Ratisbona

Ratisbona (alemanez: Regensburg, ˈʁeːɡŋ̍sbʊɐ̯k ahoskatua; latinez: Castra-Regina) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiri bat da, Palatinatu Garaiko (Pfalz) hiriburua.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ˈʁeːɡŋ̍sbʊɐ̯k ahoskatua; latinez: Castra-Regina) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiri bat da, Palatinatu Garaiko (Pfalz) hiriburua. Danubio eta Regen ibaien bat-egitean kokaturik, erromatarren garrantzi handiko kokagunea izan zen, muga (Limes Germanicus) defendatzen baitzuen.

Ratisbona
Regensburg
hiri handia
Ratisbona
Ratisbona Ratisbona
Administrazioa
Estatu burujabeRatisbona Alemania
Alemaniako estatuaRatisbona Bavaria
Regional district in BavariaPalatinatu Garaia
AlkateaGertrud Maltz-Schwarzfischer (en) Itzuli
Izen ofizialaRegensburg
Jatorrizko izenaRegensburg
Posta kodea93047, 93049, 93051, 93053, 93055 eta 93057
Udalerri kodea09362000
Geografia
Koordenatuak49°01′N 12°05′E / 49.02°N 12.08°E / 49.02; 12.08
Ratisbona
Azalera80.85 km²
Altuera343 m
MugakideakRatisbonako barrutia eta Q854173 Itzuli
Demografia
Biztanleria157.443 (2022ko abenduaren 31)
Ratisbona3.901 (2021)
alt_left 80.753 (%51,3) (%48,7) 76.690 alt_right
alt_left 78.385 (%49,8) (%47,1) 74.225 alt_right
Dentsitatea1.947,35 bizt/km²
Etxebizitzak60.905
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0941
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAberdeen, Brixen, Clermont-Ferrand, Pilsen, Odesa, Qingdao, Budapest District I (en) Itzuli eta Tempe (Arizona)
MatrikulaR
regensburg.de

Historia

Radasbona hiri germaniarra Erromaren mendeko Castra Regina bihurtu zen, Marko Aurelioren kuartel nagusi. Geroago, Bavariako dukearen mende egon zen. 1207an hiri-gutuna jaso zuen, eta 1245. urtean Inperioko hiri askea izan zen. Hiri oparoa izan zen ibaian zehar egiten zen merkataritzari esker. Erreforma garaian dieta bat izenpetu zen bertan (1541). 1542an, Erreformaren alde jarri zen hiria. Maximiliano II.aren eta printze protestanteen arteko negoziazioak gauzatu ziren 1575ean Rodolfo erromatarra errege izendatzeko eta 1555. urteko Augsburgeko bakearen baldintzak bere horretan uzteko. Saxonia-Weimar-eko Bernardok hartu zuen hiria, eta Inperio santuaren egoitza bihurtu zen 1663. urtetik aurrera. 1684an, Ratisbonako su-etenaren ondorioz, Luis XIV.aren esku geratu zen Estrasburgo. 1809an frantsesek hartu zuten Ratisbona eta Bavariako estatura anexionatu zuten hurrengo urtean.

Ratisbonako dieta

1541. urtean Karlos V.a enperadoreak katolikoen eta protestanteen arteko batasuna bultzatzeko deitu zuen bilera. Johann Eck, Johann Gropper eta Julius von Pflug teologo katolikoak, eta Philipp Melanchton eta Martin Bucer protestanteak bildu ziren. Hasieran akordioa lortzetik gertu ibili arren, hautsi egin zen bilera. Bost urte geroago saiatu zen enperadorea berriro eta, huts egin ondoren, protestanteen aurkako gerrari ekin zion.

Klima

  Ratisbona    Datu klimatikoak (Ratisbona)   Ratisbona   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.6 4.1 10.5 17.3 20.6 24.2 26.3 24.5 20.6 14.4 7.2 2.9 14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.6 -2.8 0.1 4.4 8.1 11.8 13.6 12.5 9.3 5.1 1.8 -1.7 5.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 34 37 41 76 77 81 79 43 38 45 56 658
Eguzki orduak 44 73 140 194 211 226 240 194 158 105 45 37 1667
Hezetasuna (%) 88 84 78 72 71 71 70 74 79 84 88 89 79
Iturria (1): World Meteorological Organisation
Iturria (2): Alemaniako Meteorologia Zerbitzua

Ekonomia

Errepideen eta burdinbideen bidegurutze garrantzitsua da. Industria (industria kimikoa, janari-industria, larrugintza, tresneria elektrikoa, automobilgintza, zurgintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Turismoak ere garrantzia du.

Monumentuak

Oso hiri zaharra da, eta garai bateko monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira XIII-XVI. mendeetako San Pedro katedrala, San Emerando monasterio erromanikoa (XVIII. mendean berritua), XIV. mendeko udaletxe gotikoa, Danubio ibaia zeharkatzen duen 1135. urteko harrizko zubia, domingotarren komentua (XIII-XIV. m.) eta beste etxe eta jauregi historikoak.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

Tags:

Ratisbona HistoriaRatisbona KlimaRatisbona EkonomiaRatisbona MonumentuakRatisbona Herri eta hiri senidetuakRatisbona ErreferentziakRatisbona DemografiaRatisbona Kanpo estekakRatisbonaAlemanAlemaniaAlemaniaren banaketa administratiboaAntzinako ErromaBavariaDanubioHiriLatinLimes GermanicusNazioarteko Alfabeto FonetikoaPalatinatu Garaia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EuskaltzaindiaElbira Zipitria2021Euskal Herriko kastroakMirari Martiarena IraolaAngelu (geometria)IsisBarne produktu gordinItsaslabarEuskal Autonomia ErkidegoaKevlarSumendiVienaMiren Agur MeabeEspainiako Gerra ZibilaLautadaCookieSanta Teresa basilika (Lisieux)Erliebe (geografia)EskinosoLehen Mundu GerraNerea Intxausti CastiñeiraMetal AroaLeonidas I.aEuskal PizkundeaUgal-aparatuAlaitz BiritxinagaZizareGallartaCristóbal MerlosAlemaniaGalapagoetako dortokaOlagarroNafarroa GaraiaConcha Murgia EgañaLamia (greziar mitologia)Francoren diktaduraSugegorriEudemonismoNegu GorriakIrabazi arte! (telesaila)Juan GaraiDurangoIberdrolaGolkoaDonejakue bideaNederlanderaJesus NazaretekoaEstitxu GaraiFitxategien Transferentziarako ProtokoloaHarraskagailuHaikuMoluskuEuskaraLokotx biltzeLiztor asiarSistema eragileMaialen LujanbioGabriela LoranIratxeko monasterioaAtenasko agoraSorgin-orratzAntzinako EgiptoTxomin LetamendiArgi-energiaMaxixatzenJuan Ajuriagerra OtxandianoOn Kixote MantxakoaMaria Anna Mozart🡆 More