Urtea, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira oso bat ematen igarotzen duen denbora da.
Beste edozein planeta edo argizagiren orbita-periodoa ere bada. Lurraren makurdura axiala dela-eta, urtebetean urtaroak igarotzen dira, hainbat aldaketek markatua: eguraldia, argi-orduak eta, hortaz, landaredia eta lurraren emankortasuna. Adibidez, mundu osoko klima epeletan, Euskal Herrian barne, lau urtaro klasiko bereizi izan dira: negua, udaberria, uda eta udazkena.
Urte | |
---|---|
Azpiklasea | Q3411974 |
Neurtzen du | iraupena |
Unitate estandarretan | 31.558.000 s, 12 hilabete eta 365,25 d |
Ikurra | a, год, г., год., j. eta l. |
Urte natural bat Lurraren orbita-periodoaren egun kopurua da gutxi gora-behera, egutegi jakin baten araberakoa. Egutegi gregorianoa, munduan hedatuena, 365 egun ditu urte arruntean eta 366 egun bisurtean, 12 hiletan taldekatuak. Egutegi gregorianoan, urtearen batez besteko iraupena, 400 urteko ziklo osoan, 365,2425 egunekoa da. Urtea adierazteko ez dago sinbolo ofizialik, baina a erabili ohi da (latinezko annus hitzetik), nahiz-eta batzuetan y eta yr ere erabili (ingelesezko year hitzetik). Honen multiploak dira Ma (megaurtea, geologian erabilia), Ga (gigaurtea) eta Ka (kilourtea).
Astronomian, juliotar urtea, denbora neurtzeko unitate bat da, zehazki 86.400 segundoko 365,25 egun dituena (segundoa SI sistemaren oinarrizko unitatea izanik), eta hortaz 31.557.600 segundo dirauena.
Hamar urteko aldiari hamarkada deritzo, ehunekoari mende eta milakoari milurteko. Lau urtek olinpiada bat osatzen dute eta bost urtek bosturteko bat.
Urte hitz orokorra da, garai eta euskalki guztietakoa. Iparraldean herskari hasperenduna du (-th-).
Jatorri etimologikoa hur da (isurkaria, ez fruitua), -te atzizkiarekin (denbora-tartea adierazten duena, hala nola aste eta mende). Badirudi jatorrizko esanahia euri-sasoia edo urtze aldia izan litekeela, urte-denbora neurtzeko moduan.
Urte-rekin batera erabiltzen dira:
Urteko lehen eguna urteberri-eguna da (urtarrilaren 1a) eta azkena urtezahar-eguna (abenduaren 31).
Urtea, denbora-unitate moduan, neurtu eta kontrolatzeko bilaketa luzean, gizakiak luzaroan kasualitateekin eta halabeharrezko hurbilketekin kontentatu dira, nahiz-eta kausa-efektu zuzenik ez eduki: batez besteko ilargialdiak gutxi gorabehera 29,53 egun irauten duenez, hamabi ilargialdik 354,36 egun irauten dute, hau da, urte tropikoak baino 11 egun gutxiago.
"Ilargi engainagarritik" aldentzen lehenak, urte tropikoari balio zehatza eman nahian, antzinako egiptoarrak izan ziren, duela 5.000 urte baino gehiago, 365 eguneko egutegia ezarriz. Ordutik aurrera, gizakiek pixkanaka-pixkanaka zehazten joan dira urte tropikoaren iraupena:
Urte gregoriano baten batez besteko iraupena 365,2425 egun da (baliokideak: 52,1775 aste, 8.765,82 ordu, 525949,2 minutu edo 31.556.952 segundo). Egutegi honetan, urte arruntak 365 egun ditu (8.760 ordu, 525.600 minutu edo 31.536.000 segundo) eta bisurteak 366 egun (8.784 ordu, 527.040 minutu edo 31.622.400 segundo). Egutegi gregorianoaren 400 urteko zikloak 146.097 egun ditu eta hortaz 20.871 aste.
Egunak | Urte mota |
---|---|
346.62 | Drakonikoa, edo eklipse-urtea. |
354.37 | Ilargi-urtea. |
365 | Urte arrunta eguzki-egutegi askotan. |
365.24219 | Tropikoa, edo eguzki-urtea, batez beste J2000.0 garaian. |
365.2425 | Gregorianoa, batez beste. |
365.25 | Juliarra. |
365.25636 | Siderala, J2000.0 garaian. |
366 | Bisurtea, eguzki-egutegi askotan. |
Urte astronomikoek ez dute egun edo ilargi-hilabete kopuru osoa. Urte astronomikoa jarraitzen duen egutegi batek tartekatze-sistema bat izan behar du, bisurteak esaterako:
Urte astronomiko baten iraupen zehatza denboran zehar aldatuz joan (eta joango) da. Hauek dira aldaketa horien arrazoi nagusiak:
Ez dago nazioarteak onartutako ikurrik urtea adierazteko denbora unitate gisa. Nazioarteko Unitate Sistema ez du batere proposatzen. NIST SP811 eta ISO 80000-3:2006 sistemek a proposatzen dute, latinezko annus edo annum hitzaren laburdura. Batzuetan, ingelesezko y edo yr erabiltzen dira, year hitzaren laburdura. Euskaraz u. ikurra erabiltzen da.
Neurri Unitateen Kode Bateratuak (Unified Code for Units of Measure delakoak) ISO 1000, ISO 2955 eta ANSI X3.50 bereizten ditu, ikur bereiziak erabiliz:
Egutegiko aro batek, urte bakoitzari zenbaki kardinal bat esleitzen dio, iraganeko gertaera bat erreferentziatzat erabiliz (abiapuntua) aroaren hasiera markatzeko.
Egutegia gergorianoa da munduan gehien erabiltzen den egutegi zibila . Bere abiapuntua Jesus Nazaretekoaren jaiotzaren VI. mendeko estimazio bat da. Bi modutan adierazten dira urteak: latinezko Anno Domini («Jaunaren urtean») —labur, A. D.— eta ohikoagoa euskaraz Kristo ondoren —labur, K.o.. Abiapuntua baino lehenagoko urteak Kristo aurretik —labur, K.a. - adierazten dira. Urteen zenbakiak zenbaketa inklusiboan oinarritzen dira, eta hortaz ez dago "Zero urtea".
Badira beste abiapuntu batzuk, adibidez:
Eguzki-sistemako planeten iraupena Lurreko egunetan adierazita dago, bi hamarrekorekin.
Planeta | Urtea |
---|---|
Merkurio | 87,97 |
Artizarra | 224,70 |
Lurra | 365,26 |
Marte | 686,97 |
Jupiter | 4.331,57 |
Saturno | 10.832,33 |
Urano | 30.799,10 |
Neptuno | 60.190 |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Urte, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.