Sulawesi edo Celebes (portugesez: Celebes) hego-ekialdeko Asiako uhartea da, administratiboki Indonesiakoa.
Sondako lau uharte handietako bat da, Java, Sumatra eta Borneorekin batera, eta munduko 11.a. Floresko, Moluketako, Bandako eta Sulawesiko itsasoen artean dago, Borneoko ekialdean. 174.600 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 17.359.398 biztanle zituen.
Sulawesi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Buntu Rantemario (en) |
Garaiera | 985 m |
Mota | uharte |
Azalera | 174.600 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°S 121°E / 2°S 121°E |
UTC ordua | UTC+08:00 |
Honen parte da | Sondako Uharte Handiak |
Estatu burujabe | Indonesia |
Ur-gorputza | Ozeano Barea Banda itsasoa Celebesko itsasoa Moluka uharteetako itsasoa Makassar itsasartea |
Leku geografikoa | Sondako Uharte Handiak |
Sulawesik Flores eta Timor ditu hegoaldean, Borneo mendebaldean, Filipinak iparraldean eta Molukak ekialdean. Lau penintsula handi ditu: Minahassa iparraldean, Ekialdekoa, Hegoaldekoa eta Hego-ekialdekoa. Uhartearen erdialdea oso malkartsua denez, penintsulen arteko komunikazioak errezagoak dira itsasoz lehorrez baino. Hiru badia handi daude: Tominiko golkoa iparraldean, Toloko golkoa hegoaldean eta Boniko golkoa ekialdean. Mendebaldean Makassar itsasartea dago. Mendirik garaiena Rantemario da (3.478 m).
Makassar hiri handiena da; 2010eko erroldaren arabera, 1.338.663 biztanle zituen. Aipagarriak dira Manado, Palu, Kendari, Bitung, Gorontalo, Palopo eta Bau-Bau.
Portugaldarrek 1512an aurkitu zuten, eta herbeheretarrek 1607-1911 urteetan hartu. Japoniaren esku egon zen lau urtez (1942-1945). 1950. urtean, Indonesiako Errepublika Sulawesiz jabetu zen.
Sulawesi sei probintziatan banaturik dago: Hego Sulawesi, Mendebaldeko Sulawesi, Erdialdeko Sulawesi, Hego-ekialdeko Sulawesi, Gorontalo eta Ipar Sulawesi. Kontuan hartu behar da, probintzia horietan sarturik daudela inguruko uharte eta uhartedi txiki batzuk, hala nola, Selayar, Sangihe, Talaud, Togian, Banggai, Buton, Muna, Kabaena, Wowoni eta Tukangbesi.
Probintzia | Eremua (km²) | Biztanleria (2010) | Biztanleria (2014) | Dentsitatea (bizt/km², 2014) |
---|---|---|---|---|
Hego Sulawesi | 46.717,48 | 8.034.776 | 8.395.747 | 179,7 |
Mendebaldeko Sulawesi | 16.787,18 | 1.158.651 | 1.284.620 | 76,5 |
Erdialdeko Sulawesi | 61.841,29 | 2.635.009 | 2.839.290 | 45,9 |
Hego-ekialdeko Sulawesi | 38.067,70 | 2.232.586 | 2.417.962 | 63,5 |
Gorontalo | 11.257,07 | 1.040.164 | 1.134.498 | 92,9 |
Ipar Sulawesi | 13.851,64 | 4.973.129 | 5.126.643 | 172,0 |
Sulawesi | 188.522,36 | 17.371.782 | 18.455.058 | 97,4 |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Sulawesi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.