Jesusen Egiazko Eliza

Jesusen Egiazko Eliza (txinera tradizionalez: 真耶穌教會; txinera sinplifikatuz: 真耶稣教会; pinyinez: Zhēn Yēsū Jiàohuì) sinesbiderik bako eliza bat da, Beijingen (Txinan) ezarria 1917.

urtean.

Jesusen Egiazko Eliza
Jesusen Egiazko Eliza
Datuak
MotaKristau-sinesbidea eta erlijio-erakundea
Jarduera
Honen parteProtestantismo eta Pentecostalism in China (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1917
Sortzailea
Paul Wei (en) Itzuli
SorlekuaPekin
webgune ofiziala

Gaur egun, batzar honen lehendakari hautatua Yung-Ji Lin predikaria da. Gutxi gorabehera 1,5 milioi kide ditu, sei kontinentetan banatuta. Eliza XX. mendearen hasieran sortu zen, eta kristautasunaren adar mendekostearraren kimuetako bat da. Eliza hau mendekostismo bakartarraren teologiari ere erantsia dago.

Elizaren sinesmen eta doktrina nagusiak

  1. "Espiritu Santua egiaz hartu izana hizkuntza ezezagunak hitz egiteko gai izatean ageri da, eta zeruan oinordekotza izatea bermatzen du."
  2. "Uretako bataioa bekatuen barkamenerako eta bizitza berriztatzeko sakramentua da. Bataioa ur bizian egin behar da, hau da, erreka, itsaso edo iturri batean. Bataiatzaileak (aurrez urez eta Espiritu Santuz bataiatua izan behar da) Jesu Kristo Jaunaren izenean gidatzen du bataioa. Bataiatu beharrekoa uretan gorputz osoz sartu behar da, burua makurtuta eta behera begira."
  3. "Oinak garbitzeko sakramentuak fededunari Jesus Jaunarengan parte izatea bideratzen dio. Era berean, maitasun, santutasun, umiltasun, barkamen eta zerbitzu betebeharrak gogorarazteko balio du. Uretako bataioa hartu duen orok Jesu Kristoren izenean oinak garbitzeko sakramentua hartu behar du; elkarri oinak garbitzea egoki den guztietan egin beharreko zerbaita."
  4. "Jaunartze santua Jesu Kristo gure Jaunaren heriotza gogorarazten digun sakramentua da. Jaunaren gorputz eta odolean parte izatea bideratzen du, berarekin batuta iraun eta azken egunean betiko bizitza eduki eta berpizteko. Ahal den guztietan burutu behar da sakramentu hau, legamia gabeko ogia eta mahatsaren zukua erabiliz."
  5. "Atseden-eguna, asteko zazpigarren eguna (eliz honen arabera larunbata), egun santua da, Jaungoikoak bedeinkatua eta santifikatua. Errespetatua izan behar da Jaunaren aintzapean, Jaungoikoaren sorrera eta salbazioa gogoratzeko eta etorriko den bizitzan edukiko dugun betiereko atsedenaren zain."
  6. "Jesukristo, hitza haragi egina, gurutzean hil zen bekatariak berrerosteko, hirugarren egunean berpiztu eta zerura igo zen. Bera da gizateriaren askatzaile bakarra, zeruen eta lurraren sortzailea eta benetako Jainko bakarra."
  7. "Biblia santua, itun zaharra eta itun berriaz osatua, Jainkoarengan inspiratua dago, idatzitako egia bakarra, eta kristau bizitza baterako estandarra da."
  8. "Salbazioa Jainkoaren graziak ematen du fedearen bitartez. Fededunek Espiritu Santuaz fido behar dira santutasuna lortzeko, Jainkoa ohoratzeko eta gizateria maitatzeko."
  9. "Jesu Kristo gure Jaunak ezarritako Eliza, Espiritu Santuaren bidez "Euri hondarren" garaian, apostoluen garaiko egiazko eliza berrezarria da."
  10. "Jaunaren Bigarren Etorrera Azken egunean izango da, mundua epaitzeko zerutik jaitsiko denean. Bidezkoek betiereko bizitza lortuko dute, baina erlijiogabekoek betiereko gaitzespena".

Kanpo estekak

Tags:

1917BeijingPinyinSinesbiderik gabeko kristautasunTxinaTxinera sinplifikatuaTxinera tradizionala

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UgaztunMinbiziHitanoCarles PuigdemontAginteraFernando MorilloTxantxangorriItsas izarRosario DinamiteraOrreagako gudua (778)Antonio VivaldiGabarraren ospakizuna (2024)GaztelaniaHaritzTxistu (musika tresna)Elbira ZipitriaTximeletaZuzenbideErnalketaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaGozategiTsunamiEkialde HurbilaMiguel Maria LasaKarbono dioxidoIrunSusanna MartínIslamUhinBernart EtxepareNora ez dakizun horiEkinodermatuMutazioDeiaTxikipediaSan MamesOscar TorpWilhelm von HumboldtHaize errotaBegoña del TesoTermometroAntzinako ErregimenaReal SociedadArabako Heraldika MuseoaOriaAl-Shafi'iIon Garmendia AnfurrutiaLauaxetaClara SchumannEnergia nuklearArnasketa zelularIntxaur-hauskailua (balleta)GatibuMariasun LandaGoroldioNeomakTaxonomiaPeter FondaGabarraAkelarreErreakzio kimikoApirilaren 17Xabier LizardiKalera, kaleraBiomasaGipuzkoaEkain (leizea)Glenn Miller🡆 More