Zut edo bertikala berun-hariaren norabidean doana da; lurrazalaren puntu bakoitzean, draiadaren noranzkoak, tokiko lerro zuta adierazten du zeru-esferarekin duen mozteek, eta zenit eta nadir izena hartzen dute.
Zuta denaren nolakotasunari zutitasun deritzo. Lerro zutak eta horizontalak elkarzutak dira; halaber, lerro zutak eta lurreko ostertza elkarzutak dira. Errazago azaltzeko, aintzira baten ertzean egonez gero, ur erabat lasaiarekin, belaontzi bat posizio horizontalean egongo litzateke, eta bere masta zut.
Zabalkuntzaz, zut adigaia ez da horizontalarekin erabiltzen lotuta dauden lerro eta adigaiak deskribatzeko, ostertzarekin edo draiadarekin bat egin ez arren, garrantzia duen gauza bakarra, bien artean, angelu zuzen bat era dezatela da. Honela erabiltzen dira adigai hauek edozein planotan elkarzutak diren ibilbideak deskribatzeko, arkitektura, herri-lanen ingeniaritzan edo xakearen kasuan bezala, hiru adibide bakarrik emateagatik.
Oraindik errazago, lerro zutak (irudizkoa), bere ibilbidea, lurgaineko edozein puntutatik planetaren erdiguneraino du. Lerro horizontal bat zut batekiko defini daiteke: horizontalak eta lerro zutak elkarzutak dira.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Zut, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.