Tina Turner: Abeslari estatubatuar-suitzarra

Tina Turner, jaiotzez Anna Mae Bullock (1939ko azaroaren 26a, Nutbush, Tennessee – Kusnacht, Suitza, 2023ko maiatzaren 24a) estatubatuar kantaria izan zen.

Batez ere, haren ahotsaren indar eta sendotasunagatik eta agertokian eskaintzen zuen ikuskizunagatik ezaguna zen.

Tina Turner
Tina Turner: Biografia, Diskografia, Zinema
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Mae Bullock
JaiotzaBrownsville1939ko azaroaren 26a
HerrialdeaTina Turner: Biografia, Diskografia, Zinema Ameriketako Estatu Batuak  (1939ko azaroaren 26a -  2013)
Tina Turner: Biografia, Diskografia, Zinema Suitza  (2013ko apirilaren 22a -  2023ko maiatzaren 24a)
BizilekuaKüsnacht (ZH)
Marienburg
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKüsnacht (ZH)2023ko maiatzaren 24a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Ike Turner  (1962 -  1978ko martxoaren 29a)
Erwin Bach (en) Itzuli  (2013ko uztaila -  2023ko maiatzaren 24a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSumner High School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, dantzaria, autobiografialaria, kantugilea, estudioko musikaria, aktorea, koreografoa eta musikaria
Lantokia(k)Küsnacht (ZH)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaIke & Tina Turner
Kings of Rhythm
Beyond
Izengoitia(k)Tina Turner
Genero artistikoarock
soula
pop musika
countrya
rock-and-rolla
rhythm and bluesa
funk
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
EMI
United Artists Records
Parlophone (en) Itzuli
Virgin
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

tinaturnerofficial.com
IMDB: nm0877913 Allocine: 2099 Rottentomatoes: celebrity/tina_turner Allmovie: p72199 Metacritic: person/tina-turner TV.com: people/tina-turner
Facebook: TinaTurner Twitter: tinaturner Instagram: tinaturner Youtube: UCfBkblXPcSNt784AZz5J6AQ Souncloud: tina-turner-official Spotify: 1zuJe6b1roixEKMOtyrEak iTunes: 488075 Last fm: Tina+Turner Musicbrainz: 9072df14-b61e-42e2-b4f4-6bbb7fdb5586 Songkick: 353621 Discogs: 24221 Allmusic: mn0000597309 Find a Grave: 254250578 Deezer: 1454 Edit the value on Wikidata
Tina Turner: Biografia, Diskografia, Zinema

Biografia

Familia txiro batean hazi zen. Zortzi urterekin, elizako koruan sartu zen. Horrek eskola jazarpenetik, gurasoen abandonutik ihes egiten lagundu zion. Amak erizain edo irakasle izatea nahi zuen. Turner nerabe zela hasi zen abesten. Amona hil eta gero, Saint Louisera joan zen.

Hasierak

Saint Louisen, Missouriko rhythm and blues giroan murgildu zen. 1957an, 17 urte zituela, Ike Turner piano- eta gitarra-jotzaileak ezagutu zuen eta berehala kontratatu zuen Kings of Rhythm bandarako. Arropa erosi, hortzak txukundu, ilea aldatu eta Tina Turner izena jarri zion.

Anna Mae Bullock izena aldatu eta Tina Turner haren ordez jarri zidan, gure harremanaren hasieran, nire protestak kontuan hartu gabe. (Tina Turner)

Urtebete geroago ezkondu ziren, eta elkarrekin grabatzen eta kontzertuak eskaintzen hasi, Ike and Tina Turner Revue izenaz. Urte horietan, batez ere rhythm and blues estiloko musika egiten zuen.

Ike & Tina Turner

1960an bikoteak Ike & Tina Turner izena erabiltzen hasi zen bikotea eta lehen diskoa argitaratu zuten, A Fool in Love. Kontzertuetan eskaintzen zuen ikuskizunagatik, eromenezko dantzan eta arropa deigarriez jantzia agertzen zelarik Tina, ezaguna egiten hasi zen.

Tina Turner musikalki ekoitzi nahian, Phil Spectorrek hitzarmen bat negoziatu zuen 1966an bikote musikalaren managerrarekin, Bob Krasnow Loma Recordseko buruarekin. Spectorrek $20.000 eskaini zituen beren kontratutik askatzeko eta Tinarekin egindako saioen kontrol sortzailea edukitzeko. Lomaren kontratutik askatu ondoren, Philles Records etxearekin sinatu zuen bikoteak, hori baitzen Spectorren disketxea. 1966ko martxoaren 7an, Tinakm singlea atera zuen hiru egileren izenpearekin (Phil Spector / Ellie Greenwich / Jeff Barry), "River Deep – Mountain High". Estatu Batuetan ez zuen lortu datu onik, eta izen bereko albuma ez ateratzea erabaki zuten (1969 arte). Hala ere, Erresuma Batuan, abestia arrakasta bihurtu zen, 3. posturaino iritsi zen hit zerrendetan, eta lehen postura Los 40 Principales zerrendan Espainian ere. Herri-eskaria zela eta, Spectorrek Erresuma Batuan kaleratu zuen albuma London Records-ekin, 1966ko irailean.


Hala ere, ordurako arazoak zeuden Ikeren eta Tinaren artean:

Nire bizitzako urte zail horietan, abesti hori grabatzeak begiak ireki zizkidan beste aukera batzuetara. Aske sentitu nintzen, hunkituta, neure kabuz abesteko erronkarako prest. River Deep – Mountain high hartu nahi nuen bidean sartu ninduen. (Tina Turner)

Ezpain hautsiak, begi ubelduak, artikulazio dislokatuak eta tortura psikologikoa bihurtu ziren nire egunerokotasunaren parte (Tina Turner)

Tina Turner: Biografia, Diskografia, Zinema 
Tina eta Ike 1972an eszenarioan.

1969an, Ike eta Tina rock-jaialdietan hasi ziren agertzen. Northridgeko Newport Pop jaialdian, Woodinvilleko Seattleko Pop Jaialdian eta Amador konderriko Gold Rush rock musikaren jaialdia egon ziren. 1969ko azaroan, Rolling Stones taldearen biran parte hartu zuten arrakasta handiz. Tina sexu-ikur gisa ikusi zuten askok, eta eszenatokiko sentsualtasunak goraipatu zuten. Madison Square Gardeneko bira hartako "I've Been Loving You Too Long", kantuaren errepresentazio guztiz etotikoa Rolling Stones-en 1970eko Gimme Shelter dokumentalean ageri da. Madison Square Gardeneko beste kontzertu batean, Janis Joplin bikotearekin elkartu zen eszenatokian eta "Land of 1000 Dances" kantatu zuten denen artean inprobisatuta.. Ikek eta Tinak Rolling Stones eta Beatles taldeen rock abestiak gehitu zizkioten beren errepertorioari harrezkero, eta beren publikoak oso ondo hartu zuen eraldaketa hori.

Bikoteak 1971n lortu zuen arrakastarik handiena, Proud Mary kantarekin.

Arrakasta bakarlari gisa

1978an dibortziatu zen, tratu txar fisikoak eta desleialtasuna salatuta. Handik aurrera bakarlari gisa hasi zen. Hurrengo lan aipagarria Ball of Confusion izan zen (1982). Beste artista batzuen albumetan gonbidatu gisa agertu ondoren, 1984an bakarkako bere lehen disko Private Dancer argitaratu zuen. Arrakasta izan zen, bai kritikaren iritziz, bai salmentei zegokienez, mundu osoan 20 milioi ale baino gehiago saldu eta hiru Grammy Sari lortu zituelako. 1985ean George Miller zuzendariaren Mad Max III filmean parte hartu zuen. 1986an bere autobiografia idatzi zuen, I, Tina, Kurt Loder-ekin batera. Ike eta Tina Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zituzten 1991n. 1993an bere bizitzari buruzko film bat estreinatu zen: What's Love Got to Do With It? 1995ean James Bond espioiari buruzko filmaren musika Albert R. Broccolirena interpretatu zuen: Golden Eye.

Eszenatokietatik urruntzen

2008an erdi-erretiratu zen eta Tina!: 50th Anniversary Tour mundu-birari ekin zion. Hasiera batean azken emanaldi bat izan behar zuen, hain zuzen ere, Anna Mae Bullockek Saint Louiseko agertoki bat zapaldu eta 50 urtera bere emanaldi profesionala ixteko. Grammy Sarietan eskatu zioten eszenatokira itzul zedin, baina bera ez zegoen ziur. Handik gutxira, Milango Giorgio Armaniren moda ikuskizun batean, Sophia Lorenek agurtu zuen eta aktibo segitzera animatu. Azkenean, Oprah Winfreyk Las Vegasen egindako saio berezi batean, bakarlariak iragarri zuen urte horretan bertan beste mundu bira bat egingo zuela.

Eszenatokietatik kanpokoak

Suitzan hainbat urtez bizi ondoren, suitzar herritar bihurtu zen 2013an. Handik gutxira AEBetako herritartasuna lagatzeko agiriak aurkeztu zituen. Grammy sari bat jaso zuen 2018an egindako ibilbideagatik. 2021ean Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zuten bakarlari gisa.

Idazlanak

2018an beste autobiografia bat idatzi zuen: My Love Story; baita 2020an autolaguntza liburu bat ere: Happiness Becomes You: a Guide to Changing Your Life for Good .

Musikala

2018an, Tina musikala inauguratu zen Londresko West End aretoan: 2019an egin zuen debuta Broadwayn eta geroztik munduko hainbat lekutara joan da.

Dokumentala

2021ean Tina dokumentala estreinatu zen. Bertan, bere ezkontza eta bizitzako pasarte gogorrak kontatu zituen, bai eta arrakasta artistikoa lortzeko egindako bide latza ere. Berlinaleko 71. edizioan estreinatu zen.

Diskografia

Albumak

  • Tina Turns the Country On! (1974)
  • Acid Queen (1975)
  • Rough (1978)
  • Love Explosion (1979)
  • Private Dancer (1984)
  • Break Every Rule (1986)
  • Foreign Affair (1989)
  • Wildest Dreams (1996)
  • Twenty Four Seven (1999)

Soinu-bandak

  • Mad Max Beyond Thunderdome (1985)
  • What's Love Got to Do With It (1993)

Zuzeneko albumak

  • Tina Live in Europe (1988)
  • VH1 Divas Live '99 (1999)
  • Tina Live (2009)

Bildumak

  • Simply the Best (1991)
  • The Collected Recordings (1994)
  • All the Best (2004)
  • Tina! (2008)
  • The Platinum Collection (2009)

Zinema

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Tina Turner BiografiaTina Turner DiskografiaTina Turner ZinemaTina Turner Irudi galeriaTina Turner ErreferentziakTina Turner Kanpo estekakTina Turner19392023Azaroaren 26KüsnachtMaiatzaren 24SuitzaTennessee

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eguzki-loreSabindarren euskara garbiaMirari Martiarena IraolaClara CampoamorGlenn MillerGalapagoetako dortokaBarne produktu gordinOnddoIberdrola1992AustraliaNazionalismoTrapezioBerri TxarrakHaikuNafarroa GaraiaBiozenosiJose Antonio ArdanzaIosif StalinAndoni AizpuruWikiesanakMHarraskagailuAhate mokozabalDortokaItsas izarLuciano PavarottiModus Operandi (musika taldea)XVIII. mendeaIzaro Andres ZelaietaXabier LeteKoloreBoisePetrolioPianoErretinaFenixIslandiaTxirri arruntLinguae vasconum primitiaeTxomin LetamendiNerea KortajarenaAtenasko agoraNegu GorriakAthleticZuberoako maskaradakArrasateInflazioSPrako tranbiaGas naturalBotere betearazleBizi itxaropenCarmen Guillén LorentePirinioetako desmanJuan GaraiVincent van GoghAmaren eskuakGarapen iraunkorJosu Estarrona ElizondoElgorriAntzinako GreziaSua EnparantzaAuto elektrikoAs (egunkaria)2024ko Persiar golkoko uholdeakHemokromatosiJon MartínJoseph Haydn🡆 More