Megabyte

Megabyte (maiz MB ikurraz idatzia) konputagailuen biltegiratze ahalmenean milioi bat (106) byte adierazten duen informazio unitatea da.

Byten multiploak
SI IEC 60027-2
Izena
(Ikurra)
SI
Estandarra
Erabilpena
informatikan
Izena
(Ikurra)
Balioa
kilobyte (KB) 103 210 kibibyte (KiB) 210
megabyte (MB) 106 220 mebibyte (MiB) 220
gigabyte (GB) 109 230 gibibyte (GiB) 230
terabyte (TB) 1012 240 tebibyte (TiB) 240
petabyte (PB) 1015 250 pebibyte (PiB) 250
exabyte (EB) 1018 260 exbibyte (EiB) 260
zettabyte (ZB) 1021 270 zebibyte (ZiB) 270
yottabyte (YB) 1024 280 yobibyte (YiB) 280

Hain zuzen ere, SIren notaziotik eratorritako mega- aurrizkiak «milioi» esan nahi du. Ez da megabit unitatearekin (Mb ikurraz laburtua) nahasi behar.

Terminologia bikoitzaren arazoak

Gaur egun (2007), biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.

Kilobytekibibyte, mebibytemegabyte, gigabytegibibyte eta gainerako unitateen bereizketa

Kilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. Kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:

    • 1.000 byte edo 103 telekomunikazio ingeniariek erabiltzen dute eta biltegiratze gailuen fabrikatzaile batzuk ere. SI erakundeak araututako aurrizkia da “giga”. Orduan laburdura egokia KB (kilobyte) da.
    • 1.024 byte, hau da, 210. Kopuru hau informatikan erabiltzen da eta sistema eragile ia denetan ere. Neurri honek KiB (kibibyte) laburdura du anbiguotasuna saihesteko, IEC 60027-2-ren dokumentuan zehazten den bezala.

Modu berdinean egingo da gainerako unitateekin, esaterako gigabyte batek, erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.

Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaera

Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.

Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.

Multzo berdineko unitateak:

MB eta Mb edo KB eta Kb...ez dira berdinak

Mb-k megabit 1.000.000 bit adierazten du eta MB-k megabyte 1.000.000 byte edo informatikaren testuinguruan 1.048.576 (220) byte . Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo Megabit segundoko MB/s edo Megabyte segundoko-rekin ez eta multzoko gainerako unitateekin: Giga, tera eta abar. Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan SI sistema metrikoa erabiliz.

Biltegiratze produktuen adibideak

    • Disko gogor baten edukierak 100GB-tetakoa baldin bada 93GiB-tan bihurtzen da.
    • 4,7 GB-tako DVD-5-arekin, 4,377 GiB-tan geratzen da.
    • 8,5 GB-tako DVD-9-arekin, 7,92 GiB-tan geratzen da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Megabyte Terminologia bikoitzaren arazoakMegabyte Kilobyte – kibibyte, mebibyte – megabyte, gigabyte – gibibyte eta gainerako unitateen bereizketaMegabyte Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaeraMegabyte MB eta Mb edo KB eta Kb...ez dira berdinakMegabyte Biltegiratze produktuen adibideakMegabyte Ikus, gaineraMegabyte Kanpo estekakMegabyteByteIkurInformazio unitateMegaMegabitNazioarteko Unitate SistemaOrdenagailu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eimear QuinnLapurdiKaze (MC)MingranondoMesopotamiaErregai fosilTxikipediaDurangoErnalketaCarles PuigdemontManola BrunetLeonardo da VinciEuskadi Ta AskatasunaMusikaHaritzSantimamiñeAmeriketako Estatu BatuakBernart EtxepareDaitingIpar Atlantikoko Itunaren ErakundeaIker CasanovaZuhatza uharteaBirusAralarko MalloakEnergia geotermikoMikel UrrutikoetxeaReggaetonDantza garaikideDemokraziaMeaOrexaBurdinolaIrabazi arte! (telesaila)Itxaso Etxebarria Astondoa2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAntzinaroko Olinpiar JokoakBetDonejakue bideaKomunismoZuhatza (Aiara)OiloCarme RuscalledaSortuLudwig van BeethovenArantxa UrretabizkaiaGauerdiko eguzkiEuskal HerriaSafoHaizeBasoGernikako ArbolaSkaArtzikirolBigarren Mundu GerraHizkuntza ofizialAlbizturKirolMikel OteroOñatiko UnibertsitateaAna JakaAbraham LincolnDonibane LohizuneEkosistemaZuhaitzBizkaiaIosif StalinChantal van den HeuvelNekazaritzaLurraren EgunaKirmen UribeGlobal Climate Coalition🡆 More