Hentai

Hentai (japonieraz: 変態?) ⓘ japonieraz «perbertitua» edo «perbertsioa» esan nahi duen hitz bat da.

Izan ere, eduki pornografikoa duen manga eta anime generoari egiten dio erreferentzia. Bere sorrera eta garapenaren zergatia japoniarrek estetika eta sexualitatearekin duten harreman historiko eta kulturalarekin lot dezakegu. Horrez gain, Japoniako egoera legal eta ekonomikoak eragin argia izan du bere hedapenean. Hentai hitzaren erabilera asko hazi da mendebaldean, baina Japonian, ordea; maiz beste hitz baliokideak erabiltzen dituzte, hala nola, Juhachi-kin (japonieraz: 18 禁 Debaketatuta 18 [urtetik beherakoentzat]?) .

Hentai
Hentai heterosexual ilustrazio baten adibidea; irudia aldatu egin da jatorrizko artelanean zegoen zentsura kentzeko.

Ohiko animean bezala, hentai ekoizpen gehienak aurreko mangetan oinarritzen dira. Oro har, hentai animeak kalitate apalagokoak izan ohi dira animazio erregularrekin alderatuz gero, animazioaren eta grafikoen xehetasunak kaskarragoak baitira eta gainera, hainbat motatako parafiliak islatzen dituzte. Erabilitako bilbeak sinpleak eta soilak izan daitezke, baita korapilatsuak eta konplexuak ere. Hentai produkzioak ez dira telebista bidez transmititzekoak; beraz, OVA formatuan (bideoan kontsumitzeko ekoizpen animatuak) merkaturatzen dira. Ordenagailuko bideojoko eta dοjinshis formatuan ere existitzen dira. Hentaiarekin zerikusirik izan ez arren, badira, gainera, eszena erotikoak edo txantxa sexualak([ecchi] (japonieraz: エ ッ チ?) dituzten manga eta anime ugari.

Terminologia

Hentai 
Hentai hitza, kanjin idatzia.

Hentai hitzak jatorriz "metamorfosia" edo "eraldaketa" esan nahi duen kanjitik dator. Sexu-testuinguruetan, perbertsioarekin lotutako esanahia izan dezake, batez ere adjektibo gisa erabiltzen denean. Erabilera horietan, «perbertsio sexuala» esan nahi duen hentseiyoku esaldiaren forma laburtua da (japonieraz: 変 態 性欲?) .Categoría:Wikipedia:Artículos con texto en inglés Hentai modu desberdinean definitzen da ingelesez. Oxford Dictionary Online-k honela definitzen du: «Manga eta anime genero japoniarren azpigenero bat, argi eta garbi sexualki esplizituak diren pertsonaiak eta irudiak eta argumentu sexualak dituena». Ez dakigu ingelesezko hitzaren jatorria zein den, baina AnimeNation-en John Oppligerrek 1990eko hamarkadaren hasieran, Dirty Pair-en H-Bomb izeneko dojinshi erotikoa merkaturatu zuenean, webgune askok ikus-eleberri eta joko erotiko japoniarren irudi hautatuak saldu zituzten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AnimeEstetikaFitxategi:Ja-Hentai.ogaJaponiako ekonomiaJaponieraLaguntza:Japonierako karaktereak instalatzeaMangaMendebaldea (kultura)PerbertsioPornografiaSexualitate

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Hedy LamarrPangeaJoseba Díez AntxustegiImanol LarzabalTomas ZumalakarregiJuan Sebastian ElkanoGlobalizazioRobin Le NormandUEFAko Txapeldunen LigaErrobiGorka UrbizuUztarriaEneko AristaGernu-aparatuDanbolinPortfolioHolokaustoaIñaki SalvadorAro GaraikideaSexu ugalketaCouizaMasturbazioAhotsGipuzkoaBigarren Mundu GerraJules DalouTomas LizarazuChe GuevaraMiren ArrietaKala (arrantza)LenarZugarramurdiko sorginkeria prozesuaLide HernandoParisko Notre-Dame katedralaSilvia IntxaurrondoPetrolioSaskibaloi.eusLibérationAntzinako EgiptoEstatu islamikoIma GarrastatxuBasilisko (mitologia)Errege-erregina KatolikoakThe Squid and the WhaleBotere-banaketaOnddoMakinaJon ArretxeEkain AzkuneApirilaren 16ProkariotoJaponiaTeknologiaAro ModernoaDatuak Babesteko Erregelamendu OrokorraHarri-jasotzeGarapen Jasangarrirako HelburuakLudwig van BeethovenZakatzHarraparitzaMarruskadura-indarOberturaPirritx, Porrotx eta MariMototsAmerikaren aurkikuntzaHiltzaile berdeEuskal Herriko historiaurreaIzurdeKate trofikoFederico García LorcaAinara Osoro🡆 More