René Magritte

René Magritte (Lessen, Belgika, 1898ko azaroaren 21a - Schaerbeek,Brusela-Hiriburua_eskualdean Belgika, 1967ko abuztuaren 15a) belgikar margolaria izan zen; surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa.

René Magritte
René Magritte
Bizitza
JaiotzaLessines1898ko azaroaren 21a
HerrialdeaRené Magritte Belgika
BizilekuaRené Magritte House (en) Itzuli
Talde etnikoaWaloniarra
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSchaerbeek1967ko abuztuaren 15a (68 urte)
Hobiratze lekuaSchaerbeek Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Georgette Berger (en) Itzuli  (1922ko ekainaren 28a -
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie royale des Beaux-Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
hungariera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea, marrazkilaria, argazkilaria, grabatzailea, zinemagilea, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, collagist (en) Itzuli eta artista grafikoa
Lantokia(k)Brusela
Carcasona
Paris eta Londres
Lan nabarmenak
InfluentziakJeronimo Bosch, Giorgio de Chirico, Max Ernst eta André Breton
MugimenduaBelgian surrealism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Emair
Genero artistikoaanimal art (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
paisaia margolaritza
biluzia
erretratua
hiri-paisaia
izadi hila
interior view (en) Itzuli
surrealismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRené Magritte Belgikako Alderdi Komunista

IMDB: nm1065937 Musicbrainz: e3cbef22-3a8e-445d-ae78-94dc1151df6d Discogs: 1138727 Find a Grave: 4496 Edit the value on Wikidata
René Magritte

Biografia

Leopold Magritte merkatari eta Regina (Bertinchamps jaioa) senar-emateak izan zituzten hiru semeetatik zaharrena izan zen. René Magrittek Chateleteko lehen mailako eskolara joan zen; bigarren mailako ikasketen zikloa hastean, pintura ikastaro bat egin zuen 1910ean, Félicien Defoin (1869-1940) artistaren tailerrean. Fantomas pertsonaiaren zale amorratua izan zen. Charleroiko Erakusketa Unibertsalean, zinema deskubritu zuen, filmen kartelek txundituta utzi zuten, baina baita iragarkiek eta argazkiek ere. Bere amak, Reginak, depresio handiak zituen eta azkenean bere buruaz beste egin zuen Sambre ibaian itota 1912ko martxoaren 12an. Hurrengo urtean familia Charleroin finkatu zen. Aitak haurren hezkuntza Jeanne Verdeyen etxe-irakasle baten esku utzi zuen ondoren, eta 1928an Léopold Magritte harekin ezkondu zen. 1915eko urrian ikasketak utzi eta Bruselara joan zen bizitzera, Rue du Midin, Arte Ederren Akademiatik ez oso urrun, han ikasle libre gisa klaseetara joateko asmoa baitzuen. Sartu aurretik, estilo inpresionistako koadroak margotzen ditu. Arte formakuntza han gauzatu zuen. Hogeigarren hamarkadan hasi zen bere lanen erakusketak egiten. 1927-1929 bitartean Paris ingurura bizitzera joan zen. Hiru urte horietan, artista surrealisten taldearen jardueretan parte hartu zuen (batez ere, Éluard, Breton, Arp, Miró eta Dalírekin lotzen da). Parisko surrealismoari ilusionismoaren berpiztea ekartzen dio. Dalík ez bezala, Magrittek ez du pintura erabiltzen bere obsesio pribatuak edo fantasiak adierazteko, baizik eta zorroztasunez, ironiaz eta eztabaida-izpirituz adierazpenak egiten ditu. 1930an Belgikra itzuli zen, polemiketatik urrunduta. Hirurogeita zortzi urterekin hil egin zen bere etxean Schaerbeek hirian, non lurperatua dagoen, bere emaztea zen Georgette ondoan.

Lanak

Magritten hasierako lanetan kubismoaren eta fauvismoaren eragina nabarmena bazen ere, 1925. urtetik aurrera surrealismo aldera egin zuen, De Chirico italiar margolaria izan baitzuen eragile.

1940. urte aldera "neoinpresionismo"aren teknikak landu zituen, irudikatze-mota zehatza eta erabat arrunta erabili zuen, sarritan garai batean lanbidetzat zuen paper pintatuen diseinua gogorarazten duena. Etengabe eta are lekuz kanpo ere errepikatzen dira Magritteren obran zehar ezaugarri diren zenbait irudi: airean egoten diren harkaitz handiak, oinetako behatzdunak zein trajez eta kapeluaz jantziriko gizonak. Gauzaki errealez eta irudimenezkoez osaturiko koadroak margotu zituen; haren irudimen aberatsagatik zein efektuak erabiltzeko erraztasunagatik, eta halaber koadroetan erakusten zuen umoreagatik ere, surrealismoak izan duen pintore naturalen eta oparoentzat hartzen da Magritte.

Haren obren artean aipagarri dira: Golconda (1953), Pirinoetako gaztelua (1959) eta Argien inperioa (195?) besteak beste.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

René Magritte BiografiaRené Magritte LanakRené Magritte ErreferentziakRené Magritte Kanpo estekakRené Magritte18981967Abuztuaren 15Azaroaren 21BelgikaBrusela-Hiriburua eskualdeaSchaerbeekSurrealismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Itziar ItuñoDresdenen bonbardaketaSaridjah NiungSaturraranEz Dok AmairuJoan Mari IrigoienMartxoaren 25Paddy RekaldeGiza sexualitateKarl PopperYavor HristovImanol PradalesNicolás MaduroNikita (filma)Domart-en-PonthieuJurgi EkizaCrocus City Halleko erasoa (2024)Azpeitia1845Eustakio MendizabalJosune GorostidiBarbara Ayrton-GouldGizarte HezkuntzaKomunikazio mugikorretako sistema orokorGilles DeleuzeAmeriketako Estatu BatuakHauteskundeak GasteizenUrizaharraHegoiFrankfurteko EskolaGorka TorreDonostiako arraunketaArabia SaudiAdimen artifizialErroldaNerbio-sistemaLezoWiki CommonsLehen Mundu GerraGeorgiaVietnamXVideosFestina auziaNico Williams20061912Andoni AizpuruAlejandro AmenábarMalala YousafzaiItaliaSpreen1928Sexu ugalketaFelix Goya UrbietaSua (musika taldea)Jean-Louis TrintignantLiam PayneLaboral KutxaNatalia TenaBaleikeHuronPello OtxandianoBibiane SchulzeJair BolsonaroEuskal Herriko kastroakSleepwalkers (1992ko filma)Chamaepetes goudotiiHauteskundeak LagranenUrdaileko minbiziDeiaIratze🡆 More