Samiera Eskandinaviako iparraldean samiek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da, laponiera izenez ere ezaguna.
20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da nazioartean: saami (hizkuntza), samic eta abar. Egun, euskaraz, laponiera izena (Laponia lurraldeari lotua) baztertzeko joera dago, samiak gutxiesteko erabili izan baita.
Samiera | |
---|---|
Sami hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia |
Hiztunak | 20.000 inguru |
Ofizialtasuna | Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartuta dago. |
Eskualdea | Laponia |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak Ugrofinlandiar hizkuntzak Fino-permiar hizkuntzak Fino-volgaitar hizkuntzak hizkuntza fino-samiak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | smi |
Glottolog | saam1281 |
Linguasphere | 41-AAB |
IETF | smi |
1948an, samiera biziberritzeko egitasmo bat eraman zen aurrera: ipar samiera izeneko aldaera hartu eta finkatu zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusita. Hala ere, Errusiako samiek euren hizkuntza alfabeto zirilikoaren aldaera hedatu batez idaztea erabaki zuten, 1937an ofizialki onartua.
Zenbakiak, ipar samieraz idatzita:
Egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da: hiztun gutxi ditu eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatuta. Hizkuntzaren aldaerez hitz egiten bada ere, forma literario finkatu horiek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza horien multzoa izanik. Bederatzi hizkuntza dira eta bakoitzak dialektoak ditu. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektoez hitz egiten da normalean, nahiz eta batzuetan hiztunek ez duten elkar ulertzen. Ondoko taldeak ditu:
Hegoaldeko taldea:
Erdiko taldea:
Iparraldeko taldea:
Ekialdeko taldea:
Akkala samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi samiera, azkenik, XIX. mendean galdu zen.
Hizkuntza honek bere Wiki du: Bisita ezazu. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Samiera, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.