Shanxi

Shanxi (山西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da.

Probintziak 156.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 33.350.000 biztanle bizi ziren bertan.

Shanxi (山西)
Shānxī Shěng
Shanxi Txinako Herri Errepublika
Shanxi
Administrazioa
EstatuaShanxi Txina
Izen ofiziala山西省
ISO 3166-2CN-SX
HiriburuaTaiyuan
GobernuburuaLin Wu (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak37°52′24″N 112°33′52″E / 37.8733°N 112.5644°E / 37.8733; 112.5644
Shanxi
Azalera156,800 km²
MugakideakHenan, Shaanxi, Barne Mongolia, Hebei, Shijiazhuang, Baoding, Zhangjiakou, Anyang, Handan, Xingtai, Xinxiang, Jiaozuo, Jiyuan, Luoyang, Sanmenxia, Weinan, Yan'an, Hohhot eta Ulanqab
Punturik altuenaWutai mendia
Demografia
Biztanleria34.915.616 (2020)
Shanxi−1.584.384 (2014)
Dentsitatea213 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaWang Jun (王君)
EtniakHan %99,7
Hui %0,2
Besteak %0,1
Ordu eremuaUTC+08:00
www.shanxigov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Shanxi 
Pingyaoko kale baten ikuspegia.

Shanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia iparraldean, Hebei probintzia ekialdean, Shaanxi probintzia mendebaldean, eta Henan probintzia hegoaldean.

Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Taiyuan da.

Geografia

Shanxi probintzia gehiena, altuera desberdinean kokatutako ordoki batean kokatua dago. Ekialdean Taihang mendiak, eta mendebaldean Lüliang mendiak daude, eta erdialdean Fen ibaiak egindako haran amaigabeak daude. Probintziako mendirik garaiena Wutai mendia da (Wutai Shan), Shanxi ipar-ekialdean dago eta 3058 metro dauzka. Shanxiko iparraldeko mugaren zati handi bat, Txinako Harresi Handiarekin bat doa, Barne Mongoliatik gertu.

Ibai Horia edo Huang He delakoak, Shaanxi probintziarekiko mendebaldeko muga markatzen du, Fen eta Qin ibaiak (Ibai Horiaren ibaiadarrak), probintzia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute. Iparraldean Hai ibaiaren ibaiadarrak kokatzen dira, Sanggan eta Hutuou ibaia besteak beste. Probintziako lakurik handiena Xiechi aintzira da, Shanxi hego-mendebaldean Yunchengetik gertu.

Klima

Shanxik montzoiak baldintzaturiko klima kontinental lehorra dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura 0 gradotik beherakoa da eta uztailekoa 21 eta 26 grado artekoa. Neguak luzeak, lehorrak eta hotzak izaten dira, eta udak, Txina gehienean bezalako nahiko hezeak. Udaberrietan are ekaitzak maiz ematen dira eta Txinako lekurik eguzkitsuenetakoa da, uda hasieran bero boladak maiz gertatzen direlarik.

Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 700mm bitartekoak dira, gune menditsuenetan ugariagoak eta ekainetik abuztura bitartean.

Banaketa administratiboa

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
Shanxi 
1 Taiyuan 太原市 Tàiyuán Shì Prefektura mailako hiria
2 Changzhi 长治市 Chángzhì Shì Prefektura mailako hiria
3 Datong 大同市 Dàtóng Shì Prefektura mailako hiria
4 Jincheng 晋城市 Jìnchéng Shì Prefektura mailako hiria
5 Jinzhong 晋中市 Jìnzhōng Shì Prefektura mailako hiria
6 Linfen 临汾市 Línfén Shì Prefektura mailako hiria
7 Lüliang 吕梁市 Lǚliáng Shì Prefektura mailako hiria
8 Shuozhou 朔州市 Shuòzhōu Shì Prefektura mailako hiria
9 Xinzhou 忻州市 Xīnzhōu Shì Prefektura mailako hiria
10 Yangquan 阳泉市 Yángquán Shì Prefektura mailako hiria
11 Yuncheng 运城市 Yùnchéng Shì Prefektura mailako hiria

Politika

Shanxi probintziako gobernadorea Wang Jun (王君) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Baoshun (张宝顺) da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
SHANXI
Changzhi ZBCZ CIH Changzhi Aireportua
Datong ZBDT DAT Datong Aireportua
Taiyuan ZBYN TYN Taiyuan Wusu Aireportua
Yuncheng ZBYC YCU Yuncheng Aireportua

Kanpo estekak


Shanxi  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Shanxi Inguru naturala eta kokapenaShanxi Banaketa administratiboaShanxi PolitikaShanxi GarraioaShanxi Kanpo estekakShanxi2004Txinako Herri ErrepublikaTxinera sinplifikatu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aditz trinkoMichael JacksonGiza erditzeAntzinaroko Olinpiar JokoakKapitalismoAmerikaren aurkikuntzaIzarren hautsaFaxismoAthleticen gabarraPablo PicassoEuskal Herriko artea PaleolitoanLeonardo da Vinci.eusArtzikirolInkisizioaPatxi ZubizarretaPott BandaPilotalekuTrilobitaPaulo AzpiazuParisko Notre-Dame katedralaBankaCreative Commons2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEnergia mekanikoMakinaIlargiaren aldiLaboral KutxaEuskal Herriko naturagune babestuakEuskal Herria BilduOlatz ZugastiEuskal HerriaNewtonen legeakMetal Aroa1766ko matxinadaBasamortuXabier Sánchez ErauskinEsklabotzaHrotsvithaBizkaiko eskualdeakMuskuluMaite MutuberriaSonataNafarroa BehereaUrriko IraultzaAnimaliaAntisorgailuGermontXalbadorAsier VillalibreIñaki SegurolaOlagarroEnergia eolikoOzeanoAzpeitiaEspezie inbaditzaileMomarIrulegiko EskuaUztarriaUsain BoltEpisodios NacionalesCándida Antonia Bueno IsoPalmondoHezkuntza baliabide irekiakIker CasanovaKatu🡆 More