Park Ji-Hyun: Hego Koreako aktibista politikoa. sexu-abusu digitalen aurka eta genero-berdintasunaren alde

Park Ji-hyun (Koreeraz] 박지현, Wonju, Hego Korea, 1996ko martxoaren 29a) Hego Koreako aktibista politiko bat da, eta Koreako Alderdi Demokratikoko (DPK) buruzagi gaztea izana da, bertako alderdi liberal/ezkertiar nagusikoa.

2019an, Hego Korean sexu jazarpeneko eskandalu bat (Nth Room delakoa) argitara ateratzen lagundu zuen. 2022ko martxoan. Park Time aldizkariko TIME100 Next lider berrien zerrendan eta baita 2022ko BBC 100 Emakume zerrendan, sexu-abusu digitalen aurkako borrokan eta politikan genero-berdintasunaren aldeko borrokan egindako lana aitortu diotelarik.

Park Ji-hyun
Park Ji-Hyun: Abusuen kontrako aktibismoa, Ibilbide politikoa, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaWonju (en) Itzuli1996ko martxoaren 29a (27 urte)
HerrialdeaPark Ji-Hyun: Abusuen kontrako aktibismoa, Ibilbide politikoa, Erreferentziak Hego Korea
Hezkuntza
HeziketaHallym University (en) Itzuli gradu
Ewha Womans University (en) Itzuli
(2023 -
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, aktibista eta ikerketa kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaQ97231430 Itzuli
Izengoitia(k)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPark Ji-Hyun: Abusuen kontrako aktibismoa, Ibilbide politikoa, Erreferentziak Democratic Party of Korea (en) Itzuli

Twitter: paarkjihy_20 Instagram: parkjihyun_20_ Edit the value on Wikidata

Abusuen kontrako aktibismoa

2018an, Park kazetaritza ikasten ari zen Hallym Unibertsitatean, eta ikasle-kazetari gisa ari zen lanean. #MeToo protestak Seulen hasi zirenean, alor jakin batean berezitu zen protesta egiten; Hego Korean emakumeen eta nesken legez kanpoko Internet bidezko filmazioak arazo larria dira. Protestetan inspiratuta, berak eta Won Eun-ji lankideak artikulu bat aurkeztu nahi izan zuten Koreako Albiste Agentziako ikasleen urteroko kazetaritza-lehiaketarako. Hasieran, Hego Koreako "spycam-epidemia"ri buruz idazteko asmoa izan zuten, non gizonek isilpean filmatzen baitituzte emakumeak eta haurrak, haien baimenik gabe.

2019ko uztailean, Park eta Won Nth Room sarean infiltratu ziren, Telegram sare sozialaren bidez zebilen talde batean. Neska gazteen irudiak lortzeko abusuen sistema bat zen, non irudi legez-kanpokoen zabalkundeaz gain, delitu gehigarria egiten den xantaia eginez biktimei (12 urteko neskak ere tartean) haien irudiak eta bideoak legez kanpo salduko direlako mehatxuaren pean.

Anonimoki zabaldutako ikerketen ondorioz, erakundeek erreakzionatu zuten eta 2020 amaieraraino, 3.700 lagun baino gehiago atxilotu dituzte kasuan.

Ibilbide politikoa

Park-ek Lee Jae-myung DPK-ko buruzagia ezagutu zuen Gyeonggi probintziako gobernadore zenean. 2022. urtearen hasieran publikoki agertu zen Park, hauteskunde nazionaletan DPK-ri eta Lee presidentegaiari laguntzea erabaki zuenean: hori izan zen unean non sexu-jazarpeneko bere ikerketetako identitatea publikoki jakinarazi zuenekoa. Leek kanpainan agindu zuen Interneteko sexu-jazarpena eta laneko sexismoa ere borrokatuko zituela. Era berean, Park gaztea DPK-ko Emakumearen Gaietarako Batzordeko lehendakariorde izendatu zuten.

Hauteskundeetan, 2022ko martxoaren 9an, Lee-k People Power Party kontserbadoreko Yoon Suk-yeol-en konrera gutxi galdu zuen, baina 20-30 urte arteko emakumeen %58k Leeren alde bozkatu zuten, uste delarik Park-en partehartzea inportantea izan zela horretan.

Hala ere, Parkek 2020an bertan egin zion uko alderdiko karguari, alderdiak erreformak bultzatzeko gogo gutxi zuela salatuz. Kritikak ere jasan zituen Parkek, dena dela, esperientziarik ezagatik, sexu-jazarpenarekin lotutako kontuak politika lokalaren premien gainetik jartzeagatik eta ezagupen hankasartzeengatik: adierazpen batzuetan nahastu zituen 21. mendeko Hego Koreako bi drama larri, 2002ko Yeongpyeongeko gatazka eta 2010eko Cheonan armadako ontziaren hondaratzea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Park Ji-Hyun Abusuen kontrako aktibismoaPark Ji-Hyun Ibilbide politikoaPark Ji-Hyun ErreferentziakPark Ji-Hyun Kanpo estekakPark Ji-Hyun100 Emakume (BBC)1996Hego KoreaMartxoaren 29Time

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erramun MartikorenaFuerza NuevaEnergia berriztagarriAnjel AlkainEntebbe operazioaSacagaweaEusko JaurlaritzaOlinpiar JokoakAramaioGilles Deleuze1993Angkor WatScratch (programazio-lengoaia)PornografiaUrrezko Globo SariakKoebaluazio1891Hauteskundeak Arraia-MaeztunCrocus City Halleko erasoa (2024)Estitxu GaraiPortAventura WorldLaboral KutxaKastitate-gerrikoMcDonnell Douglas F-15 EagleColecoVision1845Sobietar Errepublika Sozialisten BatasunaSexu harremanOrdenagailuTxalapartaFerberitaEsklabotzaren Biktimak eta Atlantikoazgaineko Esklabuen Salerosketa Gogoratzeko Nazioarteko EgunaIratzeGonzo pornografiaMarc Cucurella1950eko hamarkadaAzuritaArnaitz FernandezEspainiako historiaPamplona (Camarines Sur)QuicksortGobernantza elektronikoHauteskundeak UrizaharranDani OlmoBaleikeAntartikaAitor EtxebarriazarragaBertsolaritzaEdurne Pasaban1894Jokin AltunaBaltimoreJon ArretxeAlokutiboElkar (argitaletxea)NASAMartxoaren 271921ArdoGiza zakilUrre-patroiLuís TosarLeonardo da VinciKomunikazio mugikorretako sistema orokorGiltzurrun2006School TiesZazpiko errugbiFrantziako hiri nagusien zerrendaSantiago AranaErrusiaLander GarroArratiaGarazi ArrulaIñigo Aranbarri (aktorea)🡆 More