Sanni Kurkisuo

Sanni Mari Elina Kurkisuo, izen artistikoa Sanni duena (Lohja, Finlandia, 1993ko maiatzaren 26a) abeslari eta aktore finlandiarra da.

Pop estiloa jorratzen du eta finlandieraz abesten du.

Sanni Kurkisuo
Sanni Kurkisuo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSanni Mari Elina Kurkisuo
JaiotzaLohja1993ko maiatzaren 26a (30 urte)
HerrialdeaSanni Kurkisuo Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta kantugilea
Genero artistikoaelectropopa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
perkusio instrumentua
biolina
DiskoetxeaWarner Music Group

IMDB: nm4241463 Facebook: sannivirallinen Twitter: sannivirallinen Instagram: sannivirallinen Youtube: UCRzwqGCGiDc2H6XwgPNZq9g Spotify: 7meg3neLTT2WR1LDjL8jze iTunes: 471210157 Musicbrainz: 06c77409-da80-4bac-a4d1-0c402300a32e Songkick: 7460279 Discogs: 3319785 Allmusic: mn0002586057 Deezer: 1532852 Edit the value on Wikidata
Sanni Kurkisuo
Sanni Finlandiako Ilosaarirock kontzertuan, 2016an.

Biografia

Hastapenak

1993an jaio zen Lohjan eta 2012 urtean Sibelius-lukio arte eskolan graduatu zen. Urte berean Miss Farkku-Suomi filma finlandiarrean hartu zuen parte.

13 urterekin hasi zen musika munduan eta 2013ko apirilaren 5ean bere aurreneko singlea atera zuen, Prinsessoja ja astronautteja. Finlandiako musika zerrendetan hirugarren postuan kokatu zen singlea eta 2013an bertan diskoa plazaratu zuen, Sotke mut. Diskoa bederatzigarren postuan gelditu zen. Prinsessoja ja astronautteja-z gain Me ei olla enää me ere single arrakastatsua izan zen.

Hurrengo diskoak

2015ean Lelu atera zuen eta single entzunena "2080-luvulla" izan zen. Hamaika aste egin zituen Finlandiako airplay charteko lehen postuan. 2016an bere izena daraman Sanni diskoa argitaratu zuen. Bi disko hauek lehenengo postura iritsi ziren Finlandiako zerrendatan.

2018 urtean "Dracula" eta "Pornoo" laburmetraietako protagonista izan zen. 2018ko MTV Europe Music Awards sarietan Finlandiako aktore onenarentzako izendapena jaso zuen.

2019an bere laugarren diska atera zuen, Trippi izenekoa ("bidaia"). "Hey Kevät" singleak bigarren postua lortu zuen Finlandiako musika zerrendetan. 2020ko udaberrian abiatzekoa zuen kontzertu bira udazkenera atzeratu behar izan zuen COVID-19 pandemiaren erruz.

Pandemia ostean

2021eko maiatzean disko berri bati begira aurreneko singlea atera zuen, "Pettäjä" izenekoa. Bideoklipak arrakasta handia izan zuen, Finlandiako zerrendetan lehen postua eskuratzeraino. Bigarren single bat ere atera zuen ondoren, "Kesken", honek bigarren postua lortu zuen. Bi single hauen arrakasta ikusita Kesken EP izenarekin bost abestitako EPa atera zuen 2022ko ekainaren hasieran eta 2023an bosgarren disko luzearen prestaketan ari da, lehenengo aldiz ekoizlea ere izango da. Single berria atera du, "Haukilahden rantaan", Haukilahden hondartzan grabaturiko abesti tristea, minbiziaren gaia jorratzen baitu. Urte berean Isac Elliot abeslariarekin "Riidellään" abestia atera zuen.

2023ko udan Sanniversary izeneko kontzertu bira egin zuen Finlandian zehar musika munduan daramatzan 10 urtean ospatzeko. Azkenengo kontzertua Helsinkiko Jaialdian izan zen.

2024an The Voice-ren Finlandiako lehiaketan talde baten gidaria da. Finlandian zeharreko bira berri bati ekin dio.

Diskografia

Diskoak

  • Sotke mut (2013)
  • Lelu (2015)
  • Sanni (2016)
  • Trippi (2019)
  • Kesken EP (2022) - 5 abesti

Singleak

Finlandiako zerrendatan 1. postua lortu zuten singleak:

  • "Että mitähän vittua" (2016)
  • "Oo se kun oot" (featuring Paperi T) (2016)
  • "Pornoo" (2018)
  • "Jacuzzi" (2018)
  • "Pettäjä" (2022)

Filmografia

  • Miss Farkku-Suomi (2012)
  • Dracula (2018) - laburmetraia
  • Pornoo (2018) - laburmetraia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanni Kurkisuo Sanni Kurkisuo 

Tags:

Sanni Kurkisuo BiografiaSanni Kurkisuo DiskografiaSanni Kurkisuo FilmografiaSanni Kurkisuo ErreferentziakSanni Kurkisuo Kanpo estekakSanni Kurkisuo1993FinlandiaFinlandieraLohjaMaiatzaren 26Pop

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ganga (arkitektura)Carles PuigdemontFrida KahloMaite EsparzaBiologiaBaginaAkelarreMarko BrutoGuruinElikagaiFotosintesiTaula periodikoaLurraAndres UrdanetaUrin gastrikoApirilaren 17KrokodiloAl-Shafi'iSiddhartha GautamaZerra-arrainThe Deep Blue Sea (2011ko filma)Jude BellinghamKutsaduraIon Garmendia AnfurrutiaHigidura zuzen uniformeLan-kontratuFelazioZapaburuEkialde HurbilaIzar-malkoakNaroa IturriPokémon (anime)Marie CurieEuskadi Ta AskatasunaAmeriketako Estatu BatuakZatiki (matematika)Guggenheim Bilbao MuseoaErreakzio kimikoFestina auziaXabier AlonsoNeomakAzaleraAbbadiaren sekretuaPauline Peyraud-MagninGiza zakilMailegu (finantza)Lurraren mugimenduakGiza eskubideakJ. Lee ThompsonLudwig van BeethovenRosalia VilaEguraldi2021Jose Antonio AgirreIbrahima BaldeIndarSasizerealGaztelaniaHiru gorputzen problema (grabitazioa)WikiGalapagoetako dortokaIkusi mendizaleakLeire BilbaoEspeleologiaEsku-huskako pilotaFrantziako IraultzaIlargiaren aldiEspezie inbaditzaileZumaia🡆 More