Kleopatra —izen bereko beste emakume batzuekin ez nahasteko, adituek Kleopatra VII.a Filopator deitzen diote— (K.a.
69 - K.a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena.
Kleopatra | |||
---|---|---|---|
K.a. 51ko abuztuaren 29a - K.a. 30eko abuztuaren 12a ← Ptolomeo XII.a Auletes - Zesarion → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alexandria, K.a. 69 | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Talde etnikoa | Greeks in Egypt (en) | ||
Lehen hizkuntza | koinéa | ||
Heriotza | Alexandria, K.a. 30eko abuztuaren 12a (39 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alexandria | ||
Heriotza modua | suizidioa: pozoitzea | ||
Familia | |||
Aita | Ptolomeo XII.a Auletes | ||
Ama | ezezaguna | ||
Ezkontidea(k) | Marko Antonio (K.a. 32 - K.a. 30) Ptolomeo XIV.a (K.a. 47 - K.a. 44) Ptolomeo XIII.a (K.a. 51 - K.a. 47) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | koinéa Egiptoera aramera Meroera latina Asiriera Old Arabic (en) Median (en) Partiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta monarka | ||
Parte-hartzailea | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Aktiumgo gudua | ||
Ptolomeo XII.aren alaba, ama ordea ezezaguna da, ustez, Kleopatra VI.a izan daiteke (Kleopatra V.a izenarekin ere ezaguna). Ptolomeo XII.a ezaguna zen jaigiroan aritzeagatik, Auletes ezizena jaso zuen horregatik (txirularia). Alejandriako hiritarrek bota egin zuten eta inperioa bere emaztearen esku geratu zen, hau hiltzean bere alabaren eskutan, Berenice, Kleopatraren ahizpa.
Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.
Zesar Augustok (Zesarren oinordekoa eta Marko Antonioren aurkaria) Erromaren botere militar osoa eraman zuen Egiptora. Actiumgo guduan, Zesar Augustok Marko Antonio menderatu zuen eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuen K.a. 30eko abuztuaren 12an.
Dio Cassius, Erromako historialariak, Kleopratraren gorpua eta Marko Antoniorena embaltzamatu zituztela eta Plutarkoren hitzetan, Oktavioren aginduz biak batera hilobiratu zituzten. Hala ere, egun, Wiki EuskaraArkeologoek ez dakite non dagoen bere hilobia. Izan ere, Alexandria urpean dago. 1992an, Franck Goddio eta European Institute of Underwater Archaeology delakoa, bilaketan aritu ziren baina arrakasta gutxirekin.
Kathleen Martinez-en ustetan ordea, Kleopatraren gorputza Taposiris Magna delakoan egon daiteke, bere aburuz, Kleopatra Isis-en irudiarekin asko harremandu zenez bera gurtzetako lekuren batean hilobiratua izan liteke.
Kleopatraren zuhaitz genealogikoa:
Ptolomeo X. Alejandro I. | Berenice III. | ||||||||||||||||||||||||
Kleopatra V. Trifena | Ptolomeo XII. Auletes | ||||||||||||||||||||||||
Kleopatra VII. | |||||||||||||||||||||||||
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kleopatra, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.