Erdi Aroa

Erdi Aroa Europako historian bereizten diren garai nagusietako bat da: Antzinaroaren eta Aro Modernoaren arteko garaia da.

Erdi Aroa
Historiako garaien banaketa.

Gutxi gorabehera, K.o. V. mendearen bukaeran hasi zen, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenean; eta Amerikaren aurkikuntzarekin amaitu zela esaten da, XV. mendearen bukaeran. Beraz, 1.000 urte inguru iraun zuen. Haren ondoren hasi zen garai berriari Berpizkunde edo Errenazimentua deitzen zaio.

Bi garai nagusitan banatu ohi da:

  • Goi Erdi Aroa: 476tik 1000. urtera arte (V. eta X. mendeak). Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin eta germaniar herrien migrazioekin hasten da, eta musulmanen hedapenaren eta bikingoen inbasioen hasierarekin amaitzen da. Erdi Aro goiztiarra ere deitu izan zaio. Garai honetan, hiru inperio handi osatu ziren: Bizantziar Inperioa, Arabiar Inperioa eta Inperio Karolingioa. Aro honetan, Europan inbasio ugari gertatu ziren, eta horrek ezegonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa ekarri zuen. Horren eraginez, jendeak hirietatik aldegin eta landaldeko herrietara ihes egin zuen. Feudalismoa sortu zen, eta kristaua gero eta indar handiagoa eskuratzen joan zen.
  • Behe Erdi Aroa: 1000. urtetik 1496ra arte (XI - XV mendeak). Garai honetan, aurreko aroko inbasio ugariak amaitu ziren eta egonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa itzultzen da. Hiritartze-prozesua hasi zen, hainbat hiriren sorrerarekin. Horrek artisautzaren eta merkataritzaren indartzea ekarri zuen, Elizak botere eta garrantzi gero eta handiagoa eskuratu zuen, katedral handien eraikuntzan islatu zena, eta kristautasunaren zabalpena gertatu zen, bai eta, horren ondorioz, mundu islamiarraren eta mundu kristauaren arteko gatazkak ere, gurutzadekin. Kulturaren berpizkundea ere abiatu zen, eta lehen unibertsitateak sortu ziren Europan. Erreinu boteretsu batzuk ere hasi ziren agertzen.


Goi Erdi Aroa

Erdi Aroaren lehen erdiari, gutxi gorabehera, Goi Erdi Aroa deitzen zaio. Erdi Aroa hasi zen Europako iparraldetik iritsitako herri germaniko batzuek Erromatar Inperioko lurrak inbaditu zituztenean eta, horien eraginez, antolaketa politiko hori eta haren erakunde gehienak deseginda geratu zenean. Desagertu ez zen erakunde bakarra Eliza kristaua izan zen; izan ere, germaniarrek erlijio hori beraientzat hartu zuten, eta Eliza Europako erakunderik indartsuena bihurtu zen eta, poliki-poliki, Europako leku guztietara eta baita kanpoko leku askotara ere zabaldu zen. Politikari dagokionez, berriz, erromatarrek hainbat mendetan zehar lortutako batasuna desagertu eta, haren ordez, hainbat erreinu sortu ziren. Horregatik, erreinu germanikoen garaia ere bereizten da, batzuetan, Goi Erdi Aroaren barruan.

Garai honetako erregerik handiena Karlomagno izan zen. Franko izeneko herrien erregea zen, gaur egun Frantziak eta Alemaniak okupatzen dituzten lurretan. Baina Eliza kristaua ere oso indartsua eta boteretsua zen garai hartan; Aita Santua zen haren buruzagi nagusia, baina beste eliz agintariak ere oso ahaltsuak ziren. Aita Santuak Mendebaldeko Europako enperadore izendatu zuen Karlomagno 800. urtean. Haren inperioari Mendebaldeko Erromatar Inperioa deitu zitzaion, antzinako Erromatar Inperioa berpiztuko zuelakoan. Baina Karlomagno hil zenean, haren seme eta ondorengoak ezin izan ziren kapazak izan inperioaren batasunari eusteko.

Gainera, 800. eta 1000. urteak bitartean, bikingoek inbaditu zituzten Europako lurralde asko. Inbasioen eraginez, leku askotan feudalismoa izeneko sistema garatu zen, lurrak inbaditzaileengandik babesteko. Lurjaberik boteretsuenek (erregeak eta nobleek) gazteluak eraiki zituzten horretarako; jaun handi horiek beraien mendeko batzuei (zaldunei) lurrak eman zizkieten, gerran laguntzearen truke. Horiek osatzen zuten gizarteko biztanleria-zati gorena; beheko zatian, berriz, zerbitzariak eta nekazariak zeuden, jenderik behartsuena, askotan esklabo antzean lan egiten zuena nobleentzat eta jauntxoentzat.

Tags:

Txikipedia:Amerikaren aurkikuntzaTxikipedia:AntzinaroaTxikipedia:Aro ModernoaTxikipedia:ErrenazimentuaTxikipedia:Erromatar Inperioaren gainbeheraTxikipedia:Europa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Dorleta UrretabizkaiaDiana UrreaSanturtziCarroll BakerTxantxangorriUztarriaEn Tol SarmientoEsku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa NagusiaGiza eskubideakXabier García RamsdenLeire Fernandez AbeteLudwig van Beethoven1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakFrantišek HadašNew YorkPeio DospitalTartaloLe Cateauko guduaIzurri BeltzaReal SociedadJuan Carlos EtxeberriaEba Blanco1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDeiaSarpenik gabeko sexu harremanOzaze jaurgainianLieja-Bastogne-LiejaÁfrica BaetaPagoNagore Alkorta ElorzaHerbehereakMovimiento SumarAmeriketako Estatu BatuakEuskal dantzakBerri TxarrakWikipediaFermin MuguruzaLemoizko zentral nuklearraJesus Mari ZabarteEuskadiko Alderdi PopularraEneko AnduezaKoebaluazioApirilaren 21Arritxu IribarMaskaradaLeitzaEuropar BatasunaAzpeitiaDilistaEneritz AulestiaLeire SalaberriaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Herri-musikaIdoia AsurmendiBurguXIX. mendeaKleopatraArAnselma de SalcesEuzkadi Buru BatzarraAbadiñoAndoni OrtuzarIkurrinJude BellinghamLehen Mundu GerraRockIrrumazioUrizaharraChaturbateHaritzTomas LizarazuVicente Vallés🡆 More