Iman

Imana eremu magnetikoa sortzen duen objektu edo materiala da.

Imanak, duen magnetismoari esker, material ferromagnetikoak eta beste iman batzuk erakartzen ditu. Modu sinple batean esan daiteke imanek bi polo dituztela: ipar poloa eta hego poloa. Imanen ezaugarri nagusietako bat da polo berdinek elkar aldaratzen eta kontrakoek elkar erakartzen dutela.

Iman
Alnicozko (burdin aleazioa) ferra itxurako imana. Poloak gertu dituenez, eremu magnetiko indartsuagoa sortzen du.

Iman iraunkorra material magnetizatuz osaturiko objektua da, eta eremu magnetiko iraunkor bat sortzen du. Egunerokotasunean aurki daitekeen eredu sinple bat hozkailuko atean oharrak itsasteko erabiltzen diren imanena da. Imanek era indartsuan erakartzen dituzten objektuak magnetiza daitekeen materialez osatuta daude, eta halako materialei material ferromagnetiko deritze. Horien artean, burdina, nikel eta kobalto elementuak zein haien arteko aleazioak daude: lur arraroen arteko aleazio metaliko batzuk eta era naturalean sorturiko mineral batzuk ere, magnetita adibidez. Imanaren presentzian, material ferromagnetikoek izaten dute, material guztien artean, erantzun nabarmenena (horregatik deitzen zaie magnetiko esparru ez-akademikoan), baina gainerako materialek ere badituzte erantzunak, magnetismo motaren arabera ahulagoak izan arren.

Material ferromagnetikoak bi motatan sailka daitezke: magnetikoki "bigunak" eta magnetikoki "gogorrak". Lehenengoak magnetiza daitezke, baina ez dute egoera horretan luzaro irauten: adibidez, burdina suberatua sartuko litzateke kategoria horretan. Bestalde, material ferromagnetiko "gogorrek" luzaro manten dezakete beren magnetizazioa (horregatik aukeratzen dira iman iraunkorrak egiteko), eta prozesu berezien bidez sortzen dira. Adibidez, alnico eta ferritak eremu magnetiko indartsu baten pean eratzen dira haien barne-egitura mikrokristalinoa lerrokatzeko eta magnetizazioa indartzeko. Horrela lortutako iman aseei, desimantzeko, eremu magnetiko zehatz bat aplikatu behar zaie, eta eremu magnetiko horren atari-balioa material magnetizatuen koertzibitatearen mendeko da. Material "gogorrek" koertzibitate handia dute; "bigunek", aldiz, txikia. Iman baten ahalmen osoa haren momentu magnetikoak neurtzen du, edo, bestela, sortzen duen fluxu magnetiko totalak. Material baten magnetismoaren ahalmen lokala neurtzeko, haren magnetizazioa erabiltzen da.

Elektroimana material eroalez osatutako harila da; horretan zehar korrontea pasatzen denean, iman batek bezala jokatzen du. Askotan, harilaren barruan material ferromagnetiko "bigun" bat sartzen da, altzairu gozoa adibidez; ondorioz, elektroimanak sortzen duen eremu magnetikoa sakonki indartzen da.

Aurkikuntza eta garapena

Iman hitza frantsesezko “aimant” hitzetik dator, eta frantsesek hitz hori latinezkoadamas, adamantis” (diamantea, metal gogorra) hitzetik hartu zuten. Gainera, magnetismo hitzaren erroa, magnet (ingelesez iman esanahia duena), latinezko magnetumetik dator (magnetita). Latinak hori grekotik hartu zuten; μαγνῆτις [λίθος] (magnētis [lithos]) “Magnesiako [harri]” esanahia duen hitzetik, hain zuzen ere. Izan ere, Magnesia Antzinako Greziako lurralde bat zen, non magnetita minerala aurki zitekeen. Mineral horren zatiak izan ziren historiako lehen iparrorratz magnetikoak.

Antzina, naturalki magnetizatutako mineralaren (magnetitaren) bidez ikasten eta aztertzen zuen jendeak magnetismoa: imanen lehen aipamenak eta haien propietateen deskribapenak duela 2.500 urtekoak dira, Grezian, Indian eta Txinan eginak. Esaterako, Plinio Zaharrak, erromatar idazle, naturalista, historialari eta militarrak, bere Naturalis Historia entziklopedian, imanen propietateak bildu zituen.

Magnetismoak garrantzi handia izan zuen nabigazioan: XII. mendetik XIII. mendera, iparrorratz magnetikoak erabili ziren bai Txinan, bai Europan eta bai Arabiar Penintsulan.

Fisika

Eremu magnetikoa

Iman 
Iman zuzen batek sortutako eremu magnetikoa burdin-hautsaren bidez ikus daiteke.

Fluxu magnetikoaren dentsitatea (eremu magnetiko ere deitua, normalean B letrarekin adierazia) eremu bektorial bat da. Espazioko puntu jakin batean B eremu magnetikoak duen bektorea, honako bi propietateek definitzen dute:

1. Haren norabidea iparrorratzaren orientazioaren berdina da.

2. Haren magnitudea (indar ere deitua) iparrorratzak jasaten duen indarraren proportzionala da.

SI unitateetan, B eremu magnetikoaren indarra teslatan adierazten da.

Momentu magnetikoa

Eremu magnetikoa detektatzeko bi teknika: iparrorratza eta burdin-hautsa.

Imanaren momentu magnetikoa (momentu dipolar magnetikoa ere deitua, μ letrarekin adierazia) imanak dituen propietate magnetikoekin erlazionatutako bektorea da. Iman zuzen batean momentu magnetikoaren noranzkoa hego polotik ipar polora doa. Magnitude hori poloek duten indarrarekin eta haien arteko banaketarekin erlazionatuta dago. SI unitateetan momentu magnetikoa A·m2 unitateekin adierazten da.

Imanak, bere eremu magnetikoa sortzeaz gain, beste eremu magnetikoei erantzuten dio. Imanak edozein puntutan sortzen duen eremu magnetikoaren indarra imanaren momentu magnetikoaren magnitudearekiko proportzionala da.

Gainera, imanak, kanpoko eremu magnetiko baten eraginpean dagoenean, hots, beste iturri batek sortutako eremu magnetiko baten pean dagoenean, momentua eremu magnetikoarekiko paralelo orientatuko duen indar-momentu bat jasango du. Indar hori eremu eta momentu magnetikoaren araberakoa izango da. Imana, halaber, norabide batera edo bestera eramango duen indar baten mende egon daiteke, eta indarra iturriaren eta imanaren orientazioaren eta posizioaren araberakoa izango da. Espazioan eremua uniformea bada, imanak ez du indarrik jasango, nahiz eta indar-momentu baten mende egon.

Hari zirkular bat, A azalerakoa, I korronte batek zeharkatzen badu, haren momentu magnetikoaren magnitudea m=IA izango da.

Magnetizazioa

Magnetizatutako material baten magnetizazioa, M, material horrek bolumen-unitateko duen momentu magnetikoa da, eta haren unitatea A/m da. Eremu bektorial bat da, eta ez, momentu magnetikoa bezala, bektore bat; izan ere, iman baten zati ezberdinak norabide eta indar ezberdinekin magnetiza daitezke. Iman zuzen on batek, esaterako, 0,1 A·m2-ko momentu magnetikoa eta 1 cm3-ko bolumena izan ditzake; orduan, haren magnetizazioa 100.000 A/m-koa da. Burdinak metroko milioi bat ampere inguruko magnetizazioa izan dezake; horregatik, burdinazko imanak oso eraginkorrak dira eremu magnetikoak sortzeko.

Eredu teorikoak

Imanak azaltzen dituzten bi eredu daude: (a) polo magnetikoak eta (b) korronte atomikoak.

Iman 
Iman zuzena

a. Helburu askotarako, oso erabilgarria da imanak ipar eta hego polo magnetikoak dituela pentsatzea, baina ideia hori ez da literalki ulertu behar. Izan ere, imanaren muturrak ezberdintzeko modu bat baino ez da; imanetan ez daude ipar partikulak mutur batean eta hego partikulak bestean bereizita, hau da, iman barra bat erditik apurtzen bada, ipar eta hego poloak bereizteko asmoz, iman berri bi agertuko dira, eta ez ipar polo bat eta hego polo bat. Hala ere, hainbat fisikarik polo magnetikoen hurbilpena erabiltzen dute iman iraunkorrak diseinatzeko. Hurbilketa horretan, iman baten barruko magnetizazioaren dibergentzia, ∇·M, eta gainazaleko osagai normala, M·n, monopolo magnetikoen banaketatzat hartzen dira. Hori hitzarmen matematiko bat baino ez da, eta ez du esan nahi monopolo magnetikoa dagoenik imanean errealitatean. Polo magnetikoen banaketa ezagutzen bada, H eremu magnetikoa lor daiteke. Imanetik kanpo, B eremua H-rekiko proportzionala da; barnean, ordea, magnetizazioa H-ri gehitu behar zaio. Metodo horren hedapen batek imanaren barnean karga magnetikoak egotea ahalbidetzen du; teoria ferromagnetikoetan erabiltzen da.

b. Beste eredua Ampère-ren eredua da; horretan, magnetizazioa materialean zeharreko Ampèreren korronteengatik sortzen da, muga-korronte (ingelesez "bound currents") zirkular itxi mikroskopikoengatik: bolumeneko magnetizazio-korrontearen dentsitateagatik eta gainazaleko magnetizazio-korrontearen dentsitateagatik. Uniformeki magnetizatutako iman zuzen zilindriko batean, imanak, Ampèreren korronteen ondorioz, korronte elektriko makroskopiko bat haren gainazala zeharkatzen arituko balitz bezala jokatzen du, eta korrontea zilindroaren ardatzaren norabidekoarekiko normala da. Normalean, materialaren barneko atomoetako korronte mikroskopikoak (bolumeneko magnetizazio-korrontearen dentsitateak) inguruko atomoetako korronteek ezabatzen dituzte; bada, ekarpena gainazaleko magnetizazio korronte-dentsitatearena da soilik. Dena dela, nahiz eta imanaren kanpoaldeko gainazala kendu, eremu magnetikoa ez da deuseztatuko; alabaina, materialean barrena deuseztatuko ez diren korronte zirkularretatik korrontedun gainazal berri bat agertuko da. Eskuineko eskuaren arauak zehaztuko du karga positibodun partikulek sortutako korrontearen norabidea. Haatik, praktikan, karga negatibodun partikulek sortutako korrontea da nagusi.

Polaritatea

Iman 
Lurraren polo geografikoak eta magnetikoak

Iman baten ipar poloak, aske dagoenean, Lurraren ipar polo magnetikoa erakusten du (Lurraren ipar polora begira dago). Kontuan hartu behar da, ordea, Lurraren polo geografikoak eta magnetikoak ez direla nahasi behar. Aurkako poloek (iparra eta hegoa) elkar erakartzen dutenez, planetaren ipar polo magnetikoa Lurraren eremu magnetikoaren hego poloa da.

HaIa ere, iman baten ipar eta hego poloak zehazteko ez da beharrezkoa Lurraren eremu magnetikoa zein den jakitea. Adibidez, imana elektroimanarekin konparatzea bide bat izan liteke, elektroimanaren poloak eskuineko eskuaren arauaren bidez identifika daitezkeelako. Izan ere, hitzarmenez, imanaren eremu-lerroak ipar polotik atera eta hego polotik sartzen dira.

Material magnetikoak

Iman terminoa eremu magnetiko iraunkorra sortzen duten objektuekin erabiltzen da. Material gehienek eremu magnetiko batekin erantzuten diote aplikatutako eremu bati, fenomeno horri magnetizazioa deitzen zaio. Magnetizazio mota ugari daude, eta edozein materiali horietako bat dagokio.

Normalean, materialen portaera asko alda daiteke, hori materialen egituraren mende dago, elektroien konfigurazioaren mende, hain zuzen ere. Materialetan jokabide magnetiko ezberdinak ikusi dira, horien artean honako hauek:

  • Material ferromagnetikoak eta ferrimagnetikoak, oro har, magnetiko moduan ezagutzen direnak dira. Imanek modu indartsuan erakartzen dituzten materialak dira. Material horiek magnetizazioa euts dezaketen eta iman bihur daitezkeen material bakarrak dira; adibide arrunt bat hozkailu-imana da. Material ferrimagnetikoak (ferrita, magnetita) material ferromagnetikoen antzekoak dira, ahulagoak izan arren. Horien arteko ezberdintasunak egitura mikroskopikoekin lotuta daude.
  • Material paramagnetikoek iman baten poloekiko duten erakarpena oso ahula da. Material ferromagnetikoek nabaritzen duten erakarpenarekin alderatuz, ehunka aldiz ahulagoak direla esan daiteke. Hori dela eta, mota horretako materialek imanak eragindako erakarpena nabaritzeko instrumentu sentikorrak edo iman oso indartsuak behar dira. Material paramagnetikoen adibide batzuk platinoa, aluminioa eta oxigenoa dira. Fluido ferromagnetikoak likidoetan aurki daitezkeen partikula ferromagnetiko txikiekin osatuta dauden arren, batzuetan material paramagnetikotzat hartzen dira, magnetiza ezin daitezkeelako.
  • Diamagnetismoak bi poloekiko aldarapena esan nahi du. Material diamagnetikoak paramagnetikoekin eta ferromagnetikoekin konparatuz, iman batekiko duten erakarpena ahulagoa dela esan daiteke. Izan ere, iman supereroale indartsuak edo berun zatiak erabiliz materialak lebitatzea lor daiteke. Supereroaleek eremu magnetikoak haien barnetik aldaratzen dituzte, horiek material gogorki diamagnetikoak dira. Material diamagnetikoen adibide batzuk ikatza, ura, kobrea eta plastikoa dira. Gainera, material diamagnetikoen iragazkortasun magnetikoa hutsaren iragazkortasun magnetikoa baino txikiagoa da. Aurreko bi magnetizazio motak ez dituzten materialak, diamagnetikoak dira.

Magnetizazio mota gehiago existitzen dira: superparamagnetismoa, superdiamagnetismoa, metamagnetismoa edo spin beira.

Tenperaturaren eragina

Imanak Curie tenperatura lortzen duenean magnetismo guztia galtzen du; horren ondoren, hozten bada ere, ezingo du magnetismoa bereganatu. Hala ere, batzuetan imana berriz magnetiza daiteke.

Bestalde, iman batzuk hauskorrak dira eta tenperatura altuetan hausten dira.

Alnicoarekin 540 °C-tik gorako tenperatura erabiltzen da, material guztien arteko tenperatura altuena izanik. Ferrita eta SmCo-ekin 300 °C inguru, NIB-ekin 140 °C eta zeramika malguekin tenperatura txikiagoak erabiltzen dira.

Unitateak eta zenbait kalkulu

Imanaren eremu-lerroak

Iman 
Dipoloak sortutako eremu-lerroak

Imanetik urrun, horrek sortutako eremu magnetikoa dipoloarenarekin aldera daiteke. Dipoloa distantzia konstantera mantentzen diren bi karga berdin eta kontrako zeinukoen multzoa da, eta dipoloak sortutako eremua haren momentu magnetiko osoak ezaugarritzen du. Hori imanaren itxurarekiko independentea da, momentu magnetikoa ez delako inoiz nulua izango. Eremu dipolarraren ezaugarri bat da haren indarra 1/r3 faktorearekiko proportzionalki txikitzen dela, non r baita imanaren zentroarekiko distantzia.

Iman 
Lau iman zilindrikoren eremu-lerroak

Imanetik zenbat eta hurbilago, eremu magnetikoa orduan eta zailagoa da. Izan ere, imanaren itxurarekiko zein magnetizazioarekiko mendekotasunak du eragin handiena. Formalki, eremua garapen multipolarraren bidez adieraz daiteke: eremu dipolarra gehi eremu kuadrupolarra gehi eremu oktopolarra...

Imanetik oso hurbil, eremu ezberdin asko dira posible. Esaterako, iman zuzen luze eta mehe baten kasuan, ipar eta hego poloetan, eremua 1/r2 faktorearekiko proportzionalki txikitzen da, non r baita poloetatik espazioko edozein puntutara dagoen distantzia.

Indar magnetikoaren kalkuluaren adibideak:

Iman bakarrak sortutako indarra

Iman baten indarra, batzuetan, haren erakarpen-indarraren arabera adierazten da, hau da, beste objektuak erakartzeko edo aldaratzeko duen ahalmenaren arabera. Elektroiman batek edo iman iraunkor batek bere poloen artean sortzen duen erakarpen-indarra, Maxwell-en ekuazioaren bidez lortzen da:

Iman  ,

non

  • F: indarra (SI sistemako unitatea: newton).
  • A: imanaren zeharkako sekzioaren azalera metro karratutan.
  • B: imanak sortutako eremu magnetikoa (SIko unitatea: tesla).

Beraz, iman bat bertikalki jarrita badago, imanak jaso dezakeen masaren balioa kalkula daiteke honako ekuazioaren arabera, Newtonen 2. legea Iman  dela jakinda:

Iman 

Bi polo magnetikoren arteko indarra

Klasikoki, bi polo magnetikoren arteko indarra:

Iman ,

non

  • F: indarra (SIko unitatea: newton).
  • qm1 eta qm2: polo magnetikoen magnitudeak (SIko unitatea: ampere-metro).
  • r: bi poloen arteko distantzia (SIko unitatea: metro)

Imanek halabeharrez bi polo dituztela pentsatzea ideia erabilgarria da imanak diseinatzen dituzten ingeniarientzako, baina imanek iparra eta hegoa baino banaketa zailagoa dute. Hortaz, poloen ideia ezartzea ez da dirudien bezain erraza. Horrenbestez, zenbait kasutan, honako adibideetan erabiliko diren formulak erabilgarriagoak izaten dira.

Hurbil dauden A azalerako bi gainazal magnetizaturen arteko indarra

Elkarrengandik hurbil dauden magnetizatutako bi gainazalen arteko indarraren ekuazioa honakoa da:

Iman ,

non

  • A: gainazalen azalera (SIko unitatea: m2).
  • H: eszitazio magnetikoa (SIko unitatea: A/m).
  • B: eremu magnetikoa (SIko unitatea: tesla).

Ekuazioa onargarria da baldin "FRINGING" efektua arbuiagarria bada eta burdinarteko bolumena (hau da, zirkuitu magnetiko bateko material ferromagnetikoan dagoen tarteko edo espazioko bolumena) material magnetizatuarena baino askoz ere txikiagoa bada.

Bi iman zuzenen arteko indarra

Bi iman zuzen zilindriko berdinen arteko indarraren hurbilpena, bata bestearen poloetatik z>>R distantziara daudenean:

Iman ,

non

  • B0: eremu magnetikoa poloetatik hurbil (SIko unitatea: tesla).
  • A: poloen azalera (SIko unitatea: m2).
  • L: imanen luzera (SIko unitatea: metro).
  • R: imanen erradioa (SIko unitatea: metro).
  • z: imanen arteko distantzia (SIko unitatea: metro).

Poloetatik hurbil dagoen eremu magnetikoaren eta magnetizazioaren arteko erlazioa Iman  da.

Kontuan hartu behar da formula horiek guztiak Gilbert-en ereduan oinarrituta daudela, eta hori erabilgarria dela erlatiboki distantzia handietan. Beste eredu batzuetan (Ampèreren ereduan, esaterako), batzuetan analitikoki ezin ebatz daitezkeen formulak erabiltzen dira. Kasu horietan zenbakizko metodoak erabiltzea beharrezkoa da.

Bi iman zilindrikoren arteko indarra

Bi iman zilindrikoren, R erradioko, L luzerako eta dipolo magnetikoa lerrokatuta dutenen, arteko indarra asintotikoki hurbildu daiteke beraien arteko distantzia z>>R denean:

Iman ,

non M baita imanen magnetizazioa, eta z, imanen arteko distantzia. Poloetatik hurbil dagoen eremu magnetikoaren eta magnetizazioaren arteko erlazioa Iman  da. Bestalde, momentu dipolar magnetikoa honakoa da:

Iman ,

non imanen bolumena den V. Eta imanak zilindrikoak direnez, Iman  da.

Horrez gain, z>>L bada, bi dipolo magnetikoren arteko indarraren adierazpena berreskuratzen da:

Iman .

Elektroimanak

Iman 
Elektroiman sinplea

Elektroimana, modu sinplean azalduta, espira (bira) bat edo gehiagotan biribildutako kable bat da, solenoide deritzona. Horretan zehar korrontea igarotzen denean, eremu magnetiko uniformea sortzen da. Eremua harilaren barnean dago, eta haren eremu-lerroak iman batenaren oso antzekoak dira. Iman eraginkor horren norabidea eskuineko eskuaren arauaren bidez zehazten da. Bestalde, elektroimanaren momentua eta eremu magnetikoa espira kopuruaren, espiren zeharkako sekzioaren eta kablean zehar igarotzen den korronte elektrikoaren araberakoak dira.

Harila biltzen duen materialak, propietate magnetiko berezirik ez badu (kartoia, esaterako), oso eremu ahula sortuko du. Aldiz, erabilitako materiala ferromagnetikoa bada (burdina, adibidez), sortutako eremua aurrekoa baino ehunka edota milaka aldiz indartsuagoa izango da.

Elektroimanak asko erabiltzen dira partikula-azeleragailuetan, motor elektrikoetan, txatartegietako garabietan edota erresonantzia magnetiko bidezko irudigintzan. Horietako erabilera batzuek, ordea, dipolo magnetikoak baino konfigurazio zailagoak behar dituzte; esaterako, partikula sortak bideratzeko, kuadrupolo eta sextupolo magnetikoak erabiltzen dira.

Ohiko erabilerak

Egunero, ohartzen ez garen arren, magnetismoa oso arrunta da. Hori erakusten duten adibideak honakoak dira:

Iman 
Disko gogorra
  • Duela urte batzuetako VHS bideoek kasete magnetikodun txirrika bat zuten. Bideoa eta soinua biltzen dituen kodea kasete magnetiko horretan gordeta dago. Berdin gertatzen da musika-kaseteetan eta ordenagailuetako diskete zein disko gogorretan.
  • Kreditu- eta zordunketa-txartelek banda magnetikoa dute txartelaren alde batean. Banda horrek kodifikatuta dauka informazioa, txartela erabiltzean norberaren kontuarekin erlazionatzeko.
  • Lehenagoko telebistek eta ordenagailuek izpi katodikozko hodi bat zuten. Hodi horiek eremu magnetiko bat erabiltzen zuten elektroiak pantailetara bideratzeko.
  • Bozgorailuak eta mikrofonoak. Bozgorailu gehienek iman iraunkor bat eta haril bat dituzte energia elektrikoa (seinalea) energia mekaniko (soinua sortzen duen mugimendua) bihurtzeko. Iman iraunkorraren eremuak eta harilaren korronteak elkarri eragiten diote, eta orduan, korrontea aldatuz harilak seinalea garraiatzen du. Harilak indar magnetikoa jasaten du eta inguruko airearen presioa handitzen da. Ondorioz, soinua sortzen da. Mikrofonoek prozesu bera erabiltzen dute, baina alderantziz, hau da, harila iman baten barnean dago, eta harilari lotuta mintz bat dute. Mikrofonoa erabiltzean, soinuak mintza bibratzen du; beraz, harila ere bai. Azken hori eremu magnetiko baten eraginpean dagoenez, harilean zehar korrontea induzitzen da. Korronte induzitu hori da bozgorailura heltzen dena.
  • Gitarra elektrikoek hartzaile magnetikoak dituzte gitarraren soken bibrazioak anplifika daitekeen korronte elektriko bihurtzeko. Prozesu hori ez da bozgorailuetan eta mikrofonoetan gertatzen dena; izan ere, kasu honetan ez da beharrezkoa harilari lotutako mintza. Hammond organoek antzeko printzipioa erabiltzen dute, baina soken ordez, tonu-gurpilak erabiltzen dituzte.
  • Motor eta sorgailu elektrikoak: motor elektriko batzuek elektroiman eta iman iraunkor baten konbinazioaren beharra dute energia elektrikoa mekaniko bihurtzeko. Sorgailuek, ordea, energia mekanikoa elektriko bihurtzen dute eroale bat eremu magnetiko batean zehar higituz.
Iman 
Iparrorratza
  • Medikuntzan, erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza erabiltzen da. Prozedura ez-inbaditzaile bat da, eta organoen zein ehunen irudiak lortzen dira eremu magnetiko bi erabiliz, bata uniformea eta bestea aldakorra.
  • Kimikariek erresonantzia magnetiko nuklearra erabiltzen dute konposatu sintetikoak bereizteko.
  • Iparrorratzek duten orratza eremu magnetiko baten eraginpean magnetizatzen da, eta harekin lerrokatzen. Normalean, Lurraren ipar magnetikoa da markatzen duten noranzkoa, Lurraren berezko eremu magnetikoaren ondorioz.
  • Jostailu askotan ere imanak erabiltzen dira, hainbat emaitza lor daitezkeelako. Adibidez, arbel magnetiko batean letrekin zein irudiekin jarduera asko egin ditzakete umeek.
  • Hozkailu-imanak hozkailuaren atean oharrak itsasteko edota apaingarri gisa erabiltzen dira.
Iman 
Shangaiko lebitazio magnetiko bidezko trena
  • Imanak bitxiak egiteko erabil daitezke: eskumuturrekoek eta idunek itxigailu magnetikoa izan dezakete.
  • Imanek beste pieza magnetiko batzuk jaso ditzakete, bai txikiegiak direlako, bai zailak direlako hartzeko edota bai atzamarrekin jasotzeko finegiak direlako: burdinazko iltzeak, grapak, paperak atxikitzeko klipak... Bihurkin batzuk, esaterako, magnetizatuak izaten dira arrazoi hori dela eta.
  • Imanak txatar biltegietan metal magnetikoak (burdina, kobaltoa, nikela...) metal ez-magnetikoetatik (aluminioa, aleazio ez ferrosoak...) bereizteko erabiltzen dira.
  • Lebitazio magnetiko bidezko garraioa, edo maglev, indar elektromagnetiko bidez ibilgailuak (bereziki trenak) esekitzen, gidatzen eta propultsatzen dituen garraio mota da. Errodadurarentzako eragozpena ezabatuz errendimendua handitzen du: Maglev tren batek lortutako abiadura maximoa 581 km/h izan da, gainontzeko garraio mota asko baino azkarragoa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Iman Aurkikuntza eta garapenaIman FisikaIman Unitateak eta zenbait kalkuluIman ElektroimanakIman Ohiko erabilerakIman ErreferentziakIman Ikus, gaineraIman Kanpo estekakIman

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EnaraJazzPaulo AzpiazuPaleolitoaZuhatza (Aiara)Daniel DennettIndustrializazioa Euskal HerrianEstatu IslamikoaAmaren eskuakZuhaitzCoco ChanelArantzazuko santutegiaEuskal Herriko sukaldaritzaTolosako inauteriakEbroElikaduraFrantziaSalmonellaErdi Aroko musikaIsraelgo Defentsa IndarrakEspainiaSu Ta GarYin eta yangLiburuaren Nazioarteko EgunaWiki FundazioaBertsoNarrasti2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakKaze (MC)Klima aldaketaren ondorioakGiza zakilBilboGas naturalEstatu islamikoSafoBoltxebikeOligarkiaTxakurNekazaritzaNilo1979ko Euskadiko Autonomia EstatutuaNahiadanceBerlingo harresiaBideokontsolaElantxobeIratiZibilizazio minoikoZabalguneFelazioInstagramItxaso AtutxaLinguae vasconum primitiaeItziar Murua UriaJuan Sebastian ElkanoEkidazuHausnarkariDiana UrreaNazionalismoToti Martinez de LezeaBerezko hazkundeIdoia AsurmendiBirusIhes beteaBernart EtxepareProtistoAnfibioArgentinako diktadurari epaiketaDaitingBiarritz🡆 More