Lepahori

Lepahoria (Martes martes) mustelidae familiako haragijalea da, isatsa luzea eta iletsua duena, ia Europa osoan bizi dena.

Lepahori
Lepahori
Iraute egoera
Lepahori
Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMartes
Espeziea Martes martes
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Lepahori
Eguneko zikloagaueko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Deskribapena

Gorputz luze iluna du, neguan kolorez pixka bat argitzen dena. Bularrean orban horia dauka, hortik bere izena. 25 zentimetroko altuera eta burutik buztanera 50 zentimetroko luzera ditu, buztanak 30 zentimetro izanik. hankak, ordea, laburrak dira, mustelidoen itxura tipikoa baitu. Helduek 1,5 kilogramoko pisua dute. Ikusmena, usaimena eta entzumena oso garatuak ditu.

Jokaera

Lepahori 
Lepahoria hegazti bat ehizatu berritan.

Mustelidoen artean hatzapar erdi-uzkurkorrak dituen espezie bakarra da: horri esker, zuhaitzetara erraz igotzen da eta zoruan ere lasterkari ona da. Animalia gautarra da eta entzumen bikainari esker. ugaztun txikiak, txoriak, intsektuak eta igelak ehizatzen ditu. Dieta osatzeko, sarraskia, fruituak, txorien arrautzak eta eztia ere jaten ditu.

Animalia lurraldekoia da eta bere eremua gorotzarekin markatzen du. Gorotza azeriaren antzekoa du baina lore usain handiagoduna.

Bizitza luzeko animalia da, hamaika urte ere hartzen baititu. Etxekoturiko lepahori bat 18 urte bizitzera iritsi zen.

Ugalketa

Bikoteak uUztailaren eta abuztuaren artean elkartzen dira. Kopularen ondoren —inoiz ordubete iraun izan dute — emeak zazpi hileko haurdunaldia izaten du. Martxoa edo apirilean erditzen da. Kume bat eta bost artean izaten ditu eta jaiotzean, 30 gramoko pisua izaten du bakoitzak. 12-16 aste egiten dute habian.

Harrapariak

Lepahoriaren harrapariak arrano beltza, azeria, otsoa eta basakatua dira.

Gizakiarekin harremana

Lepahoriaren larrua ere preziatua da eta horregatik ehizatua izan da. Gizakiek pozoitu ere egin izan dute, ehiztarientzako preziatuak diren hegaztiak jan ez ditzan. Gaur egun legez babestuta dago. Basoen soilketak, ordea, lepahorien populazioan eragin nabarmena du.

Taxonomia

Zortzi azpiespezie ezagutzen dira:

  • Martes martes martes
  • Martes martes borealis
  • Martes martes latinorum
  • Martes martes lorenzi
  • Martes martes minoricensis
  • Martes martes notialis
  • Martes martes ruthena
  • Martes martes uralensis

Euskal Herriko habitata eta egoera

Lepahoriaren habitata hosto erorkorreko zuhaitzen baso handiak kontserbatzen diren eremuak dira. EAEn ur isurialdeak banatzen dituzten mendikate handietan eta Karrantzako eta Kantabriako mendilerroetan bakarrik aurkitzen da. Andatzan konifero landaketak nagusi izan arren lepahoriak ikusi izan dira. Nafarroan Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan, Aretako mendilerroan eta Aurizko mendietan aurkitzen da. Izkoko mendietan ere badira, behar bada gainerako populazioetatik isolaturik. Hegoaldeko muga Leireko mendilerroan dago.

Euskal Autonomia Erkidegoan populazioa ezezaguna bada ere, datu faltak dentsitatea baxua dela erakusten du. Gehiegizko harrapaketak eta baso-ustiakuntzak espeziea mugatu dute. Europako hainbat eremutan haren populazioaren joera baso-ustiakuntzari lotua dagoela ikusi da. Zepo eta harrapaketen debekua ere garrantzitsua da. Euskal Autonomia Erkidegoko mehatxatutako espezieen katalogoan dago, bakana babes kategorian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Lepahori  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Lepahori DeskribapenaLepahori JokaeraLepahori UgalketaLepahori HarrapariakLepahori Gizakiarekin harremanaLepahori TaxonomiaLepahori Euskal Herriko habitata eta egoeraLepahori ErreferentziakLepahori Kanpo estekakLepahoriEuropaHaragijaleMustelidae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MadrilTrontzaPablo PicassoCarmen de IcazaSkeletocutis nivea1940Harvey KeitelTxirri, Mirri eta TxiribitonErrezilMónica OjedaIrabazi arte! (telesaila)1981Montenegroko lehen ministroNafarroako Ganbera AbesbatzaP vs NP problemaEskolaContact (1997ko filma)1977ErrumaniaResurreccion Maria AzkueEuskal Herriko mendiakHeriotza1870Gu ta gutarrak (ipuina)Yerai Diaz IkaranOihan SancetArgia (aldizkaria)IsurtzeOrigin (telesaila)1894Oinarriko errenta unibertsalIvan IvanovGregorio LarrañagaErrege BardeaArritxu IribarSaissevalBaionaMartin (telesaila)1937Leyre ArrietaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMelvyn DouglasNico WilliamsElkar (argitaletxea)Silvia TortosaWazemank (telebista saioa)OiartzunIpar Euskal HerriaMakina sinpleAlderdi politikoAinere TolosaUrdaileko minbiziAllenaySaridjah NiungGipuzkoaÁlvaro DjalóChamaepetes goudotiiFC Ararat-ArmeniaErromintxelEuskarazko Wikipedia (webgunea)Laura HojmanGabarraNeolitoa1970Go!azen (telesaila)Barruko elastikoEgutegi gregorianoIbil bedi1963EtengailuBatezbesteko aritmetiko sinpleEnergia berriztagarriJacob Obrecht🡆 More