Mikeldiko Idoloa

Mikeldiko idoloa 1864an Durangoko Mikeldiko baselizan topaturiko eskultura zoomorfoa da.

Hankak disko batean dituen txerri edo zezena da. Bere datazioa ezezaguna da (badaude II. Burdin Arokoa, K.a. V. eta I. mendeen artekoa, direla esaten dutenak). Betoien gizataldeak eginiko eskulturen antzekoa da, nahiz eta hauek diskorik ez eduki. Euskal Herrian ez da halako besterik aurkitu, baina Gaztelan ohikoagoak dira.

Mikeldiko idoloa
Mikeldiko Idoloa
Jatorria
Aurkikuntza lekuaDurango eta Mikeldi baseliza
KulturaBetoia
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak1,64 (altuera) m
Pisua1.560 kilogramo
Kokapena
LekuaEuskal Museo Arkeologikoa, Etnografikoa eta Historikoa
Inbentarioa205
HerrialdeaMikeldiko Idoloa Euskal Herria
ProbintziaMikeldiko Idoloa Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°10′27″N 2°37′59″W / 43.17405558°N 2.63296345°W / 43.17405558; -2.63296345

Egun Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan dago.

Etimologia

Mikeldiko idoloaren etimologia ez da guztiz argia. Durango eta Iurretan artean zegoen lurretan bazegoen Arrandia (Harri Handia) izeneko leku bat, akaso eskultura honi erreferentzia egiten ziona. XI. mendean, gutxi gora behera, baseliza bat eraiki zen bere ondoan, San Bizenteri eskainia. Lehen dokumentuetan Biçenty, Miquendi edo Miçente gisa agertzen da (cf. Bikendi).

Historia

Lehen aipamenak

1634n Gonzalo de Otalorak aipatzen du Micrología geográfica, del asiento de la noble Merindad de Durango, por Ambito, y Circunferencia liburuan eskultura honen existentzia:

« "...ikusgarrienak Mikeldi izeneko Durango herriko ermita batean daudenak dira; bertan dago eta ikus daiteke harri handi bat, munstro formaz zein tamainaz, Abbada edo Errrinozero itxurakoa, globo eskerga du hanka artean, eta globoan landuta, karaktere bikainak eta ulertezinak eta, bukatzeko, galburu bat lurrean sartuta. Haize agerian dago (higatuta egotearen arrazoia). Ez dago berari buruzko oroitzapenik, baina antzinako idolotzat jotzen da." »


Errinozero edo portugesezko abbaba neologismoa erabiltzea bitxia da, izan ere animalia hori guztiz ezezaguna zen bizkaitar gehienentzat. Baliteke Albrecht Dürerren errinozeroaren irudi famatuan, edo Otaloraren familiak gortearekin zuen harremana dela eta Javatik Portugalera etorritako 1584ko errinozero emea ikusi zuelako egitea erreferentzia.

Hala ere, ez da hori lehen aipamena, nahiz eta ezagunena izan. Tabirako udalak bere armarria aldatu zuen, eta azpian globo bat zuen zezen bat ezarri zuten. 1623an egindako akta batean jasotzen da armarritik irudi hori kentzeko eztabaida, 24 bat urte lehenago armarri tradizionala aldatu baitzuten.

Jatorriaren gaineko eztabaida politikoa

Enrique Flórezek Mikeldiko idoloa erabili zuen eusko-kantabrismoaren aurka ekiteko, argudiatuz idoloa afrikar jatorrikoa zela, kartagotarrek egiten zituzten elefanteak zirela eta, beraz, afrikarrak sartu baziren, erromatarrak ere erraz sartuko zirela euskal lurretan. Honek gatazka sortzen du adituen artean, Mikeldiko idoloaren izaerak eusko-kantabrismoaren gainean eta foruzaletasunaren inguruan dagoen pentsamenduarekin lotzen baita. 1779an Hipólito de Ozaetak, ziurrenik Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen iritziarekin bat, Cantabria vindicada y demostrada según la extensión que tuvo en diferentes tiempos liburuan esaten du Mikeldiko idoloa armarri baten hasiera baino ez dela eta, ziurrenik Erdi Arokoa edo Aro Modernokoa. Honela, Florezek proposatutako jatorri erromatar edo kartagotarrari aurre egiten zion.

Astarloak 1785an esaten du eskultura naturalki sortua izan zela, Iturrizak 1787an baselizaren mugarri bat baino ez zela eta Truebak, 1864an, Erdi Aroan egin ohi ziren eskultura arraroetako bat zela proposatu zuen.

1864an Juan Ernesto Delmasek idoloa berraurkitu zuen eta modu duinean birkokatu nahi izan zuen, baina lursailen jabea zen Saturdina de Isusik, berriro lurperatzera behartu zuen, pentsatuz kartagotarrek bertan eskultura bat egitea idolatria zela:

« Mikeldiren eskultura zegoen etxaldearen jabeak oso gaizki hartu zuen harria aurkitzea, berriro leku berean lurperatzeko eskatzen zuen, eta Durangoko hiribilduarentzat lotsagarrizko marka bat zela suposatuz txiki-txiki egin izanaz kexatzen zen. Jokabide bitxi hori eta pentsamolde zentzugabe hori oso gaizki ulertutako abertzaletasunaren seme-alabak ziren; andere gaizki aholkatu hark uste zuen Delmas jaunak eta biok aita Flórezek bezala sostengatuko genuela kartagotarrak Durangora joanak zirela idolatriako tenpluak eraikitzera. »


Arkeologia garaikidea

Bigarren Gerra Karlista amaituta, Mikeldiaren eta foruzaletasunaren arteko harremana desagertzen doa. Foruen amaiera Hego Euskal Herrian iristen denean, belaunaldi berriek ez zuten ikusi Mikeldiko idoloak mehatxu egiten zienik. Gutxi batzuek mantendu zuten kartagotar eskulturarena, baina arkeologo eta historialari gehienek Burdin Aroko piezatzat zuten, ziurrenik hilobi bat markatzeko egindakoa. 1896an, San Bizente ermitaren ondoan dagoen etxearen ondoan jarri zuten.

1920an, Bilboko arkeologia museoko zuzendariak, Jesús Larreak, lurren jabearen baimena lortu zuen idoloa museora eramateko, eta Durangon haren erreplika bat utzi zuen. José Patricio Ortueta Sagastagoia eta Justo Larrañaga Agirre industrialari durangarrek egin zuten, Federico Belaustegigoitia Landaluze idazlearen gestioen ondoren, eta 1921etik dago ikusgai Museoaren klaustroaren erdian.

1969ko irailaren 23an idoloaren jabea den Mikeldi S.A. enpresak (Larrañaga, Ortueta eta Cía. errematxeak, torlojuak eta azkoinak fabrikatzen dituen enpresa) Aldundiari adierazi diote gustura ikusiko luketela pieza Durangora transferituko balitz. Enpresa horrek berak baseliza suntsitu zuen 1950ean enpresako egiturak handitzeko.

2016ko apirilaren 19an, Durangoko Udalak Bilboko arkeologia museoarekin elkarrizketak hastea erabaki zuen, herrira eramateko.

Ezaugarriak

Eskultura harearrizkoa da, bloke bakarrean egina dago eta animali baten forma eskematikoa erakusten du, aketz batena, ziurrenik. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Bizkarrean eta eskuineko alboan zulaketa batzuk agertzen dira, "kazoltxoak", ugariak antzeko eskulturetan. Zulaketa horiei esanahi magiko/erlijiosoa eman ohi zaie. Gaur egun 1,64 metroko altuera du, eta oinarriak 34 zentimetro ditu zabaleran. Gonzalo de Otaloraren 17. mendeko deskribapenak iradokitzen du idazkun markak zituela, baina haien arrastorik ez dago ondorengo azterketetan.

Burdin Aroaren bigarren zatikoa dela uste da, K.a. V. eta I. mendeen artekoa, eta Gaztelan zehar aurkitu diren beste eskultura zoomorfo batzuekin lotu da, aketz zeltiberikoekin. Gaur egun Zamora, Salamanca, Ávila, Segovia, Cáceres, Toledo, Ourense eta Pontevedran aurki daitezke halakoak, baita Portugalgo Tras-os-Montes eta Beira Altan ere. Eremu horretatik kanpo aurkitutako bakarrak Mikeldiko idoloa eta Tortosan aurkitutako beste bat dira. Mikeldikoa da bakarra disko bat duena hankartean.

Mikeldiko Idoloa  Mikeldiko Idoloa 
Konparazioan, Mikeldikoa eta aketz zeltiberiko tipiko bat, Lumbrales herrikoa, Burro de la Barrera esaten diotena, Hesiko astoa.


Durangoko kopia

Mikeldiko Idoloa 
Mikeldi idoloaren kopia, Durangon.
Mikeldiko Idoloa 
Mikeldi erraldoia. Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak sortua

Durangon dagoen idoloaren kopia gaur egun Mikeldi kalean dago, jatorrizkoa aurkitu zen lekuaren ondoan. Lehenago Ezkurdiko plazan zegoen. Durangoko udalak originala herrian izan nahi du, eta horretarako epaitegietara ere jo dute.

2023an Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak Mikeldi idoloaren egurrezko eskultura handia sortu zuen eta Durangoko Madalenoste plazan kokatuta zuen lau metro garai eta sei metro luze den artelana. Industria-enpresek emandako egurrezko paletekin egin zuten, hots, enpresek behar ez zuten materiala birziklatuz.

Kultura-eragin modernoa

Mikeldiko idoloaren eragina igarri izan da euskal historiografian eta kulturan 19. mendetik. Gizonezko izen bat bilakatu da euskaraz, Bilboko Zinebi zinemaldiko sarien izena ere bada (sari oroigarriak idoloaren irudia erreplikatzen duelarik), eta 19. mendeko konposizio musikal batek ere Mikeldiko Idorua izena eduki zuen, non idolo hitzaren euskaratze etimologiko bat ere igartzen den, idoro aditzaren partizipio bat bailitzan, Mikeldiko aurkikuntza nolabait.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):[1] Arturo Aldekoaren Mikeldi idoloari buruzko artikulua Euskonews agerkari digitalean, 777.zk. 2023-02-15 / 2023-04-12.

Tags:

Mikeldiko Idoloa EtimologiaMikeldiko Idoloa HistoriaMikeldiko Idoloa EzaugarriakMikeldiko Idoloa Durangoko kopiaMikeldiko Idoloa Kultura-eragin modernoaMikeldiko Idoloa OharrakMikeldiko Idoloa ErreferentziakMikeldiko Idoloa Kanpo estekakMikeldiko Idoloa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZurtoinHaize instrumentu1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGlobalizazioKutsaduraRhodocollybia butyracea var. asemaNerbioiGotzone Sagardui20241997LatinHerri kirolTolosaRobert Falcon ScottIñigo UrkulluAlmudena CidGauerdiko eguzkiUzki-sexuAntzinako EgiptoLeonidas I.aAlaine AgirreIñaki SalvadorPello OtxandianoSan Jurgi egunaEnergia mekanikoEdurne PasabanDeiaJaponiaBataioNafarroa GaraiaLurpeko meategi1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakPSE-EEGiza Garapenaren IndizeaInauteriak Euskal HerrianSonia GonzalezZuberoaPaleolitoaTenisEuskal Herriko sukaldaritzaJose Antonio ArdanzaTxikipediaInformazioaren berreskurapenPello ReparazDonibane LohizuneTiti-koitoaSua EnparantzaNøgen (musika taldea)Mizanur Rahman AzhariInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Aida Fernández RíosBelarra mozteko makinaUztarriaDolinaAzpilkuetaToti Martinez de LezeaAne IbarzabalErdi Aroko musikaAramaioIbrahima BaldeIritziFutbol amerikarraErromaIzar🡆 More