Biologia Ordena

Taxonomia biologikoan, ordena organismoen sailkapenaren maila taxonomiko bat da.

Biologia Ordena
Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Maila hau klasearen eta familiaren artean dago. Badaude tarteko azpimailak ere, hala nola klasearen eta ordenaren artean dagoen goiordena, edo ordenaren azpitik dagoen subordena.

Kontzeptuaren historia

Ordena izeneko maila taxonomikoa Augustus Quirinus Rivinus alemaniar botanikariak erabili zuen lehen aldiz, 1690eko hamarkadan argitaratu zuen landare sailkapenean. Carolus Linnaeusek bere erabilera orokortu zuen 1735ean argitaratu zen Systema Naturae liburuan, natura sailkatzeko sortu zituen hiru erreinuetan (alegia, mineraletan, landareetan eta animalietan) erabili baitzuen.

Frantziako botanika argitalpenetan, XIX. mendearen amaiera arte, famille hitza latinezko ordo hitzaren baliokide gisa erabili zen. Baliokidetasun hau egun erabiltzen den Nomenklatura botanikoaren nazioarteko kodearen aurrekari zuzena den Lois de la nomenclature botanique (1868) argitalpenean zehaztu zen.

Nomenklatura botanikoa finkatzeko 1906an egindako lehen nazioarteko arauetan, familia hitza frantziarren "famille" hitzak adierazten zuen maila bera izendatzeko erabili zen, eta ordena hitza maila altuago bat izendatzeko gorde zen.

Zoologian Linneoren ordenak modu koherenteagoan erabili ziren. Orduko zenbait izen oraindik ere erabiltzen dira (esaterako, Lepidoptera sitsak eta tximeletak sailkatzeko edo Diptera euliak eta eltxoak sailkatzeko).

Kanpo estekak

Tags:

BiologiaFamilia (biologia)Klase (biologia)Taxonomia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Julio UrkixoEz Dok AmairuLeonardo da VinciZegamaBarkley MarathonsToti Martinez de LezeaContact (1997ko filma)LauburuLander GarroFrankfurteko EskolaErrezilTxantxangorriLaura Hojman1936Urrezko Globo SariakAimar OlaizolaTamara RojoSanni KurkisuoLagranHiba AboukGiza sexualitateItaliaNetiketaMarkel SainzYurre UgarteLorea IribarKorrikaSaint-André-de-la-RocheMaiatzaren 71843Jake GyllenhaalSuedia1969Seaska (ikastolen elkartea)Txirri, Mirri eta TxiribitonGarapen iraunkorEuskararen Foru Legea1976SendaiMediaWikiDoug Jones (aktorea)Frantziako hiri nagusien zerrendaAngkor WatBlogModernismo (filosofia)XHTMLAtleta-oinGilles DeleuzeBergaraMitokondrioMelvyn DouglasMolotxAlemaniaMar FloresIñigo Urkullu1963EspainiaJabari publikoNikita (filma)Adimen artifizialTxinako Herri ErrepublikaDonibane GaraziJoseba GrajalesHerbehereak1956XavlegbmaofffassssitimiwoamndutroabcwapwaeiippohfffXIraitz-sistema1928Nafarroa BehereaNico WilliamsAllenay🡆 More