Willis Drummond: Baionako musika taldea

Willis Drummond, Baionan 2004 urtean sortutako Rock taldea izan zen.

2024ko urtarrilaren 5ean azken kontzertua eman zuten, eta gaur-gaurkoz itzulera datarik ez duen etenaldian daude.

Willis Drummond
Willis Drummond: Ibilbidea, Taldekideak, Taldekide ohiak
Willis Drummond Intxaurrondo kultur etxea, 2018/10/13.
Datuak
JatorriaBaiona (Lapurdi)
Musika motaRock
Urteak2004 - 2024
Taldekideak
Xan Bidegain
Felix Buff
Jurgi Ekiza
Vincent Bestaven "Botibol"
Informazio gehigarria
MySpace: willisdrummond Badok: willis-drummond Bandcamp: willisdrummond Musicbrainz: b551f302-cdac-453b-a164-a9b57a0c0556 Songkick: 838396 Discogs: 2252549 Musikasten: willis-drummond Edit the value on Wikidata
Willis Drummond: Ibilbidea, Taldekideak, Taldekide ohiak
Willis Drummonden kontzertua Intxaurrondon, 2018an.
Willis Drummond: Ibilbidea, Taldekideak, Taldekide ohiak
Willis Drummonden kontzertua Arrasaten, 2021ean.

Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarra), Xan Bidegain (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra) eta Felix Buff (bateria) ziren. Baionako talde honetako jatorrizko taldekideak. Geroago Joseba B. Lenoir gitarrista batu zitzaien eta Rodrigok taldea utzi, eta, azken fasean, Vincent Bestavenek osatzen zuen laukotea.

70eko hamarkadako hard-rockaren (hastapenetan, AC/DC zuten erreferentzia nagusi taldekideek) eta Fugazi bezalako hardcore taldeen arteko uztarketa gisa definitua izan da Willis Drummonden musika.

Ibilbidea

2004 urteko abenduan lehen kontzertua eman zuten, Heletako Garra ostatuan, Willis Drummond taldea sortu berri zuten Jurgi Ekiza, Pierre-Antoine Fort eta Xan Bidegain-ek. 50 kontzertu inguru eman eta, Fort-ek taldea utzi zuen eta Felix "Rüdiger" Buff taldean sartu zen, 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen, 2011an kaleratua.

2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako.

2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen. 2019an Zugzwang diskoa atera zuten. COVID-19 pandemiak eragindako etenaren ondoren aretoetako kontzertu bereziak antolatu zituzten eta zuzeneko disko berri bat atera zuten abesti hauek jasoaz. 2021ean Ane filmaren abestia ere egin zuten, "Nahi eta nahi ez" izena duena. 2022an Hala ere, taldearen 7garren estudioko lana.

2023ko abenduan itzulera datarik ez duen etenaldia iragarri zuten.

Jurgi Ekizak bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.

Taldekideak

Taldekide ohiak

  • Pierre-Antoine Fort - Bateria
  • Stéphane Paulini "Pollux" - Teklatuak
  • Rafa Rodrigo - Gitarra
  • Joseba B. Lenoir - Gitarra.

Diskografia

Willis Drummond: Ibilbidea, Taldekideak, Taldekide ohiak 
Willis Drummond taldearen "Garai bereziendako kontzertu berezia" Sopelan
  • Anthology (Autoekoizpena, 2007)
  • Willis Drummond (Bidehuts, 2009)
  • Psilocybenea 2009/09/19 (Bidehuts, 2010)
  • Istanteak (Bidehuts, 2011)
  • A ala B (Bidehuts, 2012)
  • Tabula Rasa (Tabula Rasa Records, 2016)
  • Willis Drummond - Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti (Ta gu munduan eta 6ak ta laurden )
  • Willis Drummond Live (Tabula Rasa Records, 2018)
  • Zugzwang (Tabula Rasa Records, 2019)
  • Garai bereziendako kontzertu berezia (Tabula Rasa Records, 2021)
  • Hala ere (Tabula Rasa Records, 2022)

Kolaborazioak

  • Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)
  • Kantuz. Euskal Presoak Etxerat (2011)
  • Euskal Herria Zuzenean, 2013 (2013)
  • Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013)
  • Herri Urrats 2015 (2015)
  • Gazte Akelarrea (2017)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Willis Drummond IbilbideaWillis Drummond TaldekideakWillis Drummond Taldekide ohiakWillis Drummond DiskografiaWillis Drummond KolaborazioakWillis Drummond ErreferentziakWillis Drummond Ikus, gaineraWillis Drummond Kanpo estekakWillis Drummond2004BaionaRock

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HimalaiaAustria-Hungariako InperioaGipuzkoaTxinatar urteberri-egunSahatsOñatiko UnibertsitateaEuskal pilotaEkialde HurbilaJoxan GoikoetxeaPortugaleteVirgilioOndarroaNew York2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEstoizismoGau zuriaAro GaraikideaWikiTaula periodikoaNeolitoaLauburuContact (1997ko filma)Jesus Mari ZabarteJon Gotzon AldaparenaLeonardo da VinciP2PJaiotza-tasaIndustria IraultzaEguzki-loreGaztelako Komunitateen GerraAlbert EinsteinJanire Gonzalez EtxebarriErreakzio kimikoPlater osagarriIzaro Andres ZelaietaBernardo AtxagaTeokraziaEuskal Herriko historiaurreaKlarineteAsia Hego Ekialdeko Tratatuaren ErakundeaSabindarren euskara garbiaHertzainakPentsaera konputazionalMetabolismoTomas LizarazuOtxandioko bonbardaketaOstadarSorgin-orratzGoienaEnergia hidraulikoSukaldeko ontziteriaTiti-koitoaIntsektuHigidura zuzen uniformeGerra HotzaEstatu liberalAntzinako KartagoArgia (aldizkaria)Iritzi artikuluZuberoaBolumen (espazioa)KolonizazioEneko AristaPaduraNewtonen legeakFaxismoEuskal Herriko erle beltza🡆 More