Filma Rrr

RRR 2022ko S.

S. Rajamouli indiar zinema zuzendariaren ekintzazko film dramatiko epikoa da, telugu hizkuntzan egina. 2022 bitartean Indian egindako film ekoizpen garestiena izan da. Nazioarteko hainbat zerrendan, 2022ko film onenen zerrendan agertu zen.

RRR (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaRRR
Jatorrizko hizkuntzaTelugua
Jatorrizko herrialdeaIndia
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma
Iraupena187 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)S. S. Rajamouli (en) Itzuli
[[Kategoria:S. S. Rajamouli (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)S. S. Rajamouli (en) Itzuli
[[Kategoria:S. S. Rajamouli (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
N. T. Rama Rao Jr. (en) Itzuli
Ram Charan Teja
Alia Bhatt
Nabin Luhagun (en) Itzuli
Ajay Devgn (en) Itzuli
Shriya Saran
Ray Stevenson
Alison Doody
[[Kategoria:N. T. Rama Rao Jr. (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Nabin Luhagun (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ajay Devgn (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaDVV Danayya (en) Itzuli
[[Kategoria:DVV Danayya (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaA. Sreekar Prasad (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaM. M. Keeravani (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaSenthil Kumar (en) Itzuli
Historia
Nominazioak
Golden Globe Award for Best Non-English Language Film (en) Itzuli
80th Golden Globe Awards (en) Itzuli

bigtvlive.com…
IMDB: tt8178634 Filmaffinity: 492409 Allocine: 271212 Rottentomatoes: m/rrr Allmovie: v731670 Metacritic: movie/rrr
Twitter: RRRMovie Edit the value on Wikidata

Rama Rao eta Ram Charan teluguerazko zineko 21. mendeko bi gizonezko izar nagusiak dira protagonistak.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rama Raju eta Komaram Bheem indiar iraultzaileek Britainiar Rajaren aurka borrokatzen dute filmean. Pertsonaia horiek benetakoak izan ziren, baina garai desberdinetan eta borroka desberdinetan egon ziren, eta biak armetan zirela hil zituzten agintarien establezituen indar armatuek.

RRR-n ordean, bata hasieran britainiarren kolaboratzaile gisa agertzen da, eta bestea haur baten (Malli neskatoa) bahiketa zuzendu nahi duen tribukide baten gisara; etsaigo eta laguntasun faseak igarotzen dira Rama eta Bheem-en harremanean, baina azkenean biek elkarrekin erdietsiko dituzte beren helburuak: batak armak banatzea independentista indiarren artean, besteak Malli bere amarengana eta tribura itzultzea.

Tartean, abentua ikusgarriak, akzio ekintza sinestezinak, tigreak eta beste animalia basati batzuk erasoan, britainiarren ankerkeria eta supremazismo ikaragarria (salbu eta Bheemek maitemintzea lortzen duen neska ingelese lirainaren kasuan), jainko hinduen formara moldatutako gerlariak...

Ekoizpena

Izenburua

RRR izenburu probisionala izan zen, proiektu gisa jarri zitzaion lehen izena, Rajamouli zuzendariaren eta Rama Rao eta Ram Charan aktoreen izenak batzen zituelako (hiruak oso ezagunak Indiako zinemagitzan). Ondoren, Indiako hizkuntza desberdinetan hasiera bereko hiru hitzen sigla gisa berregin da izenburu hori: telugueraz adibidez "Roudram Ranam Rudhiram" (adorea, heriotza, odola) eta ingelesez Rise Roar Revolt (altxatu, garraisi, matxinatu). Mezu nazioanlista epikoak, azken batean.

Bheem protagonista urarekin eta Rama suarekin lotzen direlarik akzio ekintza batzuetan, ingelesez wateR eta firRe hitzak ageri dira errotulo gisa irudietan. Beste R-a litzateke storRy edo istorio delakoa, lehen eszenetako Malli neskatoaren bahiketa.

Zuzendariaren abiapuntua

Rajamouli izanik Indiako zuzendari ondoen ordainduena, pertsonalki zuzendu zuen super-ekoizpen honen garapena. Ekintzak pan-indiar nazionalismo bat adierazten du, baina Rajamouliren pertsonaia aukeraketan, Rama Raju eta Komaram Bheem, telugu kulturarekin lotu zituen, eta telugu hizkuntza Indiako ekialdeko bi estatutako kultura nagusia delarik, Rama Raju zem kostaldeko Andhra Pradesh eskualdekoa izatez, eta Bheem borrokatu zen Hyderabad-eko Nizamaren kontra, egun Telangana den estatuan. Bi ingurune politiko-kulturalak batu nahi izan zituen zuzendariak, Variety aldizkariari adierazi zionez. Gidoia epika iraultzailez hornitzeko, Ernesto Che Guevararen memorietan oinarritu zela gehitu zuen Rajamoulik.

Musika

Teluguerazko filmetan ezaguna den konposatzaile batek, M.M. Keeravanik zuzendu zuen RRR-ren musika. Doinu epikoak dira nagusi musika horretan, eta abesti onenaren oscarra lortu zuen Naatu Naatu abestia ere horren parte da. Honetarako hitzak Chandrabosek idatzi zituen, eta filman abestiarekin integratutako dantza-ikuskizuna koreografiatu zuen Prem Rakshith dantzariak. Dantza/kantu ikuskizun hau Kiev hirian grabatu zen, Ukrainako lehendakaritzaren Marijinsky Jauregian.

Aktoreak

  • N. T. Rama Rao Jr.: Komaram Bheem
  • Ram Charan: Alluri Sitarama Raju
    • Varun Buddhadev: Alluri Sitarama Raju gaztea
  • Ajay Devgn: Alluri Venkatarama Raju
  • Alia Bhatt: Sita
    • Spandan Chaturvedi: Sita gaztea
  • Shriya Saran: Sarojini
  • Samuthirakani: Venkateswarulu
  • Ray Stevenson: Governor Scott Buxton
  • Alison Doody: Catherine Buxton
  • Olivia Morris: Jennifer "Jenny"
  • Chatrapathi Sekhar: Jangu
  • Makarand Deshpande: Peddayya
  • Rajeev Kanakala: Venkat Avadhani
  • Rahul Ramakrishna: Lachu
  • Edward Sonnenblick: Edward
  • Mark Bennington: Cunningham
  • Eduard Buhac: Jake
  • Ahmareen Anjum: Loki
  • Twinkle Sharma: Malli
  • Chakri as Chinna: Rama Rajuren anaia
  • S. S. Rajamouli: bere burua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Filma Rrr ArgumentuaFilma Rrr EkoizpenaFilma Rrr AktoreakFilma Rrr ErreferentziakFilma Rrr Kanpo estekakFilma Rrr2022Ekintzazko zinemaFilm dramatikoTeluguZinema zuzendari

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Santiago Abascal CondeAnariEba BlancoJon ArretxeEusko AlkartasunaSagarrondoJacques-Yves CousteauBiosferaBidezko MundurantzErromatar arkitekturaKirolIñigo UrkulluAdolf Hitler2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAlbizturUraren zikloaMikel VillanuevaOihana EtxebarrietaEkain (leizea)Pablo PicassoJohannes GutenbergInstagramAldagai estatistikoEider AlkortaMikel OteroEnergia geotermikoEkiloreTajoEsklabotzaOñatiko UnibertsitateaIon AnsaImanol PradalesAntzar EgunaHaurdunaldiKordatuAl-AndalusLehen Mundu GerraKristalezko sabaiaNina JacqminMexikoGaitasun (hezkuntza)Eimear QuinnJamaat al-Tawhid wal-JihadJudaismoZibilizazio minoikoGasNagore AranburuOndarroaEuzko Alderdi JeltzaleaAnimaliaUroilo arruntMarie CurieEnergia berriztagarriPello ReparazEuskal Herriko kastroakTadej PogačarWilliam ShakespeareDeiaSan Kristobal gotorlekuko ihesaHegaztiContact (1997ko filma)Maurice RavelHaize instrumentuMendizorrotz I harrespilaReal SociedadEnergia termikoEdurne PasabanIdazkera kuneiformeDonostia🡆 More