Kayak arraun-ontzi estu arina da.
Brankatik popara estalia da, eta pala biko arrauna erabiltzen duen arraunlariak gerritik behera estalkiaren barnean izan ohi du gorputza. Groenlandiako eta Alaskako eskimalek ehizarako eta arrantzarako erabili izan dute ontzi hori harik eta XX. mendean haren lekua ontzi motordunek hartu duten arte.
Kayaka kirol-ontzi bihurtu zen Europan XIX. mendearen amaieran, eta 1936tik aurrera kayak-estropadak olinpiar jokoetan sartu ziren. Estropada luzeetan eta ur lasterretan ere erabili ohi dira.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kayak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.