Martiartu Dorrea: Eraikitako euskal ondare nabaria Erandion

Martiartu dorretxea Unbe mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Erandioko Goierri auzoan, hain zuzen ere.

Martiartukoa Bizkaiko dorretxerik garrantzitsuenetarikoa da. Martiartuko San Antonio baselizaren alboan dago.

Martiartu
Martiartu Dorrea: Historia, Ezaugarriak, Erreferentziak Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Martiartu Dorrea: Historia, Ezaugarriak, Erreferentziak
Kokapena
HerrialdeaMartiartu Dorrea: Historia, Ezaugarriak, Erreferentziak Euskal Herria
ProbintziaMartiartu Dorrea: Historia, Ezaugarriak, Erreferentziak Bizkaia
HerriaErandio
Koordenatuak43°20′23″N 2°57′51″W / 43.33973°N 2.96419°W / 43.33973; -2.96419
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIV. mendea - XVI. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea15

2023ko martxoan Erandioko udaletik iragarri zen Martiartu dorre berrituak jarduera ekonomikoak hartuko zituela etorkizun hurbil batean.

Historia

Martin Ortiz de Martiartuk agindu zuen dorretxea altxatzeko. Martin, Diego Perez de Martiartu Zaharraren ondorengoa zen eta Gomez de Butron jauntxoaren alabarekin ezkondu zen. Martiartutarrak Zamudio leinuagaz ahaidetu egin ziran geroago. Talaia horretatik dorretxeko jauntxoek Udondo bailara menperatzen zuten osorik. Oso kokaleku aproposa zen defentsazko ikuspegitik; baina beste erakargarritasun batzuk ere bazituen. Izan ere, dorretxearen hurbil daude San Antonio baseliza, antzinako burdinola bat eta Martiartu leinuarenak ziren lurrak. Berezitasun horiek botere ekonomiko eta autoritate-seinale bilakatu zuten dorretxea, eta jauntxoek mozkin handiak lortu zituen Erdi Aroan, bidesarien, burdina-produkzioaren eta baselizak ekartzen zizkien hamarrenen bidez.

Martiartu dorretxea XIV. mendearen bigarren erdian altxatu zuten. Leinuaren etsaiek 1472. urtean erre eta XVI. mendearen hasieran berreraiki zen. Bitxikeria lez, dorretxearen barruan lehenengo eraikinaren aztarnak mantentzen direla aipatzekoa da. XVI. mendean, dorre gotikoko zutunik jarraitzen zuen zatia harresiz inguratu zuen eta eraikinaren gainerako perimetroa hareharrizko harlanduz egin zen.

Gaur egun, Erandioko lurretan dagoen arren, dorretxearen jabea Bilboko udala da.

Ezaugarriak

Eraikina 18 metro garai eta 14 metro zabal da. Harresiek 2,4 metroko lodiera dute. Dorretxeak gailurreria osorik du alde bitan eta, era berean, lau garitatik hiru mantendu ditu. Ipar-mendebaldeko kuboan xurrutarri bat dago. Horrek animalia bat irudikatzen du. Dorretxera mandio baten gainean dagoen ojiba-ate batetik sartzen da. Atzeko aldean, lurraren arrasean, beste ojiba-ate bat dago, eta fatxada horretan bertan leiho bikoitz gotiko bat, leiho handi bat, hiru bao txiki eta zuburuen lerro bat be badaude.

Ekialdeko fatxadan zuruburuen lerro bat, gezileiho bi eta leiho bi ikus daitezke. Azken horietako bat gotikoa da. Iparraldeko fatxada guztiz laua da, eta mendebaldekoan gaztelubegi bat, gezileiho bat eta leihotxo bat aurki daitezke.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Tags:

Martiartu Dorrea HistoriaMartiartu Dorrea EzaugarriakMartiartu Dorrea ErreferentziakMartiartu Dorrea Ikus gaineraMartiartu Dorrea Kanpo estekakMartiartu DorreaErandioGoierri (Erandio)Martiartuko San Antonio baselizaUnbe

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Hannah ArendtOkilAnimaliaPlayStationAitzurArtropodoAmeriketako Estatu BatuakGrosse KoalitionInka InperioaLapurdiFestina auziaGALLionel MessiEuropaAletta BezuidenhoutCarme RuscalledaLiburuaren Nazioarteko EgunaKordatuDigestio-aparatuLGBTArtzikirolLatasa eta Luxiaren arteko aizkora apustuaJuan Sebastian ElkanoMikel OteroJoseina EtxeberriaIruñeaTrianako Itxaropenaren KofradiaIdoia AsurmendiBrigitte GarcíaPiluka ArangurenAlexandro HandiaEnergia berriztagarriHenri MatisseGlobalizazioEusko JaurlaritzaGasteiz2003KirolBenito LertxundiReggaetonSan Jurgi egunaGernikako ArbolaNahiadanceAzaleraEnergia termikoMateriaNazionalismoLehen hezkuntzaSantimamiñeIrulegiko EskuaSantiago Abascal CondeIzarSorginGalaxiaMaurice RavelKodesko mendilerroaNafarroa Garaiko eskualdeakEuskal Rock ErradikalaIbai HoriaKleopatra1919BiarritzGas naturalAntzinaroa1985Traineru estropadaLaginketa (estatistika)Marie CurieBernardo Atxaga🡆 More