Svanetia

Svanetiko dorreak

Svaneti Garaia1
Svanetia UNESCOren gizateriaren ondarea
Svanetia

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 709
Kokalekua Svanetia Georgia
Eskualdea2 Europa
Koordenatuak 42°54′59″N 43°00′41″E / 42.91639°N 43.01139°E / 42.91639; 43.01139
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Svaneti edo Svenetia (georgieraz: სვანეთი) Georgiako eskualde historiko bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean kokatua. Bere biztanleak svaniarrak dira, georgiarren azpitalde etnikoa. Geografikoki eta historikoki, bitan banatua dago: Svaneti Garaia (Zemo Svaneti, egun Samegrelo-Zemo Svaneti eskualdean) eta Svaneti Beherea (Kvemo Svaneti, egun Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti eskualdean).

Svanetik paisaia ikusgarriak ditu eta arkitektura altxorrak ere bai, batez ere IX-XII. mendeetako dorretxeak, eliza ortodoxoak eta gotorlekuak.

1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Svaneti Garaia.

Ezaugarriak

Paisaia

Svanetia 
Uxba mendiaren tontorra (4.710 m).
Svanetia 
Zugdidi ibaia.

Svanetiko paisaia naturala mendi garaiez osatua dago, arroila sakonez banatuak. Eskualdearen gehiengoa 1.800 m baino beherago eta basoz estalia dago, hostozabal eta konifero nahasketakoak: batez ere izei gorriak, Kaukasoko izeiak, sortaldeko pagoak, haritzak eta xarmak, baina baita ere kopuru txikiagoan gaztainondoak, urkiak, astigarrak, pinu gorriak eta ezpelak.

1.800 eta 3.000 m artean, belardiak daude batez ere. 3.000 metrotik gora betiereko elurra dago, batez ere Uxba mendian (4.710 m), ia edonondik ikusgai.

Dorretxeak

Svanetia 
Dorretxe bat.

Svaneti Garaiko herri askok Erdi Aroko itxura gorde dute, batez ere dorretxe ugarirekin. Txazhaxi herrixkak oraindik 200 dorretxe garai ditu, etxebizitza eta babeslekutzat erabiliak eskualdea arpilatzen zuten inbaditzaileen aurka.

Dorretxeek lauzpabost solairu dituzte eta hormen lodiera finduz doa gora egin ahala, dorreei itxura liraina emanez. Atxikia dute etxebizitza nagusia, oro har bi solairukoa. Behe solairua gela bakarrekoa da, beheko suarekin, biztanleak eta abereak izateko (gehienetan zurezko itxitura batek banandua, ederki apaindua dagoena). Goiko solairua pertsonen bizileku da udaldian, eta ganbara funtzioa ere izan dezake (tresnak gordetzeko edo aletegi).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Svanetia EzaugarriakSvanetia ErreferentziakSvanetia Ikus, gaineraSvanetia Kanpo estekakSvanetia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Global Climate CoalitionKortatuDido2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakLauaxetaBernart EtxeparePop ArteaMiguel ServetJoanes OtsaldeOlinpiar JokoakMesopotamiaDonibane LohizuneDiana meategia (Lotza)Julio ZesarGorka UrbizuKate trofikoSan Jurgi egunaNagore AranburuHockeyConnopus acervatusSorginOhmen legeaLeon Trotski2005Energia berriztagarriLehoiFreddie MercuryGauerdiko eguzkiSantiago Abascal CondeZakilFrantziako IraultzaEneko AnduezaAntzinaroko Olinpiar JokoakAntzinaroaArmistizioBrasilLaminaIzar-malkoakPlastikoBerriatuaZirkulazio-aparatuVercingetorixBiomasaTuberkulosiArabaIdazketaren historiaArraunketa 2024ko Udako Olinpiar JokoetanAdamen kreazioaFeudalismoMingranondoNegu GorriakGizakiJudaismoGonzalo BoyeManola BrunetSega (lanabesa)Biosfera erreserbaDonibane GaraziGozategiTeokraziaEmilia LandaluceToti Martinez de Lezea1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAs (egunkaria)Marizulo🡆 More