Greta Thunberg

Greta Ernman Thunberg ingurumenaren aldeko ekintzaile suediar bat da.

Greta Thunberg
Greta Thunberg Suediako parlamentu aurrean.

Stockholmen jaio zen, 2003ko urtarrilaren 3an eta ikaslea da, baina berotze globala eta klima-aldaketa geldiarazteko ekimenak proposatzeagatik eta horietan parte hartzeagatik egin da ezagun mundu osoan. Izan ere, 2018ko abuztuan, klimaren aldeko lehen eskola-greba antolatu zuen berak bakarrik; eta ekimen horrek oihartzun handia izan du mundu osoan.

Bizitza

Greta Thunberg 2003ko urtarrilaren 3an jaio zen. Haren ama Malena Ernman da, opera-kantari suediarra; aita, berriz, Svante Thunberg aktorea.

Bere familiak utzitako karbono-aztarna gutxitu nahi zuen, ingurumenaren alde egiteko; hori dela eta, behin eta berriro eskatu zien etxekoei begano egiteko eta hegazkinez ez bidaiatzeko. Amak, opera-kantari ezaguna izan arren, uko egin zion ozeanoa zeharkatzeari kontzertuak emateko, hegazkina ez erabiltzearren. Gaur egun, familia auto elektrikoz mugitzen da alde batetik bestera.

Klimaren aldeko ikasle grebak

2018ko abuztuaren 20an, Suediak ohi baino bero-bolada handiagoak eta sute ugari bizi izan zituen; hori dela eta, Thunbergek eskolara ez joatea erabaki zuen, greba egiteko. Protesta-ekintza hori Suediako hauteskunde orokorrak egin arte luzatu zen, hau da, 2018ko irailaren 9ra arte. Ekintza horretan, Suediako gobernuak karbono-isurketak gutxitzea eskatzen zuen Gretak; horregatik, eskola-egun guztietan protesta egin zuen, Suediako Parlamentuaren aurrean jarrita.

Hauteskundeen ostean ere segitu zuen greba egiten, baina ostiraletan soilik. Dena dela, berehala lortu zuen jende askoren arreta, baita bere sorterritik kanpo ere. Ondorioz, herrialde askotako ikasleengan izan zuen eragina, eta munduko beste ikasle batzuk ere hasi ziren ikasle-grebak egiten. 2018ko abendura arte batutako datuek diotenez, 20.000 ikaslek baino gehiagok egin dute greba mundu osoko 270 hiritan gutxienez.

Sariak eta ohoreak

2018ko maiatzean, Greta Thunberg Svenska Dagbladet lehiaketan irabazleetako bat izan zen, gazteentzako klimari buruzko idazlan bat egiteagatik. Gainera, Children's Climate Prize deitutako saria ere eman zioten, baina berak ez zuen onartu, finalistek Stockholmera hegazkinez joan behar zutelako. Beste hainbat sariren artean, Emakumearen Nazioarteko Egunean Thunberg Suediako 2019ko emakumerik garrantzitsuena izendatu zuten.

Tags:

Txikipedia:Berotze globalaTxikipedia:Klima aldaketaTxikipedia:StockholmTxikipedia:Suedia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lourdes IriondoZelulaSleepwalkers (1992ko filma)Montenegroko lehen ministroResurreccion Maria AzkueTxalapartaMoneroGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaEbaluazio (hezkuntza)OrdenagailuOinarriko errenta unibertsalAlaine AgirreFriedrich AkelHartziduraOlinpiar JokoakZuriñe Rodríguez LaraEndrick FelipeWinston ChurchillBaltimoreJosean BengoetxeaVicente LarreaIslamSaint-Laurent-du-VarDani OlmoAner PeritzPirritx, Porrotx eta MariMototsDiscordCortinarius subtortusParisGoogleCarmen BorregoLaboral KutxaIruñeaJagoba ArrasateUrriaren 26IBartzelona Futbol Kluba1942Toti Martinez de LezeaEnergiaArdoAzalaAzuritaMartxoaren 27Full contactMaiatzaren 10Josu Zabala SalegiIngelesBritt RobertsonSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaZirkulazio-aparatuTxikipediaRock alternatiboAnimaliaDonostiako arraunketaMarc CucurellaÉdith PiafFrisieraAlexandra StanBisurteRobert SchumanÁlvaro DjalóAinhize BelarIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaNikita (filma)SaissevalAitor Servier1587Gonzo pornografiaBrestLemoaScratch (programazio-lengoaia)Gotzone SagarduiBatezbesteko aritmetiko sinpleIrene Loizate🡆 More