Halley Kometa

Halley kometa eguzki-sistemako argizagi edo gorputz astronomiko txiki bat da; oso ezaguna da, Lurretik 75 edo 76 urtez behin ikus daitekeelako.

Badira beste kometa argitsuago eta ikusgarriago batzuk, baina milaka urtez behin baino ezin dira ikusi; horregatik ez dira Halley kometa bezain ospetsuak.

   Ba al dakizuHalley Kometa   
Batzuetan esaten da Halley kometa izan zela Belengo izarra, Errege Magoak gidatu zituena. Baina hori ziur esaterik ez dago; hasteko, ez da oso segurua Belengo izarraren kontakizuna egiazkoa den ala ez.

Azkeneko aldiz, 1986an ikusi ahal izan zen; eta, beraz, 2061ra arte ez da berriro agertuko gure zeruan.

Halley Kometa
Halley kometa, 1986ko argazki batean.

Izen hori XVII-XVIII. mendeko Edmund Halley izeneko astronomo eta matematikari ingelesaren omenez jarri zitzaion; izan ere, zientzialari honek kometak ikertu zituen eta lehen aldiz kalkulatu zuen kometa baten orbita. Horrela, adierazi zuen Londresen 1531n, 1607an eta 1682an ikusi ziren kometak bat bakarra zirela, kometa berbera zirela; eta 1758an berriro agertuko zela iragarri zuen. Eta bete-betean asmatu zuen. Hala ere, haren bizialdian iragarpen horrek ez zuen interes handirik eragin, 50 urte baino gehiago falta zirelako horretarako; gainera, Halley 1742an hil zen, eta haren iragarpena nahiko ahaztuta geratu zen. Baina 1758ko abenduaren 25ean, Halley esan bezala eta, gainera, esandako zeruko lekuan agertu zen kometa hau; horregatik, astronomoen komunitateak kometari Halleyren izena ipintzea erabaki zuen, haren omenez.

Halley kometa zenbait artelan zaharretan ageri da; adibidez, 1066ko Hastings-eko bataila irudikatzen duen Bayeuxko tapizean eta Giotto margolari italiarraren 1305eko margolan batean. Gainera, Txinako, Babiloniako eta Europako Erdi Aroko kronika batzuetan ere aipatuta dago, baina, noski, inork ez zekien kometa berbera zenik.

1986ko agerraldian, Giotto izeneko espazio-zunda batetik argazkiak egin eta aztertu ahal izan zen kometa hurbiletik. Horri esker, zientzialariek jakin ahal izan zuten Halley kometa izotzez, hautsez eta beste baterial batzuen nahasketaz osatuta dagoela.

Tags:

Txikipedia:Eguzki-sistemaTxikipedia:Kometa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

FazialWikiBihotzUnai GrajalesZuberoako maskaradakLeire Fernandez AbeteMichel FoucaultEsti VivancoLuzia UrigoitiaFabrice PhilipotBermeoRoberto MosoLos XeyJose Antonio ArdanzaMartin (telesaila)La Polla RecordsCharles LeclercBedaroaMaxixatzenAutarkia (ekonomia)EkoraBusturialdeaMiren ArrietaEmilia LandaluceIñaki ZarraoaCarroll BakerDonostiaEuskaraldiaOstadarMaite GurrutxagaNazionalsozialismoEkain RicoJasone OsoroProtozooFolk musikaAnselma de SalcesLaukiSorginEuskal HerritarrokEguzkiaMikroskopioTiti-koitoaPSE-EEEusko Legebiltzarrerako hauteskundeakVox (alderdi politikoa)Carles PuigdemontLegutioWikipediaBiba zuek! (telebista saioa)AzkoitiaBlogSanturtziIker Casanova2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakOionArancinuBilduHigiduraEider AlkortaEneko AnduezaKleopatraKontxita BeitiaSons of AguirreOlinpiar JokoakOrozkoItaliaren bateratzeaIrrumazioElsa ScheelenEuskal pilotaIranAsier OtsanbelaErrubrika (hezkuntza)Lazkao🡆 More