Ziza Usaintsu

Ziza usaintsua (Lepista irina) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.

Jateko ona, baina agian gehiegi perfumatua.

Ziza usaintsua
Ziza Usaintsu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista irina
H.E.Bigelow, 1959
Mikologia
Ziza Usaintsu 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Tricholoma irinum.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa da, eta, batzuetan, pixka bat kamutsa, haztean lautu eta erdian hondoratu egiten da. Ertz mehea eta barrurantz biribildua. Okre kolorekoa hezea dagoenean eta argiagoa lehor dagoenean.

Orriak: Estu, desberdinak, estuak, libreak edo apur bat dekurrenteak, ertza, oxkarratua, kapelaren kolore berekoa. Haragitik erraz bereizteko modukoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5-10 cm garai eta 1-2 cm lodi. Zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa. Kapelaren kolore berekoa, baina zertxobait argiagoa goialdean. Gaztetan lodia, zahartzean harroa.

Haragia: Zurixka, zapore gozokoa eta lirioaren usain handiarekin.

Ziza Usaintsu 
Ziza usaintsuak goitik eta azpitik ikusita

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du, apaingarri berezirik ez duen onddoa. Irinum epitetoa berriz latinetik dator, gladiolo esan nahi duen "Iris" hitzetik. Bere lirio usainagatik.

Jangarritasuna

Jateko ona, baina lurrin usain larregirekin.

Nahasketa arriskua

Lepista glaucocana delakoarekin, hau urdin-zeru kolorekoa da eta ez du hain lurrin usain handia. Lepista nuda espeziearekin ere bai, koloregabetuta dagoenean.

Sasoia eta lekua

Udazkenean batez ere, hainbat aleren multzoetan (maitagarrien eraztunetan), belardietan edo pagoen azpian agertzen da.

Banaketa eremua

Ziza Usaintsu 
Ziza usaintsuak

Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Zeelanda Berria eta Tajikistan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ziza Usaintsu DeskribapenaZiza Usaintsu JangarritasunaZiza Usaintsu Sasoia eta lekuaZiza Usaintsu ErreferentziakZiza Usaintsu Kanpo estekakZiza UsaintsuEspezieOnddoTricholomataceae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Laboral KutxaTaula periodikoaZinemaren historiaUgal-aparatuAnimaliaBidezko MundurantzNafarroa GaraiaHaurdunaldiJavier AtutxaMetalZabalguneEuskaltzaindiaMiguel de CervantesHatzak sartuLaura Garrido2001MariArgia (aldizkaria)San Kristobal gotorlekuko ihesaPolis1984Gas naturalMaurice RavelAntzar EgunaHernaniBiosferaMikel OteroEuskarazko Wikipedia (webgunea)KapitalismoArmistizioMikel LaboaTxekiaArgentinaZenbaki lehenPlanetaMinecraftGlobalizazioEimear QuinnLehen Mundu GerraAbraham LincolnLeon TrotskiSorgailu elektrikoBelarra mozteko makinaDantza garaikideGoroldioMiguel ServetGasAlba García MartínRobert Falcon ScottBalletTordesillasko ItunaHegaztiAma (eskultura multzoa)Lehen sektoreHenri MatisseGabriel Aresti2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJon ArretxeEnergiaBerotegi-efektuaLudwig van BeethovenBergara2024Erdi AroaJudaismoGozategiChantal van den HeuvelIker CasanovaHuntza taldeaMikel LandaZurtoinArtzikirolJoseba SarrionandiaAntzinaroaLehen hizkuntza🡆 More