Mendi Harritsuetako Sukar

Mendi Harritsuetako sukarra gaixotasun infekziosoa da, Rickettsia ricketsii bakterio patogenoak sortua.

Zoonosi bat da (hots, animaliengandik gizakiengana transmititzen den gaitza).

Mendi Harritsuetako Sukar
Gaitzak sortutako larruazaleko ohiko exantema besoan
Deskribapena
Motaspotted fever (en) Itzuli, rickettsiosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Rickettsia rickettsii
Sintoma(k)prodromoa, sukarra, hotzikara, mialgia, artralgia, buruko mina, goragalea, oka, Sudurreko odoljarioa, primary affect (en) Itzuli, Negela, Gangrena gaseosoa, insomnioa, hiperestesia, paralisia, paraplegia, hemiparesia, Koma, Ikterizia, esplenomegalia, idorreria
Takikardia
Patogenoaren transmisioaakain bidezko transmisio
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Hemograma, Immunofluoreszentzia, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa
biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdoxiziklina eta Kloranfenikol
Identifikatzaileak
DiseasesDB31130
MedlinePlus000654
eMedicine000654
MeSHD012373
Disease Ontology IDDOID:0050052

Gaixotasuna AEBetako lurralde hartan (Mendi Harritsuetan) antzeman zen lehenbizikoz, XX. mendearen hasieran. Gaur egun Ipar zein Hego Amerikan hedatuta dago. Europan beste Rickettsia batek, Rickettsia conorii-k, antzeko gaitza sortzen du (Mediterraneoko botoi-sukarra), baina Mendi Harritsuetako sukarrik ez dago.

Gaitza larria da, eta tratatu ezean gaixoen %25 hiltzen da.

AEBetan urtero gaitz honetako 500-2.500 kasu agertzen dira, ugariagoa izanik umeen artean

Etiologia eta patogenia

Kaparren bidez transmititzen da gaitza. Kaparrek hozkada egiterakoan bakterio patogenoa odolean inokulatzen dute . Arriskutsuak dira kaparrak eramaten dituzten abereak. Gaitza ez da pertsonen artean transmititzen.

Rickettsia guztiak zelula barneko parasito hertsiak dira. Odolean sartzerakoan, mikrobio patogenoak odol-hodien endotelioan dauden zelulak infektatzen dituzte. Zelula horien barnean hazi eta ugaltzen dira bakterioak, eta gero apurtzen dituzte. Odol-kapilarretan sortutako kalteak larruazaleko negal exantemikoa eragiten du, diagnostikorako asko laguntzen duena .

Sintoma klinikoak

Inkubazio epea 1-2 aste bitartekoa da. Sintomak ez dira oso espezifikoak: sukarra, giharretako mina (mialgiak) eta buruko mina; geroago larruazaleko exantema agertu ohi da: hanketan eta besoetan hasten da, eta gorputz osora zabal daiteke (gaixo guztiek ez dute garatzen exantema hori, ordea).

Infekzioa beste organo batzuetara heda daiteke (garuna, bihotza, gibela...), eta odolaren koagulazio arazo larriak sortu.

Diagnostikoa

Ez da erraza, bakterio eragilea ezin baita laborategian kultibatu, duen birulentzia apartagatik. Froga serologikoen bidez (bakterio patogenoaren aurkako antigorputzak antzematen) baieztatzen da diagnostikoa, baina froga horiek ez dira positiboak infekzioa hartu eta aste gutxi batzuk pasatu arte. Ondorioz, diagnostiko goiztiarra hein handi batean sintoma klinikoetan datza (azaleko exantemak eta datu epidemiologikoek asko laguntzen dute), eta sendagilearen trebetasunean ere. .

Tratamendua

Tratamendu antibiotiko goiztiarrak (tetraziklinak edo kloranfenikol dira aukerako antibiotikoak) gaitza ondo kontrolatzen du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Mendi Harritsuetako Sukar Etiologia eta patogeniaMendi Harritsuetako Sukar Sintoma klinikoakMendi Harritsuetako Sukar DiagnostikoaMendi Harritsuetako Sukar TratamenduaMendi Harritsuetako Sukar ErreferentziakMendi Harritsuetako Sukar Kanpo estekakMendi Harritsuetako SukarBakterioGaixotasun infekziosoPatogenoZoonosi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bauke MollemaAzoreakZinema ekoizleMathieu van der PoelSega-jokoEhun (biologia)EsklabotzaEuropaDatuak Babesteko Erregelamendu OrokorraMartin LarraldeRSSViola CalligarisNafarroa GaraiaInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Eusko JaurlaritzaAzalaOtxandioUsenetOihane PereaIkastolaGipuzkoaLide HernandoLuz Cristina LópezMaryna VasileuskaiaEuskaraGabriela LoranErrubrika (hezkuntza)Pedro Mari GoikoetxeaMarneko lehen guduaLegazpiEuskal Herriko armeriaApirilaren 8ArgilitaLieja-Bastogne-LiejaTransportes PESAOñatiko UnibertsitateaErramun MartikorenaLi JialunHezbolaFoster (Missouri)Zatiki (matematika)BeskoitzeArmeniako Eliza ApostolikoaDannii MinogueJatabePortugalIñigo MartinezMaría Domínguez RemónBaleikeHammurabiren KodeaNøgen (musika taldea)Villarreal Club de FútbolEmakumeKarraspina arruntClaudia ZornozaLluís LlachGalder GonzalezZuberoako maskaradakThe GloriasEquilibrium (banda)EtniaKatuEuskaltzaindiaAlegiaAlvaro de OrriolsSantiago Abascal CondeMugimendu SozialistaBibliaSuharriXabier AlonsoSan MamesAlatz Robles-ArangizBizitza-maila🡆 More