Molukak

Molukak Indonesiako uhartedia da, Ozeano Barean dagoena, Sulawesi eta Timor uhartearen artean.

74.505 kilometro koadroko eremua du, eta 2006an 2.100.000 biztanle zituen. Hiriburua Ambon da.

Molukak
Molukak
Moluka uharteak
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
Uharteak denera~1000
Uharte nagusiakHalmahera, Seram, Buru, Ambon, Ternate, Tidore, Aru uharteak, Kai uharteak
Azalera74.505 km²
Punturik garaienaBinaiya
Politika
HerrialdeaMolukak Indonesia
ProbintziakMolukak, Ipar Molukak
Hiri populatuenaAmbon
Gizartea
Biztanleria2.100.000 bizt. (2006)
Dentsitatea28,2
Talde etnikoakNuaulu, Manusela

Izena

Lehen, txinatarrek eta europarrek Espezien uharteak esaten zieten, espezia asko zegoelako han. Egungo izena arabiar merkatariek erabiltzen zuten deituratik dator: Jazirat al-Muluk («Erregeen uhartea»).

Geografia

Moluka uharteak hego-ekialdeko Asian daude. Mendebaldean Sulawesi dute, iparraldean Filipinetako itsasoa, Filipinak eta Ozeano Barea, ekialdean Ginea Berria, eta hegoaldean Arafura itsasoa eta Timor. 1027 uharte direla jotzen da; handienak Halmahera eta Seram dira, baina biztanle dentsitate handiena Ambon eta Ternaten dago. Uharte gehienak menditsu eta oihantsuak dira; mendirik garaiena, Binaiya (3.027 m) Seramen dago. Uharte batzuk, Ternate esaterako (1721 m), itsasotik azaleratutako sumendiak dira. Klima montzoi haizeen mende dago.

Historia

Uhartedira duela 40.000 urte inguru heldu ziren gizakiak. Harremanak izan zituzten ingurukoekin, bertan aitzinako aztarna induistak eta budistak topatu baitira.

Kristo aurreko 2. mendeko zilar eta harribitxi aztarnek Indiarekiko harremanak adierazten dituzte, Baina gure aroko 6. eta 7. mendeetan Txinarekin harremana ikusten da bertako herrien aztarnetan. Handik gutxira iritsi ziren lehen misiolari eta merkatari musulmanak bertara, baina 14. mendera arte ez zen nagusitu uharteen islamizazioa.

Portugaldarrek 1512an esploratu zituzten Moluka uharteak. Herbehereek eskuratu zituzten XVII. mendean, eta XIX. mendearen hasieran ingelesak jabetu ziren uhartediaz, urte gutxiz izan bazen ere, ondoren berriro ere Herbehereen eskuetara igaro baitziren.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren uhartedia Indonesiaren eskuetan geratu zen, eta ordutik aurrera bertako probintzia da. 1950ean Moluka uharteen burujabetasunaren aldeko higikundea sortu zen Ambonen. 1999 eta 2002 artean, musulman eta kristauen arteko liskar latzak izan ziren. 2010ean, Richter eskalaren arabera 6,1 graduko indarra hartu zuen lurrikarak astindu zuen uhartedia.

Talde etnikoak

Moluketan 100 hizkuntza inguru hitz egiten dira, austronesiar taldeko adar batekoak gehienak: erdialdeko hizkuntza malaio-polinesiarrak. Salbuespena Halmahera uhartea eta inguruko Ipar Moluketako uharte batzuk, non papuar hizkuntzak hitz egiten diren.

Mendebalderago jatorria duen malaierak sortu ditu halaber kreolera batzuk Moluketan, eta horien artean Ambon eta Ceram uharteetako ambonera dago, eta baita Ipar Moluketako malaiera, zenbait uhartetan hedatuta.

Erlijioz Ipar Moluketako biztanle gehienak musulmanak dira, baina erdialdeko eta hegoaldeko uharteetan kristauak gehiago dira. Kei uharteetan, nagusitrasun katoliko baten artean, hinduistak ere badaude.

Banaketa administratiboa

Moluka uharteek Indonesiako probintzia bakarra osatu zuten, 1999an bitan banatu zituzten arte: Ipar Molukak (Maluku Utara) eta Molukak (Provinsi Maluku). Ipar Molukak probintzian daude, besteak beste, Ternate, Bacan, Halmahera, Morotai, Obi uharteak, Sula uharteak eta Tidore. Molukak probintziako uharte nagusiak, berriz, hauek dira: Ambon, Aru uharteak, Babar uharteak, Banda uharteak, Buru, Kai uharteak, Kisar, Leti uharteak, Seram, Tanimbar uharteak eta Wetar.

Ekonomia

Oraindik lantzen dira espezia batzuk, hala nola iltzea eta intxaur muskatua, eta baita kakaoa, kafea eta fruituak ere. Hala ere, arrantza da ekonomiaren oinarria, bereziki Halmahera eta Bacanen. Aru uharteetatik perlak esportatzen dira, eta Serametik otarrainak. Zenbait uharteetan zur baliotsuak ekoizten dira, teka eta ebanoa esate baterako.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Molukak IzenaMolukak GeografiaMolukak HistoriaMolukak Talde etnikoakMolukak Banaketa administratiboaMolukak EkonomiaMolukak IruditegiaMolukak ErreferentziakMolukak Kanpo estekakMolukakAmbon (Indonesia)IndonesiaOzeano BareaSulawesiTimor

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gonzalo BoyeJoanes LabaienGauerdiko eguzkiJose Antonio ArdanzaAmaia MartínezSua EnparantzaIrulegiko EskuaErromatar InperioaBidezko MundurantzEuskal literaturaApirilaren 23OnddoAsurnasirpal II.aJose Maria GorroñoJoseba SarrionandiaAmeriketako Estatu BatuakHenri MatisseNafarroa Garaia2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEguzkiaProtistoOligarkiaEspezie inbaditzaileEusko (Euskal Moneta)Brigitte GarcíaZuhatza (Aiara)Eduki askeJohannes GutenbergInauteriak Euskal HerrianAndoni OrtuzarPSE-EEErdi Aroko musikaSantimamiñe1984EuskalkiKirol1997Amaren eskuakMinecraftKontxu OdriozolaSchool TiesMikel OteroJúcarEneko AnduezaHaize instrumentuSkaHaizeEnergia eolikoAho sexuTrapezioLazkaoBerezko hazkundeOkil2021OrexaTajoAntartikaTenisTxistu (musika tresna)BasamortuGernu-aparatuUgalketaAlaine AgirreReggaetonHuntza taldeaErdi AroaPetrolioTolosaUnai LasoEnergia berriztagarriFutbol amerikarraEuskal Herria BilduOhmen legea🡆 More