Tampere

Tampere

Tampereko armarria
Armarria
Berezko izena Tampereen kaupunki
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
Tampere Finlandia
Pirkanmaa eskualdea
Tampere azpieskualdea
Alkatea Timo P. Nieminen
Sorrera 1779
Tampere Finlandiako mapan
Koordenatuak 61°29′53″N 23°45′39″E / 61.49806°N 23.76083°E / 61.49806; 23.76083
Azalera
- Ur-azalera
689,59 km²
164,56 km² (% 23,9)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
213.143 (2010.10.31)
406,0 bizt/km²
(2009)
% 94,6 (ofiziala)
% 0,5
% 4,9
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)

(suedieraz, Tammerfors), Finlandiako hego-mendebaldeko hiria, Näsijärvi eta Pyhäjärvi aintziren artean, Helsinki hiriaren ipar-ekialdean. Finlandiako bigarren hiri handiena da. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Industria da ekonomia-jarduera nagusia: ehungintza, janari-industria, zapatagintza, papergintza, kautxua. Artearen eta kulturaren gune garrantzitsua ere bada.

Tampere
hiriko erdigunea.

Etimologia

Hainbat teoria plazaratu dira Tampere izenaren jatorria azaltzeko. Badirudi hiriaren ondoan dauden Tammerkoski ur-lasterretatik datorrela, suedieraz hiriak zein ur-lasterrak Tammerfors izena hartzen baitu.

Historia

Gustavo III.a Suediakoak sortu zuen hiria 1779 urtean. Garai hartan ur-lasterren albo bietako zelai zabaletan zeuden etxe gutxi batzuek osatzen zuten Tampere. XIX mendean merkatua ireki eta industria ezartzearekin hiria nabarmen hazi zen. 1918ko apirilean, Finlandiako Independentzia Gerran Mannerheimek garrantzi handiko garaipen bat lortu zuen han errusiarren aurka.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren alboko hiriak beregan hartu zituen; Messukylä (1947), Lielahti (1950), Aitolahti (1966) eta Teisko (1972), eta hiriaren populazioa asko handitu zen, herrialdeko hirugarrena izateraino.

Geografia eta Klima

Finlandia barnealdean dago Helsinki eta Turkutik 170 kilometro ingurura. Tammerkoski ur-lasterrek Näsiselkä aintzira (iparraldean) eta Villilänsalmi (hego-mendebaldean) aintzirak lotzen dituzte eta bien artean zabaltzen da hiria.

Klimari dagokionez kontinental hezearen eta subartikoaren arteko mugan dago. Azarotik martxora tenperaturen batazbestekoa 0º-tik beherakoa izaten da. Udak epelak dira.

  Tampere    Datu klimatikoak (Tampere)   Tampere   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8 9.4 14.9 24.2 28.4 31.7 32.5 31.8 24.8 18.4 11.1 9.6 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3.4 -3.5 1.2 8.2 15.4 19.5 22.2 19.9 14.0 7.5 1.5 -1.9 8.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.4 -6.9 -2.8 3.3 9.7 14.1 16.9 15.0 10.0 4.6 -0.6 -4.5 4.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.7 -10.6 -6.6 -1.3 3.8 8.6 11.7 10.4 5.9 1.9 -3.0 -7.6 0.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.8 -31.8 -29.1 -14.8 -7.2 -1.3 1.8 -0.4 -7 -16.4 -21.7 -33 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41 29 31 32 41 66 75 72 58 60 51 42 598
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 7 8 7 7 9 10 10 9 10 11 11 109
Iturria: Climatological statistics of Finland 1981-2010

Ekonomia

Mendeetan zehar ehungintza eta metal industria izan zen nagusi baina 1990 hamarkadatik aurrera teknologia berrien eta telekomunikazioen konpainiak ezarri dira bertan eta erabat nagusitu dira.

Kultura

Jaialdiak

Tampereko bizitza kulturala ezaguna da Finlandian eta hainbat jaialdi garrantzitsu ospatzen dira bertan; Tampereko Film laburren Jaialdia, Tammerfest rock Jaialdia, Tampereko Jazz Happening-a, Tampereko Loreen Jaialdia...

Literatura

Herrialdeko idazle ezagunenetako batzuk Tamprerera etorri ziren bizitzera, hala nola, Väinö Linna, Kalle Päätalo eta Hannu Salama. Langileriaren bizimoldea erakusten saiatu izan dira.

Kirolak

Finlandiako "izotz hockeyaren etxea" da, hoek erakusten du kirol honek hirian duen garrantzia. Bi talde handi ere badaude Tamperen, Ilves (7 liga) eta Tappara. 1965 urtean Munduko Txapelketa bertan jokatu zen.

Beste kirol batzutako Munduko txapelketak ere izan dira Tamperen, hala nola kanoa sprint (1973, 1983) eta arraunketa (1995).

1967ko EuroBasket txapelketak bi egoitza izan zituen, Helsinki eta Tampere. Bertako taldea Tampereen Pyrintö da.

Ondasun nabarmenak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Tampere EtimologiaTampere HistoriaTampere Geografia eta KlimaTampere EkonomiaTampere KulturaTampere KirolakTampere Ondasun nabarmenakTampere Hiri senidetuakTampere ErreferentziakTampere Kanpo estekakTampere

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bolumen (espazioa)Erreakzio kimikoIritzi artikuluBidezko merkataritzaKartiniAdimen artifizialDeba (ibaia)Industria Iraultza1992Amaren eskuakDurangoko bonbardaketaEkoizpen-teoriaMaialen LujanbioIntxaur-hauskailua (balleta)EuskalkiKaze (MC)OiartzunHegaztiCristian GaneaIñigo UrkulluAlaitz BiritxinagaProletarioUgaztunEuskal Autonomia ErkidegoaFutbolTaula periodikoaPaduraJarrera (psikologia)LehoiEguzkiaPoliedroGozategiWikiesanakZuhaitzEuskal Herriko musika garaikideaNutrizioGlobalizazioMendi-txirtaSugegorriFrantziako IraultzaIbon MartínEuskal Herriko kastroakKloroplastoEnergia hidraulikoCarmen Guillén LorenteItsaslabarEusko JaurlaritzaJon ArretxeIkastolaMaria Anna MozartSindikalismo iraultzaileOlentzeroEuskal Herriko baleazaleakErromantizismoPertsona Fisikoen Errentaren gaineko ZergaEnergia geotermikoOrexaHaikuInternetSagardoAutonomia erkidegoInka InperioaKoartzatxo txikiFestina auziaIkatz (argipena)SoinuMargo Oberg🡆 More