Ipar-Ipuru

Ipar-ipurua edo ipar-orrea (Juniperus communis) Ipar Hemisferio osoan hedaturik dagoen Pinales ordeneko landarea da.

Hainbat terrenotan bizitzeko gai da; itsas mailatik hasita 2.000 metroko garaierara arte. Fruitu mamitsua ematen duen Cupressaceae bakarrak dira genero honetako landareak. Euskal Herrian erdialdeko zein goi-mendiko espezie bezala agertzen da. Ipar-ipurua 3 subespezietan banatuta azaltzen da:

  • Juniperus communis communis
  • Juniperus communis hemisphaerica
  • Juniperus communis alpina
Ipar-ipuru
Ipar-Ipuru
Iraute egoera
Ipar-Ipuru
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaJuniperus
Espeziea Juniperus communis
Banaketa mapa
Ipar-Ipuru
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakjuniper berry (en) Itzuli, juniper oil (en) Itzuli eta juniper wood (en) Itzuli

Morfologia

Zuhaixka hau 15 metrotara iritsi daiteke, nahiz eta sarritan zurtoin tentea izan ordez etzana azaltzen duen. Hori dela eta, bere eitea oso aldakorra izaten da. Enbor lodia, orokorrean, oinetik hasten dena adarkatzen. Gris koloreko azal fin eta oso zartatua erakutsi ohi du.

Hostoak

Ipar-Ipuru 
Ipar-ipuru txiki bat.
Ipar-Ipuru 

Hosto iraunkorrekoa da. Hostoak hirunaka bertizilotan antolatuak, zaharrak azikularrak eta bere zurruntasuna dela eta ziztatzaileak. 10-20 mm-takoak izan oi dira eta azpian oso bereizgarri zaien marra txuri bat dute.

Konoak

Kono arrak ugariak eta adaketan taldekaturik, kolore horikoak. Kono emeak, kolore purpurakoak.

Loreak

Landare dioikoak dira. Landare arretan kono ugari, hostoen galtzarbean bakarka agertzen direnak. Horixkak dira, ezkatak hainbat bertizilotan antolatuak; ezkata bakoitzak 3-7 polen-zaku dituelarik. Oin emeetan kono-ezkatak mamitsuak dira eta elkarri lotuak azaltzen dira. Loraketa apirila eta maiatza bitartean ematen da.

Fruituak

Borobildua izaten da 6-10mm-takoa, gaztetan berdea eta heldu ondoren kolore beltz-urdina hartzen duena. Udaberrian loratzen da eta fruituak bigarren edo, beharbada, hirugarren urtean heltzen dira.

Erabilerak

Hainbat eta hainbat erabilera izan ditu medizina tradizionalean, besteak beste; diuretiko, antiseptiko, antiparasitatzaile, digestioaren aktibatzaile bezala, eta hau guztiaz gaiz abortatzaile natural bezala erabiltze zen hilekoa jaistea bultzatzen baitu.

Garai bateko erabilera terapeutikoak alde batera utzita gaur egun ginebra edari alkoholikoa ekoizteko erabiltzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ipar-Ipuru MorfologiaIpar-Ipuru HostoakIpar-Ipuru KonoakIpar-Ipuru LoreakIpar-Ipuru FruituakIpar-Ipuru ErabilerakIpar-Ipuru ErreferentziakIpar-Ipuru Kanpo estekakIpar-IpuruCupressaceaeEuskal HerriaIpar hemisferioPinales

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bernart EtxepareAretxabaletaPeriklesUztarriaArgiGipuzkoako udalerrien zerrendaEspezie inbaditzaileFranz LisztWolfgang Amadeus MozartHuntza taldeaAntton OlariagaHertzainakPrisma (geometria)Adimen artifizial2021AireontziBronisława DłuskaJavier ZabalaAl-Shafi'iNeomakIruñeaEnergiaGernu-aparatuFrida KahloGitarraFelipa Domínguez TaguadaGanga (arkitektura)Peter FondaGametoCastillo SuarezEuskal dantzakEkialde HurbilaZuberoako maskaradakUgaztunZetakRosalia VilaFelazioCarolina AguirreMikel AlbisuArabako Heraldika MuseoaAgustin MujikaZibilizazioFrozen (2013ko filma)Larruak eta izurrakAmeriketako Estatu BatuakJaponiaFaxismoAditz trinkoPalankaZelulaStephen WilliamsIratzeEudy SimelaneTxindataMusikaren historiaGernika (margolana)TristuraItziar Murua UriaRosetta harriaEuskal Autonomia ErkidegoaErresuma BatuaElikagaiEibarGiza Garapenaren IndizeaGernikako ArbolaBurdinolaIñaki PetxarromanElurChill MafiaMiguel de CervantesGiza eskubideak🡆 More