Mari Carmen Díaz De Lezana: Txirrindularia

Mari Carmen Díaz de Lezana (Urduña, Bizkaia, 1943) txirrindularia da, zikloturista.

Mari Carmen Díaz de Lezana
Mari Carmen Díaz De Lezana: Biografia, Zikloturista, Aitortzak
Bizitza
JaiotzaUrduña, 1943 (80/81 urte)
HerrialdeaMari Carmen Díaz De Lezana: Biografia, Zikloturista, Aitortzak Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Biografia

Mari Carmenen pasioa da bizikleta, txikitatik egon delako giro horretan murgilduta. Aitak zeukan bizikleta garaje baten hazi zen eta aitarekin hasi zen bizikleta txangoak egiten, gerora lehiatzeko ilusioa ere izan zuen. Zenbait lasterketatan lehiatzera ere iritsi zen, emakumeentzat eta txirrindularitzarentzat garai zaila zen arren. Aitzindaria izan zen arlo horretan. Gernikan lasterketa baten lehena iritsi zen. Lehiaketek gutxi iraun zuten ordea, eta zikloturismoara bideratu zuen bere ibilbidea.

Zikloturista

Zikloturista gisa, hainbat irteera egin zituen bere aitarekin batera. Ama izatean ordea, eten bat izan zuen, baina gero senar eta seme-alabekin ekin zion berriz zaletasunari. Haren alaba Amaiak lortu zuen lehiaketa baten garaile geratzea ere.

1964an Urkiolako mendatea igon zuen, orduan Urkiolan antolatzen zen lasterketaren aurretik giroa berotzeko egiten ziren ekintzen artean, lehiaketaz kanpo. Garaiko kroniken arabera: Jende guztia aho zabalik utzi zuen. Orduan, emakumeek ez zuten eskubiderik federatuta egoteko, eta ez zegoen lasterketarik eurentzat. Etapa garaile izan zen Julio Gimenezekin azaltzen da orduko argazki batean.

2019an semearekin egin zuen Carlos V ibilbidea Laredotik Plasenciara eta handik Portugal zeharkatuz.

2020an. Urduñatik Benidormera joan zen bizikletan 77 urte zituela. Hasiera batean Vatikanora bidaiatzeko asmoa zuen, baina azkenean,pandemiaren eraginez, bidai hori egiteko asmoari agur esan eta bere alforjak bizikletan kargatu zituen Urduña jaioterriaren eta Benidormen arteko distantzia egiteko, beste zenbait lagunekin bateraErronkako parte-hartzaileen helburua osasuna eta kirola uztartzea izan zen.

Aitortzak

  • 2020an, Urduña bere jaioterriko Otxomaio jaietako txupinera izan zen, herri galdeketa bidez aukeratua, Mari Carmen txirrindularitza munduan 50. hamarkadan murgildu eta erreferentea bilakatu zelako. Izan ere, bizikletan ibiltzen hasi zenean, ez zegoen emakumezkoen txapelketarik, ezta emakumeek kirol hori egiteko ohiturarik ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Mari Carmen Díaz De Lezana BiografiaMari Carmen Díaz De Lezana ZikloturistaMari Carmen Díaz De Lezana AitortzakMari Carmen Díaz De Lezana ErreferentziakMari Carmen Díaz De Lezana Kanpo estekakMari Carmen Díaz De Lezana1943BizkaiaUrduña

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Hizkuntza gutxituDHCPMetal AroaThe Deep Blue Sea (2011ko filma)Uxue AlberdiMaitasunUgaztunRosetta harriaHaitzuloMadrilLurraren mugimenduakFelix MendelssohnAnariGernikako bonbardaketaFelipa Domínguez TaguadaIndarHegazkinPeriklesAutotrofoEstirpe ImperialErlijioIzurri BeltzaJuan Sebastian ElkanoErrizomaEuskal Pentatloi SariaSorgin-orratzAditz trinkoMikrobioItsasaldiOrio parkeaAutonomia erkidegoPaleolitoaMetalTaula periodikoaAdizlagunWiki CommonsZatiki (matematika)Alaine AgirreZerra-arrainUrin gastrikoEuskal Kantagintza BerriaHondarribiaBirusLondresHammurabiIslandiaAro ModernoaKapitalismoGonzalo BoyeTxomin AgirreGiza eskubideakTxirula MagikoaEguraldiBegoña del TesoAs (egunkaria)Mikel AlbisuEibarPirritx, Porrotx eta MariMototsIbiltaria laino-itsasoaren gaineanGeorg Friedrich HändelJaponiaItoizDezi2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakFazial🡆 More