petri-ren oinordeko modura (Viktor I.aren lerroa, hain zuzen), aipaturiko Petri-ren garaietatik garai hartarainoko apezpiku-lerro bakar hura argitaratuz. Idazle batzuen arabera, Erromako Apezpiku bakarraren figura ez da II. mendearen erdialderaino agertuko. Euren ustetan, beraz, Lino, Kleto eta Klemente I.a ez lirateke, zentzu hertsian, Aita Santu izango, baizik eta aipaturiko presbitero-apezpiku talde horretako izen nabarmenak.

I. mendeko eta II. mendearen hasierako dokumentuen arabera, Erromako Apezpikuak nolabaiteko nagusitasuna zuen Elizaren barruan, Antiokiako hiriko apezpikuak (edo aitalehenak) Erromako Apezpikua "berdinen arteko nagusi" modura deskribatu zuen, nagusitasun horrek zer eman nahi duen aditzera, gaur eguneraino, ezjakina den arren.

Kristautasun goiztiarra (c. 30–325)

Hasiera batean bada ere, "apezpiku" eta "presbitero" sinonimotzat hartzen ziren. Lehen eta bigarren mendeen artean, maila lokaleko eliztarrak apezpiku eta presbiteroek kontrolatzen zituzten, bi karguen arteko solapazio bar sortuz. Batzuren ustez, "ez dago aurkituko, Erroman, apezpiku 'monarkikorik' II. mendearen erdialdetik atzera... eta seguraski beranduago [joan beharko gara hura aurkitzeko]". Beste jakitun batzuen ustez, bestalde, eta Ignazio Antiokiakoak zein San Irineok idatzita utzi zuten Aita Santuen ondorengotza-lerroari erreferentzia eginez, aipaturiko posizio honekiko modu kontrajarrian azalduko dira. Dena dela, aipagarria da ere aipaturiko bi apezpikuen helburua, erregistro 'historiko' horiek idazterakoan, Aita Santuen etengabeko ondorengotza-lerro bat erakustea bazen, zentzua dauka pentsatzeak halako idazleek euren ideien defentsarako erregistroa burutuko luketela. Hala, esan beharra dago ez dagoela objektiboa den dokumentu substantzialik honen inguruan. Aipaturiko ondorengotza-lerroaren defentsan, aipagarria da, lehenengo elizbatzar ekumenikoetan ere, elizbatzarrak Erromako Apezpikuei aitortzen dien garrantzi berezia.

Aro Kristau goiztiarrean, Erroma eta bestelako hiri gutxi batzuek mundu-mailako Elizaren buru zirela aldarrikatzen dute. Santi Zintzoak (James the Just), "Jainkoaren anaia" modura ezaguna, Jerusalemeko elizaren buru modura jokatu zuen, tradizio Ortodoxoaren "Ama Eliza" modura ezaguna gaur eguneraino. Bestalde, Alexandria, ikasketa judutarretako zentro bat izatetik, kristautasunaren ikasketarako zentro bilakatuko da. Baina Erroma izango da, bereziki, hasierako era apostolikoan jendetza handiena izango duen hiria, Paulo apostoluak, Erromatarrei egindako epistola liburuan (Bibliako Itun Berriko zatia) aipatu bezala.

Lehen mendean zehar (c. 30–130), Erroma mundu-mailako Kristautasunaren erdigune modura aintzatetsia izan zen, berebiziko garrantziduna. Klemente I.ak, lehen mende honetan, Korintoar Elizari epistola bat idazten dio, gatazka nagusi batean hitza hartuz eta lehenago ezer ere ez egiteagatik barkamena eskatuz. Dena den, erreferentzia oso gutxi agertzen dira garai hartako Erromako Egoitza Santuaren aita santuaren primatuaren inguruan (authoritative primacy modura ere ezaguna).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Tags:

Aita Santu HistoriaAita Santu ErreferentziakAita Santu Ikus, gaineraAita Santu Kanpo estekakAita Santu20132013ko konklabeaBarrendegiBenedikto XVI.aEgoitza SantuaErromaErromatar Eliza KatolikoaEstatuburuFrantzisko (aita santua)GrezieraHiri-estatuItaliaJauregi ApostolikoaLatinMartxoaren 13Vatikano Hiria

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Axun AierbeArrainLeire BilbaoIruñeko katedralaMaria Anna MozartLore Martinez AxpeEuskal mitologiaEntropia (informazio-teoria)GeoparkeAntzinako GreziaBankaEn Tol SarmientoIlargiaren aldiSarpen (sexualitatea)ErrenteriaArgien GaraiaEnergia nuklearTeknologiaTrilobitaTiti-koitoaIparrorratzLokomozio-aparatuEuri azidoAhotsArtikulazio (musika)XiismoBarne produktu gordinOrioFrancis DrakeOzeano ArtikoaXabier AlonsoSteve MillerThe FogEroale elektrikoMendiIslamPaulo AzpiazuGiza sexualitateFlyschXabier EtxebarrietaNerea ReparazJoseba SarrionandiaNafarroako ErresumaMarrazoGiza erditzeOiartzun (ibaia)LibérationGorputz geometrikoErrubrika (hezkuntza)GabarraHertzainakVicente AranburuChill MafiaMarrazo erraldoiFrida KahloMessia-sur-SorneZetakTrini Cornellana PuigarnauAnimaliaEibarIngelesKala (arrantza)PalestinaKontzertuLiedEguraldiBaionaCarles PuigdemontYolanda Mosquera FernándezAntzinaroko Olinpiar Jokoak🡆 More